Game Erauntsia bideo jokuei errepasoa ematera dator!

Kaixo lagunok!! Iritsi da azkenean bideo jokozale euskaldunentzat eginiko webgune hau argitaratzeko eguna. Aspalditik dabil “gamer” talde hau bakoitza bere aldetik jokuen gaineko bideoak grabatu eta sareratzen, baina taldetxo bat sortu eta denentzat leku zentral bat egitea erabaki da azkenean.

Game Erauntsia bideo jokuei errepasoa ematera dator!

Horrela, bideo jokuei buruzko webgune indartsu bat sortzeko helburua daukagu. Bideo jokoei buruzko “gameplayak” eta hauei buruzko kritika, truko eta gidak plazaratuko ditugu hemen. Oraingoz lehenengo pertsonan (FPS, First Person Shooter) jolasten diren jokuei buruzko bideoak dira nagusi, baina gerora mota ezberdinetakoak argitaratu nahi ditugu. Webgunea gainera ahalik eta sinple eta erakargarriena egiten saiatu gara. Horrez gain, gaur egun gailu eramangarriek duten erabilera ikusita, mugikorretarako ere egokitu dugu bootstrap CSS eta JavaScripta erabiliaz. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

Parte hartu gure komunitatean twitter edo facebooken gure bideoak partekatuz edota zure iritzia emanez. Eta animatzen bazara, idatziguzu eta hasi zu ere joku ezberdinen bideoak igotzen. Gustora egingo dizugu gure “hall of fame”-an zure lekua 😉

Bide batez, gogoratu bertako eduki guztia CC-BY-SA lizentziapean dagoela. Webgunearen garapena ere kode irekian egina da eta nahi duenak githuben eskuragarri du.

Game Erauntsia bideo jokuei errepasoa ematera dator!

6 pentsamendu “Game Erauntsia bideo jokuei errepasoa ematera dator!”-ri buruz

  • Bideojokozale bat 2014-09-10 14:23

    Biba zuek!!! Nik Consoles+ eta HobbyConsolas irakurri izan ditut urtetan. Beti bota izan dut faltan euskarazko komunikabide bat bideojokoei buruz. Inoiz jolastu ditudan bideojoko hoberenak hauek dira:
    1 Final Fantasy 6
    2 Monkey Island 2
    3 The Legend of Zelda: A Link To The Past
    4 God of War
    5 Mario Galaxy
    6 GTA San Andreas
    7 MGS 3
    8 Mickey Mouse: Castle of Illusion
    9 Sonic
    10 Loom
    Hauek dira nire faboritoak.

  • Pozgarria benetan horrelako sektore baten euskal jokalariak batzea. Animo txabalotes.

    Hori bai, espero det CODeko n00btuberkeriak eta kanpin denda zaletasunetik haratago murgiltzea.

    Red Orchestra 2 ftw

    • nire kasuan zonbiak dira ardatz, eta bertan kanpeatzea, pixkat zaila eta ezinezkoa da. Baina lasai, kanpatzearen aldeko apusktutik urruti nago. Nire estiloa gehiago da ingeleseko “tryhard” deritzona, alegia, beti aurrera balak gastatzen biharamunik gabe!!!! XD

  • Earki! Clan-ak sortzea edo hauei buruzko atalik egitea espero duzue? Dena den gustu piskat garestitxoak dituzue ezta?

  • Aiba diez! Zentsuratu nauzue??? Ongi, Darta, nahi zenuena lortu duzu: faxismoa Zuzeura iristea. IPa erraz aldatu dezaket Zuzeuko faxistok!!!

  • Kaixo lagun.
    Gooby nintzen, baina euskal faxismoak nire herritik botatzeaz gain, orain sarean ere debekatua izan naizenetik Gu2 izenera aldatu behar izan nuen.
    Lehenengo ni izan nintzen. Gero zu ere izan zaitezke.
    Anai Handia begira dago. Kontuz.