Greba orokorra

Gaur greba orokorra –

Urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ‘Lana, pentsioak, bizitza duina’ lelopean greba orokorra deitu du.

Gaur greba orokorra

  • Egunean zehar hainbat manifestazio izango dira Euskal Herrian. Hemen zerrenda.
  • Greba egunaren jarraipena egiteko bereziki interesgarriak izango dira Eskubide Sozialen Kartaren twitter kontua eta #U30GrebaOrokorra traola.

 

#U30GrebaOrokorra

 

Grebaren jarraipena egiteko:

Gaur greba orokorra 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

24 pentsamendu “Greba orokorra”-ri buruz

  • Jaieguna funtzionarioentzat!
    Laneguna liberatuentzat!

    Horretan geratu dira greba orokorrak.

  • Gaurko greba orokorra, kapitalismo/sozialismo borrokaren baitan ematen den adierazpen bat besterik ez da. Historian erreparatzen badugu, bi paradigma hauek, ez batak, ez besteak, ez dute gaitasunik erakutsi arazo sozialak modu egokian bideratzeko orduan.

    Baino ez al dago beste irtenbiderik? Bai, ba dago. Eta horren lekuko bezala hor daude gure aurrekoek emandako adibideetan. Euskal tradizioaren arabera esan daiteke pertsonak eta komunitateak ondasunekiko zituzten harremanak LANAREN BITARTEZ bideratzen zirela.
    Eta gure kulturan hain oinarrituta zegoen ikuspuntu hori zergatik ez egokitu gaurko egoerara? Ezinezkoa dela? Ba ez, eta horren adibide garbiena Arizmendiarrietan dugu.

    Krutwig berak ere kapitalismo/marxismo bikote horretatik urruntzeko eta bertan garatu ditugun ikuspuntutik sakontzeko beharra azpimarratzen du:
    “Erromako Dretxoa kharakterizatzen duen itaunkaria «NORENA» da…, euskal iaubetzaren itaunkaria «ZERENTZAKOA» da. Español errevoluzione baten arauera Euskalherrian egin behar genduken aldakuntza «norena» den iaubetzaren aldakuntzan datza. Euskal iraultza batetan, aldakuntza askozaz sakonagoa da zeren, struktura aldatzen baita, “norena”-ren ordez «zerentzakoa» ezartzen baita. Españolkeria baizik ezlizateken errevoluzione batetan ezta struktura aldatzen, struktura berton sartzen den kontenutua baizik.”
    “Marxistek beren mentalitate indoeuroparrez nehon ere eztute ekhoitzi «iraultza» bat, eta kapitalismu privatuaren arde marxistek nabusi diten herrietan statu-kapitalismua iraiki dute, privat-personen ordez bulegokratak ezarri dituzte. Bainan gauzak lehen bezala, edo-ta lehen baino tzarrago ioaiten dira.”

  • Amonamantangorri 2020-01-30 17:12

    Akaso ohartuko gara noizbait nondik datozkigun gure eskubideak eta konkistak; beharbada kentzen dizkigutenean.

  • Ba bai Amona Hego Euskal Herrian behinik behin “eskubide sozialtzat” hartzen diren elementu horiek Frankismoaren garaikoak dira, Gerra Zibila irabazi zutenek eman zituztenak: Opor ordainduak, paga extrak, errenta baxuko alkilerreko etxeak, babes ofizialeko etxe merkeak, seguritate soziala, kanpamenduak gazteentzak,langileak kanporatzeko traba legalak….

  • Amonamantangorri 2020-01-31 00:22

    Gizarte segurantza Espainiara Francok ekarri zuela, propaganda frankista da. Langileentzako babes sistemak, urratsez urrats, XIX. mende bukaeran hasita XX. mendean zehar garatu ziren. 78ko “demokrazia” iristean baizik ez zen gastu soziala, nolabait, Europako estandarretara hurbiltzen hasi. Eta oraindik, Espainiar Erresumaren gastu soziala, baita Hego Euskal Herrikoa ere, Europako baxuenetakoa omen da, beharbada, hain juxtu, Espainian faxismoa ez zelako militarki garaitua izan.

    Aste beteko opor ordainduak 1931an legeztatu zituen II. Errepublikak, eta Francok 1944an dekretuz onartu zituen. Frantzian, Léon Blumek gidatutako 1936ko koalizio sozializta-komunistak bi asteko oporrak ezarri omen zituen, eta 68an lau aste izatera pasa, bost Miterrandekin. Espainiar erresuman, gutxieneko hilabeteko oporrak 1983an onartu ziren, “demokraziarekin”.

    Osasun sistema unibertsala Espainiako Erresuman 1986az gerozkoa da. Lehengago, batez ere mutuen bitartez-eta zen. Bo, oraindik ere hor segitzen dute mutuek izorratzen…

    Urtegiak ere ez omen zituen Francok asmatu, nahiz eta hark inauguratzea oso gustoko izan, haratx: 1933 Errepublikan idatzi zen Plan Nacional de Obras Hidráulicas delakoa, isuraldatzeak (trasvase) eta guzi proposatzen zituena. Asmo horiek gerrarengatik bertan behera gelditurik, Francok berreskuratu zituen. Alegia, urtegiak ez zituen Francok asmatu. Eta gizarte segurantza ere ez.

  • Bueno Amona gezurrak esaten ez jarraitu, Segurantza Soziala ez zuen Francok asmatu, Bismarckek baizik, baina Espainiako ErresumanFrancok ezarri zuen, eta II Errepublikako aste beteko opor horiek ez ziren gauzatu.
    Eta Espainiako urtegiak aipatu dituzunez, ez dakit zertara datorren aipamen hori debate honetara baina tira.. Urtegiak eraikitzeko grina hori Borbondarren monarkiaren garaikoa da eta Primo de Riveraren diktaduraren garaian azkartu zen. Gero Francoren diktaduran gauzatu zen Errepublikak plan hori aurrera eramateko gaitasun eza gaindituz.
    Eta Errepublikaren asmo modernizatzaileak (aipaturiko transbaseak e.a.) aurrera eraman ziren Francok gerra irabazi zuelako.
    Eta ez da egia Estatu soziala 78ko “demokraziari” esker garatu dela.

  • Jon Santxotena 2020-01-31 08:53

    Estatu soziala, hori noizbait existitu bada, 78tik erauste-prozesu etengabean dago, langileriaren borrokaren gorabehera. Tristea da esatea (ala agian ez, agian poztekoa da), baina hobe da estatuetatik (gobernuetatik) ezer ez itxarotea, eta haiekiko menpekotasuna ahaliz eta gehien murriztea.

  • 1900an atera zen “Ley de Accidentes de trabajo”.
    1908an sortu zen “instituto Nacional de Previsión” delakoa.
    1919an “Ley de retiro Obrero”.
    1923an “Seguro Obligatorio de Maternidad”.
    1931an “Seguro de Paro Forozoso”.
    Francorekin:
    1947an Seguro Obligatorio de Vejez e Invalidez, aurreko legedia derogatu ostean (indarrean zegoena ordurarte).
    1963an Ley de Bases de Seguridad Social (oraindik derogatu gabe zegoen Frankismo aurreko legedi guztia derogatu eta dena bateratu zuena).
    Francok sortua da Gizarte Segurantza, argi eta garbi, ez. Frankismoak garatu zuela, bai, aurreko sistema oinarri hartuta.

  • Eta ez ahaztu Frankismoaren lehenengo legea “Lanaren Forua” (Fuero del Trabajo izan zela.
    Gainera ezkertiarren narratibari kasu eginez, hau da: “atzera doazela eskubide sozialak” noiz egon ziren benetan indarrean orain ezkertiarren ustez galduta dauden, edo galzorian, eskubide sozial horiek? Felipe Gonzalezen gobernualdian? edo frankismoan?
    Ezkertiarrak ez dira izango kriptofalangista batzuk?

  • Erramun, Fuero del Trabajo eta bere karga ideologiko guztia: “servicio es el trabajo que se presta con heroismo, desinterés o abnegación, con ánimo de contribuir al bien susperior que España representa”, zuretzat oso-osorik, nahi baduzu. Ez esan lan eskubideak arautzen dituenik. Lanerako betebeharra arautzen du (ez eskubidea), lan behartua justifikatzen du, esplotazioa ere bai, igande eta erlijio jaiegunak derrigortu, “libertará a la mujer casada del taller y la fábrica”, eta abar. Berriro diot, zuretzat.
    Are gehiago, OITren hainbat Hitzarmen baliogabetu zituen Francok (tartean gehienezko lan orduak ezartzen zituena).
    Argi eta garbi esan dut Gizarte Segurantza Franco aurrekoa dela, eta Francorekin eskubideak ezarri zirela gezur interesatua dela. Francok zegoena hartu eta era bateratuan arautu zuen, ez besterik. Are gehiago, Europan garai berean lan zuzenbidean onartzen ziren eskubide murritzagoekin.

  • Berriro ere egiak errepikatzen ibili beharra: Segurantza Sozialak Francoren garaikoa dela. 1962 inguruan Romeo Gorrriak bultzatua. Eta nik ez dut erreklamatzen Fuero del Trabajo delakoa, eta zuk aipatzen duzun lanaren definizio horrek berdin balio dezake SSko kotizazio bortxatuak justifikatzeko. Ze hamabost urte kotizatu arte ez duzu ezer kobratzeko eskubiderik, beraz 15 kotizazio bortxatuak ken egun bat: ” trabajo heroico prestado sin interés” izango litzateke

  • “trabajo heroico sin interes” beraz ez da soilik “Fuero del Trabajon” aipatzen zutena baita orain kotizatzen ari direnena ere. Eta egia da, niretzat dela, lan heroiko horren etekina, jubilatuta nago eta. Baina nik ez dut sistema hau defendatzen. Noiz onartuko duzue SS estafa piramidal bat dela eta ongizatearen estatua jendea umetuta mantentzeko sistema bat?

  • Zehaztearrean, 1963an atera zen Francoren Gizarte Segurantzaren legea, ez 1962an. Eta aurreko sistema difuminatua batu zuen. Dena den, “estafa piramidala”, “jendea umetuta mantentzeko sistema”. Zer nahi dizi esatea, nahiago dut hau Amerikako esatu batuen sistema baino. Bertan ez dago GSrik, eta jendea medikuarenera joateko beldurrez dago, mediku fakturak ordaintzeko ez dutelako nahikoa diru. Azala behar da gero pentsioa kobratzen ibilita GZ kritikatzeko. Uko egin zaiozu pentsioari, orduan, ume horrek!

  • Edo uste al duzu zuk pezetetan pagatutako kotizazioak ordaintzen duela orain eurotan kobratzen duzuna? Lotsagabea!

  • Behin balorazioak irakurrita eta datoak irakurrita , nere ustez 200.000-220.00 pertsona ikasle, langile eta jubilatu bat egin genuen kalean hego euskal herrian eskubide sozialen eta burujabetzaren aldeko greba orokorraren proposamenarekin.

    Asko gara, bai horixe, bizirik gaudenak kapitalismoa deitzen den krimen erraldoi honen aurrean.Pozgarria eta hunkigarria atzokoa. Noski.

    Baina nere ustez oso egokia da azterketa zorrotzak eta egiazkoak egitea . Jakiteko ze testuinguruan mugitzen garen gutxienez bizirik mantendu ahal izateko.

    Nere ustez oso inportantea da konsziente izatea orain aipauko dudan testuinguru baldintzatzailearekin.

    Hego euskal herriko lurraldeetan bizi diren jendarte gehiengo zabala ez dago bizitzaren alde eta atzoko proposamenaren aurrean kontrakoatasuna edo eta inhibizio bitala bizi dute. Zombi kondizio beldurgarri batean bizi dira ; gradu ezberdinetan . Eta tamalez geheiengo zabala dira . Haurrak kenduta kalkulatu dezakegu % 80-%85ko populazioa zonbi penagarri batzuk direla . Gehien gehienenak soldatapeko langile esplotatuak.Baina zonbi klase asko daude .

    Eta gauzen konplexidadea apur bat laburtuaz iruditzen zait zombien bozeramaile nagusia dela Eusko Alderdi Jeltzailea.Beraien porrota, gezurra eta zapaltzaile papera kudeatzen etengabe profesionalki, noski.

    Latza errelitatea.

    Eta noski , zonbi masa hori , nere ustez ez da herria. Herria , euskal herria , zapalkuntzetaz konsziente , borrokan eta bizirik dagoen herria da .Minorizazio handian bizirik mantentzen garan herria , ozeano zonbi batez inguratuta .

    Batzuek diote zonbiak ere bilakatu daitezkela izaki bizidunak, herriaren parte parte ere izan daitezkela . Euskal Herriaren parte . Euskal Herri biziaren parte .

    Ni oso eszeptikoa naiz kontu honekin . Eta uste dut “gure esku dago ” bezalako ekimenean eta euskalgintzan oro har oso oker dabiltzatela .

    Kategoria erratuak erabiltzen dituztela .”Herri bezala ” eta horrelako ameskeri faltsuekin akats egiten dute nere uste behin eta berriro . Ezin dezu gauza bizi bat egin zonbiekin . Zonbiak hila daude eta oso harriskutsuak dira horietako asko .

    Geratu gaitezen atzoko esperantzazko enerjia askatzaile zoragarriarekin. Aupa gu ! Biziari eutsi adiskideak !

  • Sobiet Batasunaren erorketaren ondoren, merkatuaren inguruan antolatutako sistema ekonomikoak garaileak bezela agertzen ziren. Bazirudien kapitaslimoa estatuko planifikazioa baino eraginkorragoa zela.
    Baina 2008. urtean finantza merkatuek, kontrolik ezaren baliatuz, diru erraza lortzeko asmotan zabor hipoteken bidez krisi larria eragin zuten.

    Ezker/eskuin paradigama horietatik kanpo ez al dago beste irtenbiderik? Ba bai. Eta ELINOR OSTROMek, erabilera zientifiko baten bidez hori baieztatuko du.
    Bere lan ezaugarriena “Ondasun komunalen gobernua” da (2000). Bertan ikertzen diren instituzio tradizionalen multzoa 100 urte baino gehiago ditu eta zaharrena 1000 tik gorakoa.
    Garaiko zientzialari sozial gehienen iritziaren kontra erakusten du komunalen erabiltzaileek gai direla:
    – Iraunkortasuna bermatzeko.
    – Kanpoko tutelik gabe bere arazoei konponbidea emateko.
    – Eraginkorrak izateko.

    Adibide zehatzetan oinarrituta erakutsiko du nola talde ezberdinek elkarlanean gai diren autogestio moduan Estatua eta merkatua baino onura iraunkorrak lortzeko.
    Gure sistema komunitario eta kooperatibekin antza dutenak.

  • Zeintzuk dira iruzkin hauetatik atera ditzakegun ondorioak?
    1.- Nahiago dutenak Frankismotik datorren GS sistema AEBtakoa baino
    2.- Grebarekin pozik daudenak baina %85eko zonbiez inguratuta sentitzen direnak.
    3.- Sistema komunalak eta kooperatiboak berraktibatu edo martxan jarri nahi dituztenak.
    Non dago konponbidea? Zer egin zonbiekin? Kalean batu ziren 200000 lagun horiek burujabetza eta eskubide sozialen alde omen daudenek zer egingo lukete botere gehiago izanez gero? kapitalismoa suntsitzen badute lortuko dute atzoko greban eskatzen zuten guztia?: 1080euroko pentsioa, 1200eko soldata minimoa, inor ez da ilegala eta beraz hona etorri nahi duten etorkin guztiei ongietorria egin eta gutxieneko laguntza ekonomikoa eman, elikadura burujabetza ( EHan ekoiztutako elikagaiak), Eta pentsio horiek non blindatu nahi dituzte Espainiako Parlamentuko lege batean edo Euskal estatu independiente batean?
    Populazioaren %85 zonbia izango da baina gainerakoek ere ez dut uste ezer seriorik planteatzen dutenik. Konbokatzaileek zergatik onartu dute administrazioa parasitoekin bete nahi duten alderdi politikoen atxikimendua?

  • Zer egin?Lagunekin hobeto antolatu.Bizirik- borrokan. Euskal herria eusten-egiten.Autodefentsan etengabe unibertso zonbitaz geure buruak zainduz…eta greba orokor gehiago antolatu.

  • Erramun, Goebbels-en ikasle fina zaitugu. Frankismoak ez zuela Gizarte Segurantza sortu. Lehenagotik zetorrena batu zuen, ez gehiago ez gutxiago.
    Gainontzeko guztia ez dizut ulertzen. Gutxieneko soldata, pentsio sistema, gehienezko lan orduak eta abra greben ostean lortutako garaipenak dira. Von Bismarck aipatu duzu lehenago, ahaztu zaizkizu ordea 1848ko grebak, XIX mende amaieran Alemaniako Alderdi Komunistak eta DSDP-ak zuten indarra, eta abar langileentzat irabazia ekarri duen edozein onura greba eta langile borrokaren ondorio izan dira, ez Franco eta ez Falangea.
    Zein da administrazioa parasitoekin bete nahi duen alderdia? Sindikatu Bertikala asmatu zuena, akaso? Bestela ez dut ulertzen.
    Txirritaren bertso batzuekin bukatzeko:
    “Errespetua guardatu dute
    Beldur ziraden artean”.

  • – Zortzi orduko lan eguna ere ez da izan inondik inora langile borrokaren emaitza, alta “langile borrokaren” ondorioz sortutako Sobietar Batasunak stajanovismoa asmatu zuen (lana geratu gabe egitea).
    – Bismarcken garaian alderdi komunista ez zen existitzen Alemanian.
    – Funtzionarioen pribilegioak “langile borrokaren” emaitzak dira?
    – Greba honek izan dezakeen ondorioetako bat izan daiteke Ezkerreko alderdiak hauteskundeetan igotzea eta administrazioan euren lagunentzat enpleguak sortzea.
    – Zertan bukatu da Espainiako 15 mko mobida guztia? Espainiako gobernuaren kide gehikuntza batean. Eta gure inguruan ere beste horrenbeste pasatuko da oraingo mobilizazioekin zerbait lortzen badute,

  • Ondasunak, bere ekoizpena eta banaketa gatazken sorburu nagusienetako bat da eta komunitate guztiek nola edo hala konponbide bat eman beharrean daude. Eginkizun honetan bi osagai daude: aberastasuna nola lortu eta nola elkarbanatu. Egia da gaurko egoera industriala gure aurreko nekazaritza ereduarekin zer ikusi gutxi duela. Baina orain, lehen bezela, aberastasuna banatu aurretik lortu beharra dago.

    Herriko lurrak edo komunalak erabiltzeko orduan bazituzten beren betebeharrak; arau horiek auzo bakoitzak zehazten zituen eta ondasunen erabilera lan zuzenari uztartuta zegoen. Ikuspuntu hori ezin al da egokitu gaurko egoerara? Komunal berria bat izango al luke zentzurik? Ba bai, autogestioa eta lanak gaur ere bere balio erantsia dutelako.

    Nortzuk izango lirateke empresa komunal baten ezaugarriak?
    – Leiakortasuna, merkatura egokituta
    – Parte hartzailea, komunala denez
    – Banatzailea, bakoitzaren lanaren arabera.
    Komunal edo auzolan honen helburak bi izango lirateke: Ekonomia pertsonaren zerbitzura garatu eta lurraldean sustraitu. Gainera zerbitzu publiko bat izango zenez administrazioaren babesa jasoko behar luke eta baita ere berme trinkoak espekulazioari aurre egiteko.

    “Norena” (pribatu/publikoa) den ikuspuntutik haratago “zerentzakoa” den ikuspuntura igarotzean dago gakoa.

  • Langileok erabakigarriok izan beharko genuke gure lantokiak demokratizatzeko orduan. Geurea izan den komunal ikuspuntutik abiatuta gure enpresetan “erabakitzeko eskubidea” sustraitu eta garatu beharrean gaude; parte hartzea ezinbestekoa da non eskubideak betebeharrekin uztartzen diren.

    Enpresa pribatuetan ere bide hori jorratu dezakegu kapital eta lanaren arteko “cogestioa” bultzatuz. Eskakizun hori zergatik ez ditugu eramaten konbenioetara negoziatzeko aurkezten diren puntuen artean? Are gehiago, zergatik ez ditugu plazaratzen eskubide sozialen eskakizunen artean? Ez al dira demokratikoak?

    Ondasunekiko “norenak” diren ikuspuntutik “zertarako” diren ikuspuntura egiteko bidean urrats erabakiorra izan liteke eta gure garapen ekomonikoan naiz identitarioan eragin positiboa izango luke.

  • Kapital eta lanaren arteko kojestioa ezinezkoa da. Kontua da kapitalik ez egotea, esplotazioa ez egotea.

    Beste ustezko eremu jatorretan degradazio erraldoiak gertatu dira azken hamarkadatan.Arrasateko ustezko ” kooperatibekin “gertatzen den bezala. Ez dira ezta U30eko grebara ateratzen. Eredu oso usteldua eta kapitalista dela uste dut.

    Ekonomia sozial eta kooperatiboaren eremuan esperientzia ernatzaile berri eta osasuntsuak ematen ari direla uste dut .

    Soldatapekoen arteko egoera konlexu eta zatikatuaren aurrean ba neretzako ez dago formula majikorik. Ilustrazioa, antolakuntza, borroka, elkarlaguntza, euskara, deshazkundea, osasuna.

  • Gauz batean behintzat ados gaude: “ez dago formula majikorik”, hau da, ez dagoela erabateko txuri ala beltz izaterik, alderantziz den dena argi-ilunez osatuta dagoela. Aipatzen ari garen eredu sozialetan ere (kapitalismoa, sozialismoa, kooperatibismoa) gauza berdina gertatzen da. Denek dituzte bere alderdi onak eta txarrak eta errelatibismo horretan hobeagoa edo txarragoa nor den alderatzekoan bakoizak aportatzen duena, bai aberastasuna lortzeko eremuan eta bai elkarbanatzerakoan, kontuan hartu beharko dugu.

    Modu orokorrean, irabazle argi bat baldin ba dago, hori Txina da. Baina zer da Txina: Kapitalista, sozialista, hibrido bat? Gobernua bere Kontrolpean dauka alderdi komunistak baina bere ekonomia kapitalismoari irekita dago. Non dago garapenaren gakoa? Ez dago sekreturik; aberastasuna lan pertsonalaren bidez sortzen da edozein eredu ekonomikoan. Bigarren alderdia nola elkarbanatzen datza.

    Komunal bat sortzerakoan ez genuke baztertu behar edonondik datorren aportaziorik, helburu garbi batekin: ezagutza eta kapitala lanaren zerbitzura bideratu beharra. Etika iraultzaileak, sozialismoaren ustezko izaera zientifiko baten izenean bultzatzen duen antagonismoak, bere praktikan ez du lorpenik erakutsi.