Gasteiz defendatu zuten nafarren ohoretan

Historia omen da herri baten atxorrik preziatuena, eta nik horrela uste dut, hizkuntzarekin batera, jakina; horregatik interesgarria da oso Estatu nafarraren alde egin duten euskaldunen oroitzea. Tamalez, gaztelauek setiatu zuten Gasteiz eta hainbat egunez Martin Txipia eta soldadu nafarrak senperrenak egin ostean, amore eman behar izan zuten gaztelauen aurrean. Horrela euskal estatu nafarrak hiri inportantea galdu zuen. Mendebaldeko Nafarroaren galera izan zen, hau da, nafarron zatiketaren pauso bat.

Orain, heroi nafarren omenez, Navarrate elkarteak ekitaldia antolatu du ostiral honetarako Gasteizko hiribarnean. Bertan egongo dira Martin Txipia gogoratu nahi dutenak eta berriz ere egongo da euskaldun nafarren aldarria, ganboatarrena eta agramontesena: Nafarroa Osoa eta Batua nahi dugu, subiranotasuna berreskuratuta. Nafarroa euskaldunon estatua da eta Orreagako edo Noaingo batailak gogoratzen diren legez, oraingo honetan ere oroitu behar dugu Gasteizen zer gertatu den. Tomás Urzainquik artikulu ederra idatzi du gure konzientziak pizteko.

Navarrate Elkartearen ekitaldia

Irudia | Navarrate Elkartearen ekitaldia | Navarrate | LGPL

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.

14 pentsamendu “Gasteiz defendatu zuten nafarren ohoretan”-ri buruz

  • Eta denak nafarrak ziren? Ez zegoen gasteiztar bakar bat ere? Aspertzen hasita nago Erretxusma Zaharrarekin!

  • Baina gasteiztarrak nafarrak ziren!!! Aspertuta nago gaztelarekin!

  • Gari Garaialde 2010-05-19 09:02

    Titularra soilik ez, dena irakurri beharko litzateke erantzun aurretik, ez?

  • Gasteiztarra 2010-05-19 09:15

    Bai, eta ostean are harridura latzagoa jaso. Falta zitzaiguna orain Nabar Reicharen nostalgikoak.
    Errege-erreginei gilotina doakie eder eta erreinuei errepublika. EAJak XIX.mendean ere ezkerretik aurre hartzen dizue. Navarra ezarri ostean esklabutza eta lapidazioa ere ezarriko dituzue?

  • ei Gari! den-dena irakurri dut (berriz ere) eta lehen esandako guztiari eusten diot.

  • Gasteiz nafarra zen, aspertuta nago castellanizatuekin.

  • Zer da castellanizatua? Nafarra ez den euskaldunari orain horrela deitu behar zaio?

    Barka lagun anonimo hori, baina ni ez naiz nafarra eta identitateari dagokionez euskal herritarra sentitzen naiz, euskalduna eta kitto! Erresuma zaharrak, erregeek, feudalismoak, ahaide nagusiek eta enparauek ez naute gili-gilikatzen. Zu bai?

  • Gari Garaialde 2010-05-19 22:20

    Artikuloan, orduko gasteiztarrak ere Nafar estatu, erreinu edo nahi duzun bezala deitutako ente horren parte jartzen dituenez, gasteiztarrik izan zen edo ez, galdera alperrikakoa iruditu zait, sarrera idatzi duenak guzi horiek Nafar deitu baititu. Gasteiztarrak ez orain eta ez lehen nafarrak izan ez zirela uste baduzu, ederki, baina zure galderak, edo galdera egiteko moduak, testua irakurri gabe idatzia zegoela iradoki dit.
    Beste guzia (Reich-a, erresuma, estatua, feudalismoa, esklabutza…) hemen erantzuten hasteko luzeegia iruditzen zait, eta hasiz gero, edalontzian dudan arabar errioxako arno beltza ozpindu egingo zait, eta ez nago hori inorri barkatzeko.

  • 1. Ezjakina naiz. Ez dakit garai hartako gasteiztarrak nafarrak ziren edo sentitzen ziren. Momentuz ez dugu denboraren makina asmatu, eman pare bat urte eta esango dizut XV. mendeko nafarbarometroak zer zioen.

    2. Ezjakina naiz. Oraingo gasteiztarrak zer diren edo zer sentitzen diren ez dakit. Zu zer zara? arabarra, nafarra, castellanizatua, españolazo, euskalduna… Hasiko naiz galdetzen, baina sentsazioa daukat nafarzaletasun berri honek ez duela ibilbide luzerik izango, gurean behintzat ez.

    3. Ezjakina naiz, bai Gari, baina testua irakurrita neukan hasierako galderak egin ditudanean eta estilo bereko beste testu batzuk ere bai. Gaia horiekin lotu nahi izan dut. Beharbada ez dut asmatu, baina horretaz hitz egiteko balio badu, ederto.

    4. Ezjakina naiz eta agian baten bat minduta sentitu da, ez dut uste, baina hala bada, ze ostia! gora ironia eta sasipolemika horizontalak!

    5. Ezjakina naiz baina badakit ardo onak merezi duela, beraz disfrutau!

  • Adierazi nahi nuena zera zen, nabaria dela araba bizkaia eta gipuzkoa mende batzuk lehenago konkistatu zirela, bertako biztanleok erreferentzia politiko nafarrik gabe gelditu garelako, eta hutsune hori betetzeko, termino sozial eta kulturala den Euskal Herria termino politiko bilakatu baitugu.

  • Nabarraldekoen jokaldi tipikoa ikusten ari naiz erantzun hauetan: beraien jarrera kritikatzen baduzu da edo a) españolazo, castellano, inbasore eta agian faxista bat zarelako; edo b) inorante hutsa, koittadua, gizajoa, iletratua. Aldiz, gure gaur egungo arazoaren iturria orain dela 500 urtean kokatzea politikoki oso inteligentea da. Segi dezagun beraz, Martin Txipiarekin Braveheart-en antzeko pelikulak montatzen… Navarra go bragh!

  • Euskararen zazpi probintziak errepublika independente batean batuko balira, errepublika horri Nafarroa deitzea ez litzaidake gaizki irudituko. Ezta neure burua nafartzat jotzen hastea ere, gipuzkoartasuna galtzeak ez lidakeelako buruko min handiegirik emango. España jartzen duen lekuan Nafarroa jarriko lukeen nortasun agiriari ere ez nioke higuinik izango.

    Baina oraingoz ez du inork asmatu Nafarroako Erresuma zaharrarekiko lilura hori niri transmititzen, nire nafartasunaren kontzientzia behar bezala pizten. Harrigarria ere bada, batez ere kontuan izanda batzuek nolako ahaleginak egiten dituzten.

    Zertan egiten ote dute huts, huts egiten baldin badute?

  • Kaixo. Bueno hasteko esatea nik neure burua nafartzat dudala, eta horrek ez duela, neuri dagokidanez behintzat (eta ez dut uste Nabarraldekoek ere hala uste dutenik, baina bueno), bere burua nafartzat ez duen euskaldun bat espainolazo bat dela. Bai, nafar eta euskaldun esan dut, beste batzuentzat frantses eta galo, portugaldar eta luso… esan dezakedan moduan. Kulturak azken batean batasun politikoa egin duela, baina kultura eta politika bereizi behar direla. Horixe da nire ustea.
    Dena dela, noski, bakoitzak bere ikuspuntua du, nirea hauxe da, eta beraz ez dut uste, nik uste dudana uste ez duena ignorante edo iletratu bat denik. Noski, hemen guztiok uste dugu egia absolutua dugula, batzutan nik ere, baina hau ez da hala, inoren kasuan, hori uste dut behintzat.
    Hala ere, nik uste dut Euskal Herri osoaren izaera nafarra gure askapenerako klabe bat dela. Kontzientzia honek erakusten du benetan noizbait denok bat izan ginela, burujabetasuna izan genuela munduaren aurrean, eta burujabetasun hau, orain, ez diogula zertan inori eskatu. Hau gainera ez zen orain dela 500 urte izan, duela 800 urte baino gehiago baizik. Baina niretzako, berdina da, bai.
    Orain dela 30 urte konkistatu izan bagintuzte zer?
    Agur bat denoi.

  • Gari Garaialde 2010-05-21 11:47

    Martin, barkatu baina “erantzun hauetan” idatzi duzu, eta nik ikusten dudanez, hori esan duen bakarra “anonimo” bezala sinatu duen hori izan da.