Gaur Manu Chao ikustera joateko 7 arrazoi

Gaur Manu Chao ikustera joateko 7 arrazoi

Gaur Manu Chao izango da Donostian Piratek antolatutako Edozer Dugu Posible egunari amaiera borobila emateko. Zurriola hondartzan eraiki duten oholtzatik joko ditu mundu osoan ezagun egin duten kantak, eta zuk bertan behar zenuke izan. Horretarako zazpi arrazoi badituzu behintzat:

  • Manu Chaoren kontzertua baino askoz gehiago izango da

Donostiako Piratek uztailaren 9ko egun seinalatua Manu Chaoren kontzertua baino gehiago izango dela nabarmendu dute. Beste hamaika ekimen ere antolatu dituzte: haur jolasak, euskal dantza ikastaroa, kontzertu gehiago… Denetik izango du jai herrikoien ereduaren aldeko egunak, eta frogatuko du nola antolatuz gero, edozer posible dugun.

Gaur Manu Chao ikustera joateko 7 arrazoi

  • Tania de Sousa estreinekoz ikusteko aukera

Zuloak taldean bere ahots indartsua ezagutu genuen, eta oraintsu proiektu berriari ekin dio Tania de Sousak. Biharkoa izango da bidaide duen hirukotearekin batera zuzenean ikusteko lehenengo aukera. Horrez gain, Skakeitan donostiarrek ere zuzenekoa eskainiko dute.

  • Zurriolak Kontxaren xarma gainditu zuen aspaldi

Turisten argazki guztietan Kontxako hondartza agertzen bada ere, Donostiako hondartza modakoena Zurriola da ezbairik gabe. Gertuago dago hiriko gune punta-puntakoenetatik (Dabadaba, noizbait irekiko duten Tabakalera…) eta zinemaldiko izarrez gain, Jazzaldiko musikariak ere igarotzen dira bertatik.

  • Bolondresak ostiraletik ari dira lanean

Jai Herrikoiak direnez gero, lana ere halakoxea da, eta ostiralean hasi zituzten muntaketa lanak. Donostiako herri mugimendu guztietako kideek hartuko dute parte txanda bat edo beste kubritzeko.

  • Elikagai bilketa Donostian eta Saharan banatzeko

Ekimen solidarioa ere egingo da egun osoan zehar: Kursaalaren alboan elikagaiak bilduko dira gero Donostian eta Saharan beharra dutenen artean banatzeko:

  • Ez dizu poltsikoan zulorik eragingo

Manu Chao eta gainontzeko musikarien borondateari eta boluntario guztien lanari esker kontzertuak eta eguneko beste jarduera guztiak doakoak izango dira. Hortaz, jana eta edana kontrolatzeko gai bazara behintzat, ez da dirua aitzakia izango!

  • Eta batez ere:

Gaur Manu Chao ikustera joateko 7 arrazoi

1986-(...)

3 pentsamendu “Gaur Manu Chao ikustera joateko 7 arrazoi”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo - Donostia 2014-07-08 11:33

    Ba, nik badet arrazoi bat behintzat ez joateko. Batez ere espainolez kantatuko duelako, eta halako kontzertu bat Donostian, Piratek antolatua izanik ere, eta agian are okerrago, espainolaren sarrera bat gehiago eragiten dutelako gure artera, eta ‘gu’ ere hala espainolaren gurtzaile eta zabaltzaile.

    Gustura entzungo nuke hala ere Parisen edota Numantzian. Baina ezta ere bizileku bide duen Bartzelonan.

    Ez dadila hona etorri gure artean espainola zabaltzera. Ez dezazuela ekarri!

    Arrazoi berez ez dut nahi izan inork hona Paco Ibañez ekartzea espainola aldarrikatzera Donostiako antzokian edo kaian. Hala nola nahi ez ditudan Donostian Julio Iglesias, Raphael, Dabid Bisbal edo Van Gohren belarriak espainolaren apologia egiten gure artean. Bere garaian ere gure artean nahi ez nituen bezala Lola Flores, Manolo Escobar… Baina agian entzungo nituzke horiek denak ere gustora Kazeresen, Segobian edo Biratorekin lusitanien artean…

    Baina gure oraingo gerran, hegoaldeko euskaldunon gerran, espainola eta gure artean hau zabaltzen dutenak dira gure ‘etsai’, guk inola iraun ahal izateko, dirudikeen gordina irudituta ere. Eta ez dut nik ezer espainolen kontra bereziki, gure lurrean euskaraz bizi ahal izatea eragozten eta oztopatzen ez diguten bitartean… Baina eragotzi eta oztopatzen diguten ber…

    Ondo izan

    Bittor

  • Oso ondo iruitze zait Bittor mattea. Zu ez jun.
    Nei etzait iruitzen zuk jartzen dezun ori arrazoi bat sikiera. Zure iritziz Euskal herrian euskeraz bakarrik izan behar lirake kontzertuk? Ez ingelesez, ez frantsesez, ez españolez… Ez du logika izpirik. Gu gara egunerokotasunen euskera ibili behar degunak, eta ez bestek. Hizkuntza hau maite dunak erabil dezala eta nahi ez dunak berak ikusiko du. Baina hizkuntza bat baztertzea oso lotsagarrie iruitze zait. Zuri ez bazaizu gustatzen guri euskerakin iten digutena, zergatik zuk egin behar diezu besteei?? Zure pentsaera berdine dutelako saiatzen die gure hizkuntza eta kultura zapaltzen. Kultura bat ez da suspertzen, ingurukok zapaltzeagatik.
    Gainera, nik festara joateko arrazoi on bat emango dizut. Behar duen jendeari laguntzea, gure euskera maitea goratzea bezain garrantzitsua da, joan eta eraman arroz, lekale, azukre, konpresa pakete bat eta gustora jasoko dizute bertan lanen aituko dien bolondresek. 😉
    Ah, eta ahaztu gabe, musika kanpoko hizkuntza batean entzun, sentitu, gozatu, baina ahal duzun einean, euskeraz mintzatu. Bihar donostia goazen denok euskeraz ingo bagenu gure egunerokotasunen…

    • Bittor Hidalgo - Donostia 2014-07-09 10:25

      Ez dizkigute nonbait gure inguruko espainolzaleek nahikoa kontu antolatzen gure artean espainola gero eta sakonago zabaltzeko, gu ere hasteko gauzak espainolez antolatzen “gure artean espainola gero eta sakonago zabaltzeko”…

      Ziur nago nolanahi kontuak bestela ikusiko zenituzke(t)ela, Manu Chao ekarri ordez, Piratek Miguel Bosé ekarri izan balute, aldi berean gogoratuko baligute re “behar duen jendeari laguntzea, gure euskera maitea goratzea bezain garrantzitsua dela, joan eta eraman arroz, lekale, azukre, konpresa pakete bat eta gustora jasoko dizutela bertan lanen aituko dien bolondresek. ;)”.

      Kontua ez da zuk xaloki iradoki nahi diguzun bezala gu zein gaiztoak ginatekeen “hizkuntza bat baztertzea oso lotsagarrie iruitze zaizulakoan”. Baizik ondo ulertzea nondik pasatzen zaigun hegoaldeko euskaldun euskaltzaleoi euskaldunon euskarazko bizi (iraun) ahal izatea euskaraz gure lurrean…

      Eta hori ziur ez da pasatzen hegoaldeko euskaldun euskaltzaleok espainolezko kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, zernahi… antolatzetik…, pasatzen ez den bezala iparraldeko euskaldun euskaltzaleok frantsesezko kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, zernahi… antolatzetik… Edo normala irudituko litzaizuke iparraldeko euskaldun euskaltzaleak frantsesezko kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, zernahi… antolatzen ibiltzea… ?

      Aldiz euskaldun euskaltzaleon artean ingelesa ongi zabaltzeak bigarren hezkuntza bezala (ingelesezko kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, zernahi… antolatzen…), guri egingo digu mesede eta ez Euskal Herriko espainolzaleei… Hori ere hasi beharjko dugu ulertzen.

      Oraingoan ere ez naiz ba joango espainolezko kontzertuetara Donostian nornahik antolatuak direlarik ere. Madrilen bai.

      Eskumuinak

      Bittor