"Garabi suizidaren amodioak" liburuaren aurkezpena

Aurkezpena

Astelehena, 11n, goizeko11:30etan,AUZOLAN liburudendan (Tutera kalea, 15. Iruñea)

Jeremias Erroren

“Garabi suizidaren amodioak”

liburuaren aurkezpena.

Gurekin izanen dira:

•Juantxo Urdirotz, egilea

•Jose Angel Iriray, Pamiela

 

“Jon Konda ezkondu berria da Parisen ezagutu zuen Errusiako opera-kantariospetsu batekin, eta Iruñeko La Perla hotelean hartu dute ostatu lehendabiziko gau hori pasatzeko. Bat-batean, maitasunezko ohatzetik jaikiarazten dute, suizida bat IruñekoGaztelu Plazako aparkalekua eraikitzeko paratu duten garabira igo baita. Suizidak jokoliterario makabro bat proposatzen dio Jon Kondari. Poema batzuk irakurriko dizkio etanorenak ote diren asmatu ezean, bere buruaz beste eginen du suizidak. Jon Kondak gaualuzatu gura izango du, Sherezade suizidari ziria sartu nahian. Inprobisatu beharra dauka,garabitik hirira begira. Suizida liburuzain ikasia da eta Jon Kondaren marro kaskarrakharrapatzen ditu, 1992ko Nafarroako Vianako Printze sarirako hautagaia izan baitzen.Winston Churchillek esan zuenez, askotan egia hamaika gezurrekin ezkutatu beharrekoa da.”

 

Jeremias Erro (Juantxo Urdiroz ponteko izenez), Markalainen (Nafarroan) sortu zen 1964.urtean. Filologia Erromaniko ikasketak egin zituen Iruñean eta Gasteizen. Toponimiabiltzeko eta aztertzeko zenbait lan-taldetan ibili zen. Euskaldunon Egunkariak Nafarroanzeukan gehigarrian, Nafarkarian, kolaborazioak egiten zituen, testu xumeak, maitasunkontsultategibat eta salgairik gabeko iragarkiak eginik, Alberto Barandiaran eta Juan LuisLacastarekin batera. Hortxe jaio zen Jeremias Erro. Euskaldunon Egunkarian eta NafarroanEginek zuen edizioan ere zutabe bat izan zuen 1999an. Zenbait sari literario irabazi ditu haneta hemen, eta Nafarroako Antzerkiko Eskolak saritutako bi lan antzeztu zituzten:Espazioko hautsa zapatetan eta Bakeroak nekez erortzen dira muturrez aurrera. ZenbaitInstitututan aritu da literatura eta euskara irakasle.Hauxe da bakarka argitaratzen duen lehendabiziko liburua.

Garabi suizidaren amodioak

Irudia | Garabi suizidaren amodioak | Pamiela argitaletxea / Jose Enrike Urrutia Capeau | LGPL
Juantxo Urdirotz, liburu aurkezpena, literatura, Pamiela argitaletxea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude