Gamonal, Navarra TV eta euskara

Gamonal irudia

Gamonal auzoko (Burgos) istiluek Antonio Miguel Méndez Pozo enpresaburuaren izena azalerazi dute (Idurre Eskisabelen artikulu honen hasieran laburki azaltzen da Gamonaleko gatazka). Burgosko hedabideetan eta eraikuntza kontuetan interesak izateaz gain, Nafarroako Navarra TVren jabe nagusia da.

Navarra TV eta euskara:

– 2012. urtetik, Nafarroako euskarazko hedabideei diru-laguntza guztiak kendu zaizkie. Bitartean, Navarra TVri 3,3 milioi euro eman zaizkio ordutik hona.

Langile publikoak enpresa pribatu batentzat lanean. 2012tik, Nafarroako Gobernuaren Euskarabidea institutuak Navarra TVrentzako itzulpen lanak egiten ditu. Zergatik ez eskaini gauza bera euskarazko hedabideei, esaterako?

ETB Nafarroan ematearen kontra. Noticias de Navarra egunkariaren dioenez, joan den urteko abenduan, EITBk Nafarroan duen seinalea digitalizatu behar zuenean, Navarra TVk Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari publikoki eskatu zien eragozteko.

Gamonal, Navarra TV eta euskara

Zer duzu buruan “Gamonal, Navarra TV eta euskara”-ri buruz