Gazte altxa!

Gazte altxa!

Azken aldian, sare sozialetan han eta hemen ikusi dut #a30mobilizatGU traola. Saltzeatzen ibili ostean, pozarren izan dut mugimenduaren berri. Langabezian dauden gazteak antolatu eta borrokatzea du helburu. Horretarako, apirilaren 30ean mobilizatzera deitu dute.

Gazte altxa!Prekarietatearen eta gazteen lan baldintza txarren aurrean alternatibak eraiki nahi dituzte: “Langabezian gauden gazteak gara. Ezin ditugu laguntza sozialak jaso gurasoen etxean bizi garelako, baina ezin emantzipatu enplegurik gabe”, azaldu dute. Unibertsitate eta lanbide heziketako gazteak dira; praktikak musutruk egiten dituztenak, bidaiak eta garraioak euren kontu hartzen dituztenak eta ordezkapenak egiteko erabiltzen dituztenak.

Nazkatuta daude, eta altxatzea erabaki dute. Nazkatuta daude emantzipatu ezinaz, nazkatuta prekarietateaz, nazkatuta elite ekonomikoaren mesedetara lan egiteaz.

Nazkatuta daudenez batzea erabaki dute: gazteen arazoei euren ikuspegitik erantzuteko, alternatibak eraikiz prekarietatea suntsitzeko, indarrak batu eta bide berriak irekitzeko. Horretarako, eta maiatzaren 1aren bueltan, apirilaren 30ean, hiri, herri eta auzoetan mobilizatzera deitu dute.

Gazte altxa!

Zer duzu buruan “Gazte altxa!”-ri buruz

  • Ba albiste txarrak ditut zuentzat,inmigrazioa prekarietatea sortzeko ekarri zuen eskuinak Europara, lan esku soberakina egoteko eta prezioak (soldatak) jaitxi txinarekin konpetitzeko.Eta ez du aldatzera joateko itxurarik, egia hauxe da, lanpostuak baino langile gehiago daude, hala nahi duelako kapitalismoak.