Gaztelaniatik euskarara testuak itzultzeko online tresna aurkeztu dute

klikItzultzailea sarean erabili daiteke, doan, web orrialde honetan. Testu labur orokorrak eta webguneak itzultzen ditu tresnak. Jaurlaritzatik azaldu dutenez, “itzulpen automatikoko beste edozein sistema bezala, laguntza-tresna da eta ezin du inolaz ere giza itzultzailea ordezkatu”.┬áHizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa hobetzen jarraituko du. Horrez gain, Lurdes Auzmendi sailburuordeak iragarri du “une honetan euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara itzulpen-noranzkoetan lan egiten”.

Itzultzaile automatikoaren bideo azalpena ere publikatu dute.
itzultzaile automatikoa29

(INFORMAZIOAREN LEIHOAREN albiste guztiak)

euskara, gaztelania, hps, informazioaren leihoa, Internet, itzulpena, publizitatea, sarea, tresna
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude