Garapen Iraunkorra ala Oreka

 

 

Gu ere basatiak izan ginen
Gu ere basatiak izan ginen

 Gaur gizarte modernoak alternatiba bat behar du. Gizarte eredu horrek deus onik ez dakarrela gero eta nabarmenagoa da denon begien bistan. Baina alternatibak pentsatzeko eta garatzeko ahul dago jendea. Etsipenak lur jota utzi du, eta heriotz gozo hau onartzen du, bere seme-alabak testamentu honekin utzita. Izan ere, soluzioak bide beretik bilatzen segitzen du jendeak, Garapenaren bidetik. Basabizitza etsaitzat hartuta.

 Duwamish herriak bere buruzagiaren hitzen bitartez azaldu zuen alternatiba erreal bat. Alternatiba hori bizirik da, borrokan, xoxua neguan bezala, lau haizeetara dauden oihanetan. Mundu ikuskera bat da, ongi izateko Garapena bilatu ordez, Oreka bilatzen duena, gauza guztien arteko Oreka.

 Ni basatia naiz, eta honela ikusten ditut gauzak”.

 Basatiarentzat izaki guztiak parekideak dira. Hau da, balio bera dute. “Lore lurrintsuak, oreina, zaldia, arrano ederra, senide ditugu. Haitz handiak, belardi gozoak, moxalaren eta gizonaren gorputz suhartsuak, familia berekoak dira denak”.

 Gizarte modernoak pertsonak bakarrik jotzen ditu senidetzat. Pertsonek dituzte eskubideak. Humanidadea familia handi bat da, gizarte modernoaren idealetan. Baina Lurra pertsonaren zerbitzura dagoen familiaz kanpoko baliabide bat da. Jendearen lantegia da, aberastasunak erauzteko gauza. Pertsonen bizitza sakratua da. Ez ordea, “lur honen zati bakoitza, izei hosto dizdiragarri bakoitza, hareazko hondartza bakoitza, baso iluneko behelaino bakoitza, basoko soilune bakoitza, intsektu burrunbari bakoitza”. Izatekotan, baliabide baizik ez dira.

 Seattle-n herriaren pentsamolde eta sentieran sakratuak dira horiek denak. Pertsonak bezain beste. Beharbada Azalgorria basatia delako eta ez duelako ulertzen”.

 Guk jakin baitakigu Lurra ez dela gizakiena, gizakia dela Lurrarena. Ondo dakigu hori. Dena dago loturik. Lurrari gertatzen zaiona lurraren umeei ere gertatzen zaie”. Eta James Lovelock zientzialariak bere Gaia teorian ere azaltzen duenetik pertsona garatuek ere jakin behar zuten.

 Pozik gaude baso honetan. Ez dakit zergatik, baina gure bizimodua ez da zuen bizimodua bezalakoa”.

 Denarekiko berdintasunaren printzipio horri loturik, Lurretik jasotzen dena ordaindu egin behar da. “Gogoan izan eta irakatsi zuen seme-alabei errekak gure senideak direla –zuenak ere bai-, eta aurrerantzean zuen ondareak eman beharko dizkiezuela, bai eta zuen beste senide batzuei ere”. Hau da basatiek egiten dutena beren jakiak eskeintzean: zorra ordaindu. Horrela mantentzen da Oreka: hartutakoa berrezarriz. Bestela eten egiten da, haria bezala.

 Lurrari asko kendu zaio. Egunero lurrari asko kentzen zaio. Handia da pilatu den zorra. Handia da desoreka. Hobe da lehen bailehen ordaintzen hastea. Garapenaren ametsa burukitik astindu eta mundua orekatzeko joera abiatzea. Arrazoi moral eta praktikoengatik. Justiziagatik eta biziraupenagatik. Ez da atzera itzuli beharrik, ez da egun batetik bestera mundua irauli beharrik. Bai, beharra bada. Baina zergatik ez hasi ongizatearen ikuspegia aldatzen? Zergatik ez hasi ordaintzen, eta sakeatzeari utzi? Zuhaitzak aldatu, errekak garbitu, piztiei jaten eman, behartsuei… Ematen ikasi, emateaz gozatu. Maila guztietan: pertsonalean, familiarrean, udal mailan, gobernu mailan, lantegian… Ematea da Orekaren oinarria. Eta behar dena baizik ez hartzea.

 Garapen Iraunkorra sekula helmugara iristen ez den lasterketa da. Sekula bukatzen ez den obra.

 Oreka justizia da, eta bermea guztiontzat. Garapen Iraunkorra argumentu komertzial bat besterik ez da, marketing estrategia.

 Hau da Lege Naturala. Formula matematikoa da. Grabitatearen legea bezain zehatza. Garapen Iraunkorrak, etengabeko hazkundeak alegia, baliabideen, lehengaien beharra du. Lehengaiak sortzeko duten erritmoa baina azkarrago kontsumitzen baditugu, ezinbestean agortu egingo dira. Ezta, antxoak? Ezta, basoak? Zer esanik ez baliabide edo lehengai hori ez bada berriz sortzen, petrolioa, gasa, harri ikatza eta uranioarekin gertatzen den bezala. Ondorioz, sortzen den erritmoan kontsumitu ahal dugu gehienez. Hau da Orekaren berezko legea, berezko izaera. Gainera, aberatsagoak izan nahi badugu, sortzen den erritmoa baino motelago kontsumitu behar dugu, lehengaiak gehitzeko.

 Basoak ura, jana, egurra eta itzala ematen du. Hezetasuna eta tenperatura mantentzen du.

Jaiotzez Lurra eskubide dugu, etxe. “Nola eros daiteke zerua, edo Lurraren beroa, edo antilopearen abiada? Nola salduko dizkizuegu gauza horiek, eta nola erosiko dituzue? Nahi duzuena egin al dezakezue Lurrarekin, Azalgorri batek paper puska bat sinatu eta gizon zuriari emate hutsagatik?”. Pribatu, “privar, privado”: kendu, gabetu. Lurraz gabetu, janaz, uraz, bistaz. Lurraren jabetza pribatua lapurreta da. Ez al ziren, bada, libre bideak, basoak, iturriak, hementxe, beharra zuenak hartaz baliatzeko? Nork ordaindu digu ezer, guri lur horretaz “pribatzeko”. Alegia, guri lurra kentzeko, lurraz gabetzeko? Eta gure ondorengoena ere ez al da, bada, lurra? Haiei ere ordaindu beharko zaie kentzen zaien lur zatia! “Seme-alaben lurra lapurtu eta ez dio batere axola. Ahazten ditu gurasoen hilobia eta seme-alaben jaiotze eskubideak”.

 Gizarte modernoak ondorengoengan pentsatzen hasi beharra du. Zor Historikoa ordaintzen hasi beharra du.

 Baina gu basatiak gara, ezin ditugu ezagutu gizon zuriaren ametsak, eta horregatik geure bideari jarraituko diogu”.

 Zuriak ere desagertuko dira, beste leinu batzuk baino lehen, beharbada. Jarrai ezazue kutsatzen zuen ohea eta gau batean hil egongo zarete zuen erorketan bertan”. Zorionez, basabizitzak segituko du, nahiz eta kaltetuta, eta bere bidea irekiko du berriz ere. Halakoa baita bizitza, ziklikoa.

 

Zer duzu buruan “Garapen Iraunkorra ala Oreka”-ri buruz

  • Sarrera honekin sintonian dagoen liburu bat argitaratu da berriki: Xipri Arbelbideren “Requiem”. Elkar argitaletxean.