Gardentasuna izena du jokoak (II)

Gardentasuna izena du jokoak (II)
Lehenengo astea oraindik bete gabe duenean, oraindik esnezko hortzak irten ere ez zaizkionean egin, 154 galdera jaso ditu Osoigo.com atariak. Horietarik 24 dira babes kopurua erdietsi dutenak, eta 8 erantzuna jaso dutenak. Pozik, tresna eraginkorra sortu dugulako, eta hau hasi besterik ez delako egin.

Gaur egin dut nire lehenengo galdera, balizko independentziaren erreferendum batean CIUko diputatu Carles Campuzanoren bozka jakin nahian-edo (Eskertuko nuke zuen babesa).

Bestalde, harrituta gaude jaso ditugun galderen mailarekin. Jarraian aipatuko ditut niri atentzioa deitu didaten 3 txerrigantxo. Nire iritziz babesa merezi dutenak.

  1.  Shossana Baezek Teresa Jordà ERCKo diputatuari: Bateragarria da CIUrekin paktua egin eta ezkerreko Catalunya eraikitzea? (Babesteko klik hemen.)
  2. José Gómezek Ignacio Uriarte diputatu popularrari galdegin dio PPren etorkizunaz, eta Jose María Aznarren jarreraz. (Babesteko klik hemen.)
  3. Pilar Portero kazetariak Iñaki Anasagastiri egindako honako hau: Zenbat liburu saldu daitezke erregea otsailaren 23ko estatu kolpearen bultzatzaile dela esanaz? (Babesteko klik hemen.)

 

Zenbat kobratzen duen Odon Elorzak?

Oraingoz lau dira erantzun duten politikariak (Andoni Ortuzar, Carlos Martínez Gorriarán, Rafa Larreina eta Odon Elorza). Eta Elorzaren erantzun bat izan da sarean su hartu duena. Mikel Martinezek zenbat diru irabazten duen galdetu dio eta Donostiko alkate ohiak zenbaki zehatzekin erantzun (hemen duzue erantzuna osorik). Eztabaidagarria izango da asko, behar beste ala gutxi den Elorzaren soldata, baina zenbakiok publiko egitea gardentasuna dela ezin zalantzan jarri. Gardentasuna izena du jokoak.

Ekaitza bainuontzi batean