Gaizki ulertu historikoak

Gaizki ulertu historikoak

Gaizki ulertu historikoakHasteko onartu behar dut hau ez dela neronek ikertu dudan gaia, sarean erreferentziak dauden arren. Historian zehar gaizki ulertu handiak egon omen dira, eta mantentzearen poderioz, egun normaltzat jotzen ditugu. Bereziki irakasleei eta ingurukoei entzundako adibide historiko batzuk aipatu nahi nituzke, adibide lokal antologiko batekin amaitzeko.

Kolonizatzaile espainiar batek egun galdetu omen zion jatorrizko herritar bati ea nola deitzen zioten lurralde harri; eta herritarrak, bere ama hizkuntzan “yucatan” esan omen zion, hots, “ez dizut ulertzen”. Kolon berak ere uste omen zuen. lehen irla zapaldu zuenean, Indiara iritsi zela, eta denok dakigu zein den horren ondorioa.

Beste adibide on bat Australian gertatutakoa omen da. Okupatzaile britaniarren batek irlako jatorrizko herritar bati galdetu zion ea ze hitz erabiltzen zuten bere bizi guztian ikusi ez zuen animalia arraro hori izendatzeko. Herritarrak “Kan ga ruu” erantzun omen zion, hots, “ez dizut ulertzen”. “Eskimo” hitzak inuit hizkuntzan esanahi bera daukala entzundakoa naiz, nahiz eta Wikipediaren arabera, hau guztia ipuin hutsa izan; eta ziurrenik, hala izango da.

Baina adibide lokal eta antologikoaren aurretik pixka bat kokatu, sarrera egin eta ilustratzeko balio izan didate behintzat, zeren eta gure hiriburu kulturalean gertatutakoa ere Wikipediak gezurtatzea nahi nuke.

Besarkada handi bat Jotzera Nator andre-jaun txit gorenari. Egia izan edo ez izan, “Kan ga ruu”, “eskimo” edota “yucatan” esan zutenaren azalean ikusi zaitut.

Gaizki ulertu historikoak

3 pentsamendu “Gaizki ulertu historikoak”-ri buruz

  • Oso polita artikulua.
    Zilegi bekit Kursaaleko elkarrizketa txoroari jarraipena ematea:

    -Quién eres?
    -Jotzera nator
    -Con jota?
    -No, contigo

  • Inn Luzuriaga 2016-02-22 22:11

    Edo beste hau Lasarteko fitxaje elebakar puru berriekin gertatua (honek musikarik ez tamalez):

    – Hamarreko tiket bat
    – ¿Una para Amara?
    – …
    (- Nora zoaz?
    – Sagarrak daroadaz…!)

  • Inn Luzuriaga 2016-02-22 22:12

    ! Euskotren estazioko fitxajeak esan nahi dut…