Gaztetxearen erresistentzian jarraitzen dute Iurretan

Goizeko 8:00ak inguruan hurreratu dira langileak, makineria eta guzti, gaztetxe berrira. Eurekin batera, obraren arduraduna ere bertaratu da, eta eraikina botatzeko ahaleginetan hasi dira. Balkoiak botaz hasi dute euren ekinaldia. Gazteek, hori ikusirik, erresistentzia jarrera hartu dute, balkoi baten azpian ipiniz. Orduan hasi da giroa berotzen.
Bi aldeek bereari eutsi diote. Gazteak ez ziren bertatik mugitzen; enpresakoek ere ez zuten lana utzi nahi. Makinaren pala balkoian kokatu eta indarka hasi dira. Obraren arduradunak “ekin, ekin” esan dio langileari. Gazteek ,aldiz, zerbait gertatuz gero “erantzukizuna zuena izango da”, ohiukatu diete. 10 minutuz aurrera-atzera ibili ostean, langileak makina aldendu du; balkoiari ez zitzaion asko falta erortzeko. Momentuz, gazteek bertan jarraitzen dute. Asteartean okupatu zuten eraikina.
iurreta
Euskal Herria, gaztetxea, Iurreta, okupazioa
Joseba Derteano

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

Zer duzu buruan “Gaztetxearen erresistentzian jarraitzen dute Iurretan”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude