‘Salvados’ Euskal Herrian berriz ere

20111023-154338.jpgGaur 22:25ean, La Sextaren ‘Salvados’ saioa Euskal Herrira bidaiatuko da berriz, ETAren amaieraren ondoren euskal gizartea nola bizi den ezagutzera eta ezagutzera ematera. Zer eskainiko digu Jordi Évolek oraingoan?

Aurreko asteko saioak, “Borrando a ETA”, ikaragarrizko ohiartzuna izan zuen Euskal Herrian, ikusleen %16k jarraitu zuen. Zuzeun ere jaso genituen zenbait gogoeta eta iruzkin. Programa ikusterik izan ez bazenuten, La Sextaren webgunean osorik ikus dezakezue.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

9 pentsamendu “‘Salvados’ Euskal Herrian berriz ere”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2011-10-23 15:34

    Atzo Salvados saiokoak PPk Donostian zuen ekitaldira joan ziren, eta Evolek Laura Martin, Juan Carlos Goena zenaren emazteari galdetu zion ea nola aurkeztu daitekeen PPren zerrendetan GALek erahildako terrorista baten emaztea, ea ez zen bandoz nahasi. Noski erreakzioak ikustekoak izango ziren…
    Ea zati hau ere botatzen duten, nik gustura ikusiko nuke.

  • Aldez aurretik badakigu zerrikeria bat izango dela, bere besteak bezalakoa.

  • Ez nuen aurrekoa ikusi, eta ez dut hau ikusiko. Aski da, “gatazkaren” azalpenak espainiarren ikuspuntutik ikusteaz nazkatu naiz.

  • “Etsaiaren esanahien saltsa egiten laguntzen duzu, eta zure esanahien saltsa egiteko inolako ahaleginik ez duzu egiten”

    “Bi aukera dauzkazu: zure komunikazioaren kontrolari eutsi edo hedabideen manipulazioa salatu, salatu, salatu, salatu…”

    http://neurehegitik.wordpress.com/2011/10/04/zure-etsaiaren-bozeramaile-bihurtu-zara/

  • Zerrkeria erakargarria, seguru niok, Oier, hi ere telebistaren parean egonen haizela.

  • Zerrikeria handia. Kritikatzeko ikusi behar. Ala?

  • Saioa ikusi berritan, ezer berririk ez; hala ere, nabarmetzekoa da Martxelo Otamendiren argitasuna, estatuaren biktimak ere badirela bitan gogorarazi baitu. Barrealdi ederra nirea Jordi Évolek galdetu dionean ea noren bitartez heltzen diren ETAren agiriak-eta: “No se lo dije al juez Garzón, te lo voy a decir a ti” bota dio ziplo, kazetari tolosarrak hain berea duen zorroztasun horretaz. Bestalde, nazkagarri deritzot euskal musika behin eta berriro erabiltzeari ETA mintzagai duten programei kutsu negargarri-sentimentala emate aldera: Txoria txori, Herdoilarena, Izarren Hautsa… Xalbadorren Heriotzean jartzea baino ez zitzaien falta! Euskal musika modernoaren “hit parade”ak hain ongi ezagutzen badituzte, nolatan ez dira beste zerarik girotzeko sekula aditzen?

  • ba nik ere ikusi nuen. arrazoia berbera da ikusteko eta ez ikusteko: zerrikeria hutsa dela, oierrek esan duen bezela.

  • Ba nik esanen nuke aldatu egin dela musika Borrando a ETA saiotik Reiniciando Euskadi saiora. Lehengo txalaparta doinu hotzetatik, musika itxaropentsura pasatu da. Nik behinik behin horrela ikusi dut. Euskal musika erabiltzea normala da; Euskal Herriaz mintzo den saioa Espainiako telebista batek egin du. Guk errebolta arabiarren inguruko erreportajea eginez gero Euskal Herrirako, seguruenik, musika arabiarra (edo arabiar mundua gogora ekarriko diguna) erabiliko genuke. Seguruenik, ez genuke bertako pop talde bat hartuko.
    Gainontzekoan, hau da, saioari dagokionean, erabat ados guziekin: zerrikeria.