Gaur. euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi!

Pantaila-argazkia 2013-10-24 17:40:45

AEK-k  mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian “Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi!” lemapean. Horrenbestez, 2013-14 ikasturtean mintzapraktika programa batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide…), parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 90tik gorako egitasmoren batean.

Ikasturte honetako kanpainaren protagonistak Mari Jose, Roberto, Estela, Luixe eta Uxue dira. Benetako berbalagun, mintzakide eta gurasolagunak. Lagun hauek ezagutzatik erabilerara iragotzeko zubia hartu dute. Oso ondo ezagutzen dituzte mintzapraktika egitasmoak eta jendea izena ematera animatzeko, bideo hau sortu, eta are gehiago, bideo honetan parte hartu izan dute.

Zer duzu buruan “Gaur. euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi!”-ri buruz

  • Duela 4 urte hasi nintzen Laudioko berbalagun programan laguntzaile moduan. Hasiera baten, Laudioko euskaltegietan ikasten ari zirenei laguntzeko eskatu zidatenean izena eman nuen. Baina gaur egun, berbalagunen dauden horiek dira euskaraz egiteko aukera ematen didatenak.
    Horregatik eskerrik asko eta segi horrela neska-mutilok!