gaztEHerria martxan da!!!

Aspaldian, euskaldunak, euskal herritarrak mugitzen hasi gara. Ekimen desberdinak sortu ditugu herri hau askatzeko bidean.

Lehenik, errepresio basatiari eta eskubide zibil eta politikoen alde AdieraziEH! ekimena aurkeztu zen. Estatuak urratzen dituen eskubideen alde jarduteko, herritarron aurkako errepresioaren aurrean aurpegia emateko, hitzez, euskal herria adierazteko.

Ondorenean, herritar talde batek, Independentistak sarea sortu zuen. Independentziaren aldeko aldarriak batzeko asmoz, alderdikeriak alde batera utzita heritar soilak batzeko apustu argiarekin. Sorrera honekin, Aberri Egun bateraturako deia ere egin zuten.

Oraingoan, gure herriko altxorrik garrantzitsuena den gazteria ere, bide honetan, bere ekarpen xume eta erraldoia aldi berean egiteko apustua egin du.

Eremu ezberdinetako gazteak batu eta independentzia herri honen etorkizun bakar bezala kokatuz gaztEHerria ekimena sortu dute.

Bide luzea aurreikusi daiteke elkarlan honetan, indar metaketaketa hauetan. Ilusioz eta konpromesuz, Apirilaren 2an Durangon independentziaren aldeko jaialdi erraldoia prestatu dute eta baita  Aberri egun bateratuari heltzeko deialdi berezia ere.

Gu gara herria, egin dezagun bidea! aurrera gaztEHerria!!!

gunea

gaztEHerria

Irudia | gaztEHerria | gaztEHerria | Creative Commons By SA