Gauza txiki horiengatik ez balitz

Gauza txiki horiengatik ez balitz –

Eskerrik asko! Eskerrik asko 27 zapata nola ikusi nahiko zenuketen adieraziz galdetegia abuztuan erantzun duzuen 80 lagunei.

Eskerrik asko aurreko ikasturtean bideoak ikusi, partekatu, datsegindu eta iruzkinak egin dituzuen guztiei. Eskerrik asko kalean agurtu eta egurtu nauzuen guztioi. Eskerrik asko Axi Lopez, Maneto, Mirari, Danel, Lizarriturri DJ doktorea. Eskerrik asko, zuri, Nerea. Eskerrik asko Tabakalerako 2deori, eskerrik asko, Tropelari, aurten ez dudalako, momentuz, koadrilan afaririk prestatu behar izan. Eskerrik asko Zakilixuti, abuztuan ere ez delako oporretara joan, Lakarikoei asteazkenetan prestatzen duten kitxearengatik, Gorka Juliori larunbatetako artikuluengatik, Ernesto Sabatori, Anariri, 310i, Maite Larbururi, Ximun eta Manex Fuchsi. Eskerrik asko bizitzari euskarara jaio ninduelako. Horretan ere beste askok izan ez duten zortea izan dudalako. Eskerrik asko eta ongi etorri. Saiatuko naiz, ikasturte honetan ere, zuek denokin pilatu ditudan zorrak, blog honekin kitatzen. BLA!

Gauza txiki horiengatik ez balitz

La terre est bleue comme une orange