Gasteizek erregeari dion maitasuna dezibeliotan

juan_carlos_con_francohttp://www.youtube.com/watch?v=ZT_bcMGdpM0
Espainiako ereserkia jartzen duten RTVEko zuzeneko kirol emanaldietan ohikoa bihurtu da giro soinua ixilaraztea batasun nazionalaren izenean. Espainia “apurtzen” bada, behintzat ez dadila telebistan agertu. Erridikulua egin izan dute hainbatetan, Barcelona eta Athletiken arteko futboleko errege kopako finaletan esaterako. Hemen Iñakito Garay jaunak idatzi zuena gaiaz.

Bada, badirudi Gasteiz aldean ez zutela halakorik espero. Ez RTVEkoek behintzat, denbora dezentez utzi baitzuten giro soinuaren bolumena ozen. Eta argi entzun zen Gasteizek, eta ausartuko naiz esatera, Arabak zenbat maite duen erregea eta ereserkia. Dezibeliotan, txistukadaka egindako erreferendum ez loteslea izan zen hein batean.

Zenbat mesede egiten digun erregeak! Eskerrik asko Juan Carlos lehenengoa, Araban egiten ari zaren lanarengatik.

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

2 pentsamendu “Gasteizek erregeari dion maitasuna dezibeliotan”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude