Garabiak

Garabiek antzina ortziaren ertzari hazka egiten zioten, eta orain fereka leuna besterik ez, baina gorantz beti.  Hazten hasi zenetik, ezari-ezarian, hiriak oztoporik ez zuen topatu goranzko bidean; deus ez. Zerua besterik ez zegoen eraikin haien gainean, aldian oskarbi, aldian ostartez beteriko zeru lausoa, egunez azul edo grisa. Zenbat eta eraikinek gorago, orduan eta zerua lausoago, eta hiria gauez beltzago. Gau aratzetan ikus zitekeen garbi ikuskizuna, eguzkia ostendu ostean: garabiek zeruari horzka lapurtutakoa lur gainean uzten zuten landatuta; zeruaren uzkiak ziren garabiak; behinola herri izandako hiria kakazten. Gorantz beti.

infiniturantz eraikitzen Garabiak

[Goiko testu eta argazkia aurreko postean aipatu genuen Hiri asko bere baitan proiektuaren bitartez sortu ditugu. Testua entzuteko aukera ere baduzu hemen. Eta orain arte sortu ditugun bost obren ingurukoak bitakoran topa ditzakezu.]

IRUDHITZEN