Galegoz, katalanez eta… Espaineraz

GALEGOZ, KATALANEZ ETA… ESPAINIERAZ –

Ostirala da, 2019ko abuztuaren 23a. Alberto Nuñez Feijooren eskuetan dagoen telebista galegoak, gaur, bi film emanen ditu. Logikoa denez, galegoz. “O sarxento de ferro” filmean galegoz eginen du Clint Eastwoodek, eta “O ouro do tempo” pelikula galegoz filmatu zen. Kataluniako TV3k ere bi film emanen ditu. Logikoa denez, katalanez. “Un cop amb estil” filmean katalanez mintzatuko dira Michael Caine eta Morgan Freeman, eta “Como matar el teu cap 2” filmean, katalanez ariko da Jennifer Aniston. ETBk ere bi film emanen ditu. Logika guztien kontra, baina ohikoa denez, espainieraz. Ingelesez filmatuak, eta espainolera bikoiztuak: “Ahora y siempre” eta “Dolly Parton: Historia de una vida”. ETBn duela urte asko hartu ziren bi erabaki inportante, aitortu gabeak: Bata, helduen fikzio guztia espainieraz ematea (salbuespen urriekin), eta bestea, euskarazko bikoizketa hiltzen uztea (ETB izan dezake ia bezero bakarra). Euskaltzaleak ez gara gauza izan orain arte horri kontra egiteko. Baina gauza bat txiki bat egin dezakezu, euskarazko bikoiztaileei elkartasuna adierazteko eta euskarazko bikoizketa defendatzeko, funtsezko tresna baita geure hizkuntza berreskuratzeko eta sustatzeko. Sinatu euskarazko bikoizketa salbatzeko sinadura bilketan:

https://www.osoigo.com/es/bieuse-bikoiztaile-euskaldunen-elkartea-euskarazko-bikoizketa-desagertzen-utzi-behar-dute-gobernuak-eta-etbk.html

GALEGOZ, KATALANEZ ETA… ESPAINIERAZ –
Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

4 pentsamendu “Galegoz, katalanez eta… Espaineraz”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-08-26 22:41

    Nik ere nire babesa emateko klik egin dut estekan baina berehala galdu dut gogoa: erregistratu beharra (berriro beste erabiltzaile-izen bat eta pasahitza), posta kodea, helbide elektronikoa etab eman behar. Gero berriro, inork irakurriko ez dituen erabilpen baldintza batzuk onartu behar (batek daki zer ariko ote garen onartzen) gainera. Change.org plataforman izena emana daukat ozta-ozta eta ez dut antzeko beste ezertan izenik eman nahi. Posible izango al litzateke Change.org plataforman sinadurak biltzea?

  • Egia da ez dela erraza. Baina tira, ahalegintxo hori behintzat eginen dugu, ezta?

  • ETB bateko egoera negargarria izateaz gain NAZKAGARRIA bilakatzen ari da! Ez dago eskubiderik! Baina, kezkagarriena gizarte bezala galdu dugun salaketa indarra da, nire iritziz. Nahi dutena egiten ari dira inongo kritika, kexa eta oztoporik gabe! Euskararen inguruko guztian merezitakoa jasotzen ari garela sinisten hasita nago, tamalez…

  • Bai, irudi du jende askoren kezka nagusia ETBren ildo politikoa dela, eta euskararena oso-oso atzean dagoela lehentasunetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude