GAZTEZULO 175. aurrerapena

GAZTEZULO 175. aurrerapena

Oporretara zoaz? Ez ahaztu maletan uztaileko GAZTEZULO sartetzaz! Hemen duzu 175 alearen aurrerapena.GAZTEZULO 175. aurrerapena

Hilabete honetan Enrique Villareal ‘El Drogas’ abeslaria elkarrizketatu dugu. Uztailaren 2an El Drogasek ahaztezina izango den kontzertua emango du Iruñean. Bere etxera eta toki kuttunetara gonbidatu gaitu eta bertan eta sekula entzun ez dituzun istorioak kontatu dizkigu!

Galder Izagirrek kolorez betetako uda giroa ekarri digu ARGITEKTURA izeneko erreportaje fotografikoan. Eraikinek sortzen dituzten forma geometrikoen disdirak aho zabalik utziko zaitu seguru.

Badakizu nor den Euskal Herriko youtuber ezagunena? Julen Hernandez 23 urteko donostiarrak marka guztiak hautsi eta bere kanalak ehun mila jarraitzaile baino gehiago izate alortu du hilabete gutxietan.

Ezagutzen al dituzu BeCiclos bigarren eskuko bizikleten enpresa martxan jarri zuten lau gazteak? Amsterdameko abenturez hitz egin digute.

Ez galdu hilabete honetako lehiaketa! Udane Juaristik egindako ilustrazio ederra duen Astore kamiseta hau irabazi nahi? Ba badakizu, sartu gaztezulo.eus webgunean eta erantzun hilabete honetan proposatzen dizugun galderari. EZIN ERRAZAGOA!

Eta gogoratu! Kontzertuetarako sarrerak, arropa, osagarriak, diskoak, liburuak eta beste hainbeste opari nahi badituzu, GAZTEZULOko harpidedun baino ez duzu egin behar; urtean 22 euro besterik ez dira. ZEREN ZAIN ZAUDE?

 

GAZTEZULO 175. aurrerapena

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.