Gasteizko merkataritza eta ostalaritzan… Nahi baduzu, euskaraz

Zein dira onurak? 

Bezeroentzat, informazio zuzena eta aukera 

 Ageriko informazio horri esker, inor behartu gabe, bezero euskaldunek erraz eta pozik baliatuko dute aukera hori.

Merkatari eta ostalarientzat, ezaugarri bereizgarria eta bezeroen estimua

Zerbitzua euskaraz emateko gai izateak balio erantsia gehitzen dio negozioari. Bezeroen estimua eta fideltasuna dira onurarik behinenak.

Euskararentzat, erabilera esparruak irabaztea

Euskarak bide luzea du egiteko, oraindik, Gasteizko merkataritzan eta ostalaritzan. Ekimen honekin urrats bat gehiago egin dezakegu. 

 

Nola parte hartu ekimen honetan? 

Ekarpenak egiteko modu eta fase desberdinak izango dira. Oraingoz saia zaitez ezagutzen dituzun dendari, tabernari edota ostalari euskaldunen berri ematen. Nola? 

  • Galdetegi erraz hau betez, egin KLIK
  • nahibaduzueuskaraz@gmail.com helbidera idatzi euskaldun horien berri emanez (dendaren izena, helbidea, e-posta…)

Informazio gehiago, hemen

Antolatzailea: GEU elkartea, www.geuelkartea.com / 945222153

Laguntzaileak: Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia

Nahi baduzu, euskaraz

Irudia | Nahi baduzu, euskaraz | GEU elkartea | LGPL
euskara, Gasteiz, GEU elkartea, merkataritza, ostalaritza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude