Gau txar bat

Gau txar bat –

Ander Izagirreren zutabea euskaratu du Mikel Iturriak Harrikadak blogean,
“El Diario Vascon 2020ko abenduaren 24an argitaratua”.

«Abenduaren 20a, duela urte batzuk, nire furgoneta meloneroan sartu nintzen goizeko zazpietan, oraindik gau iluna zela. Kontaktuan sartu giltza, buelta eman eta ahots bat entzun nuen gertu: Hola, buenos días. Irratia izango zela pentsatu nuen, baina itzalita zegoen. Biratu eta atzealdean, iluntasunean, sumatu nuen gizon bat erdi makurtua, altxatzen, besoak mugituz. Beldurrezko oihu batek egin zidan ihes. Oso urduri hitz egin zidan gizonak: ¡Tranquilo, yo solo dormir, no pasa nada!».

«Berrogeitaka urteko aljeriarra zen, gaua bertan pasatzera sartu zena, giltzaz itxi ez nuen atzeko atetik. Desenkusatu egin zen, tarte batez hizketan aritu ginen, bere abenturak eta itxaropenak kontatu zizkidan, manta jaso eta kalean gora alde egin zuen».

Gau txar bat«A zer gau gogorrak pasa beharko zituen, hainbeste hotz, bakardade eta beldurrez gainezka. Aljeriarraren istorioa (pertsona bat bakar-bakarrik lurralde arrotzean, gau izoztua pasatzeko hartuko duen inor gabe) duela bi mila urteko bikotearena da funtsean, arotza eta haurdun dagoen emakumearena, ustez gaur ospatzen duguna».

«Gabonak guri buruz eta gainerakoak nola tratatzen ditugun galdegiten digun istorioa dira, eta hain da galdera zuzena ezen agian horregatik isilarazten baitugu kaleko argiak, erosketen burrunba eta oparien zalaparta artean. Agian ez onartzeagatik bi mila urte ondoren gauza bera egiten dugula: ez ikusiarena egin, beldur izan edo kanporatu aterpe bila daudenak».

Esan bezala, 2020ko abenduaren 24an plazaratu du El Diario Vascok Ander Izagirreren Noche mala zutabea.

Merezi duelakoan euskaraz jarri dut. Beste batek hobeto euskaratuko luke, baina nik egin dut eta horixe atera zait.

Aljeriar bat aipatzen du Anderrek testuan eta boteprontoan niri 1958an Oranen (Aljeria) jaio eta 2018an Parisen (Frantzia) zendutako musikari bat etorri zait gogora: Rachid Taha. Carte de séjour taldeko sortzailea (Mano Negra eta hauen bidea zabaldu zuena).

Douce France kanta. Euskal Herri maitea edo Mi querida España izan daitekeena.

Gau txar bat

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.