Galdeketa Garoñan. Irtenbide demokratikoa

Azken egunotan bizi berritu da Garoñako zentral nuklearraren etorkizunaren inguruko eztabaida. Gehienok ixtea nahi dugu, bertako biztanleentzat eta gainerakoentzat suposatzen duen arriskua handia delako. Istripua gertatzeko aukera agian ez da hainbesterainokoa izango, baina gertatuz gero sortuko lituzkeen ondorioak bai. Hortxe daukagu Fukushimako adibidea. Horretaz gain, zentral nuklearrek sortzen dituzten hondakin erradiaktiboak ere kontuan izan beharrekoak dira, milaka urtetan aktibo egon daitezkeen hondakin arriskutsuak, leku seguru deitzen zaienetan gorde beharrekoak. Ba al da milaka urteenan segurua izango den lekurik?

 

Eztabaida irekita dago. Espainiako Santa Maria de Garoñan kokatutako plantaren etorkizuna erabakitzerako orduan formula egoki eta demokratikoena bertako herritarrei galdetzea da. Azken finean beraien herrian dago eta beraiei dagokie erabakia. Gauza jakina da hango herritar gehienek soldata zentraletik ateratzen dutela zuzenean edo zeharka. Gauza jakina da sistemaren hedabideek Garoñatarrei zentralaren onuretaz hitz egingo dietela. Baina herriaren hitza beste edozeren gainetik dago. Ala ez?

Zer duzu buruan “Galdeketa Garoñan. Irtenbide demokratikoa”-ri buruz

  • Ze txiste ona !!! Zentral nuklear baten iraupena ala ixtea kokatuta dagoen herriko biztanleek erabaki behar dute !!
    .

    Zentral nuklearrek adimena larriki kaltetzen dute; begira bestela Fukushimaren istripua gertatu baino apur bat lehenago Garoñako langileek “espontaneoki” grabatu zuten “El rap de Garoña”: http://www.youtube.com/watch?v=uc_zfglwnJ4
    .
    Xabier Xilveirak bere artikulu batean esan zuen bezala “El rap de La roña”, kar, kar, kar !!
    .
    ”… Garoña sí, 2029 sí. Estoy al borde de un ataque de algo, aún no sé de qué, pero vamos, que me va a dar uno seguro. ¿Quién ha visto el video de los trabajadores de la central nuclear de Garoña? Si alguien tuviera alguna duda al respecto, que quede claro: la energía nuclear es letal, mortalmente mala, es lo más nocivo de entre todo lo nocivo. La prueba irrefutable de ello está en ese video….”