Garaiak

Garaiak –

Mikel Iturriak Harrikadak blogean.

Mikel Irizarrek amaitutzat eman du komunikabideetan kolaboratzaile egonkor gisa egindako bidea. Hortik tiraka ez dakit oso ondo non amaitu dudan. Leire Narbaiza eta Goizalde Landabaso (Emakumeak Txio Herrian), Nacho Pato Lorente eta Javier Pérez Andújar.
Garaiak

Igande goizean irakurri dut Mikel Irizarrek amaitutzat eman duela komunikabideetan egindako ibilbidea, kolaborazio egonkorrei dagokienez behintzat. Duela 33 urte idatzitako lehen kolaborazio hura Arrasate Press-en argitaratu zuen, eta agurra honi segida eman dion Goienan gauzatu du. Erretiroa hartu du iritzi-emaile gisa, baina beste arlo batean lanean jarraituko duela dio, nahiz eta gehitu etxerako bidea hartua duela dagoeneko.

Kosta egiten da jakitea noiz jaitsi behar den oihala. Batzuetan beharrak kontrakoa eskatzen duelako, beste batzuetan egunero bete behar delako hozkailua, ego ase ezina ahaztu gabe.

Aste honetan bertan emakumeei Txio Herrian (Twitter) ikusgarritasuna emateko kanpaina ere izan dugu. Leire Narbaiza eta Goizalde Landabasok bota zuten erronka Sustaturen 20. urtemuga gogoratzeko ekitaldian. Ez dakit zeintzuk izango diren emaitzak, baina ziur naiz poliki-poliki egoera iraultzeko beste urrats bat emango dela honekin.

Ignacio Pato Lorente kazetariak Javier Pérez Andújar elkarrizketatu du El Diarion. Anagramak Herralde saria eman eta kaleratu berri duen nobela izan da aitzakia.

Gaur egungo garaiaz galdetuta, zera erantzuten du 56 urteko idazleak:

«Hori jende gaztearentzat da. Nire garaia 1973an amaitu zen. Gustatzen zitzaidan oro zaharra da. Jende gazteak mundu berri bat sortu behar du. Pandemia da garai berri bat datorrenaren konstatazio fisikoa. Ez diot okerragoa izango denik. Jendeak erronka handiak izango ditu, planeta salbatzea adibidez, bere erara egingo du eta haiei ere 50 edo 100 urteren bueltan amaituko zaie. Belaunaldi baten azkenekoetakoa naizenaren sentsazioa daukat, garai hori nola bukatzen ari den ikustea tokatu zait eta badakit ez dudala ikusiko beste baten hasiera. Hiria bukatu eta deskanpatua dator. Eta ez dago besterik hurrengora iritsi arte. Ni eremu horretan geratu naiz. Mundua amaitu denean diozunean, jendeak pena aurpegia jartzen du. Niri berdin zait. Ez dut nostalgiarik, liburu hau idatzi dut, gustuko ditudan diskoak entzuten ditut eta gogoko jendearekin aritzen naiz solasean».

Aste honetan bertan zioen Amatiñok Europak etorkizun latza duela. Ez dakit nolakoa izango den etorkizuna (etortzeko zaudela esaten dizute, inoiz iristen ez zarelako, Ortizen hain gustuko bertsoa, Angel Gonzálezpoetarena). Ekonomikoki zaila izango dela dirudi, baina batek daki, igual beste parametro batzuk gailentzen dira, ez gaur egungoak.

Pérez Andújarrek zertan sinetsi dezakegun galderari erantzuna:

«Gizateriaren hastapenetatik sinetsi izan dugun gauza berberetan. Intuizioan, injustiziarekiko sentsibilitatean, kidetasunean, jendearekiko maitasunean. Ezin dugu sinesteari uko egin, nahiz eta porrot batetik bestera joan. Tira. Ez dira porrotak, garai batean egoteko manera baino».

Autoritarismo zantzuak daude egungo krisiari aurre egiteko garaian, baina hori ez ote den aspalditik antzera izan. Hau da, estatuetako estolderiak beti kaka eta pixaz lepo, Euskal Herriko ibaiak eta hainbat gune euriteen ondorioz azken egunetan urez enpo dauden bezala.

Itxaropen handirik gabe, baina ez ahaztu beti egin dezakegula zerbait gure alboko zein urrutikoen bizitza alaitu, arindu eta hobetzeko.

Eta bai, badakit. Nik ere inguruko batzuengatik ez dut inoiz ezer egiten. Badaudelako beti oso gertuan dauden putzu ilun eta sakonak.

Sosola baserrian erditze bikoitza.

Garaiak Garaiak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Garaiak”-ri buruz

  • josu naberan 2021-12-15 10:21

    Pentsaera eta pentsamendu txit sakon eta erabakigarriak.

    Estolderietan beti-beti IZAN DA HORRELA.
    Baina oraingoan ez da gauza bera, konpa. Oraingo auzia, izan ere, giza-mundu OSOAREN MAILAN planteatu baita, lehen aldiz historian eta pre-historian. Egin kontu: LEHEN ALDIZ.

    Oraingo Eliteak mundu mailan jo du erronka. Eta lehen ROUNda irabazi egin du. Jende gehienaren burua jan eta bere lehen helburua lortu du: dagoena ezkutatu eta bere DOGMA ezarri, bere hedabideen bitartez eta zentsura orokortuz.

    Bestetik, “jaioko dira Berriak”… gazteria berria…
    Baina beha, “Next Generation” sasoi txarrean sortu da (gu ere bai, egia, baina har kontutan goian esan dudana)
    Next Generationek FRUSTAZIOA dauka aurrean, ez nau harritzen “buruaz besteen” gorakadak). Izan ere, “Kontsumo gozartean” jaio izan da (eta oraindik horretan DIHARDU, Desiformazio-iturri guztiek horixe baizik ez diete transmititzen); BAINA horrelakorik ez da izanEN barriro, baizik eta esklabotza segurua, Yawehk ez badu erremediatzen. Hots guk geuk, 2030-AGENDARI AURRE EGINEZ, ezbadugu erremediatzen, konpa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude