Gainekoak eta azpikoak, edo espainiarrekiko “aldebikotasuna” kristauei azaldua

Gainekoak eta azpikoak, edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua –

Gainekoak eta azpikoak, edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua

Epi eta Blas oraindik “biziko” balira, gainekoak eta azpikoak, edota ugazabak eta menpekoak kontzeptuak azaltzeko hamaika adibide aurkituko lituzkete erdaldunoi eta euskaldunoi begira. Goenkale baino kapitulu sorta luzeagoa osa daiteke, euskaldunon menpekotasun egoeraren inguruan.

Ekainaren 4an, Madrilgo Senatuan jazotako pasartea da beste adibide esanguratsu bat.

Darias ministroaren agerraldian izan zen. Galderetarako txandan, EAJren ordezkariak galdera zuzena luzatu zion ministroari*. (5:24 minutuan):

“Por último, Señora ministra, me voy a referir al euskera, y a su utilización por los funcionarios de la Administración del Estado con presencia en Euskadi…

¿Qué medidas ha adoptado para que la cooficialidad lingüística sea una realidad en la Admnistración del Estado, en Euskadi?

¿Qué medidas ha adoptado para que los funcionarios de su Administración vayan aprendiendo el euskera, y sean así capaces de atender en euskera?

¿Tiene intención de ofrecer a la ciudadanía de Euskadi, la posibilidad de poder dirigirse a la Administración del Estado (en Euskadi), en euskera?

Darias PSOEko ministroaren erantzuna*: (27:30tik aurrera)

“La idea del fomento de la formación a través del INAP tiene que ver con asegurar la atención de la ciudadanía en su lengua materna (?) … pero también, respetando el ámbito de cada empleado público… hacer algo así como de incentivación, especialmente en el caso de la atención al público, sin que en ningún caso suponga otra cosa que eso, porque entenderá que también es un derecho utilizar la lengua castellana…”

Okerrena ez zen izan ministro espainiarraren erantzun negargarria.

Okerrena EAJren ordezkariaren azken erantzuna izan zen, agertutako disposizio onarengatik ministroari eskerrak emanez.

Eskerrak zergatik?

Espainiako Administrazio Publikoek ez digute euskaldunoi beren gazteluetan euskarazko arreta jasotzeko eskubidea bermatzen labur esanda, indarrean diren legeei irri eta barre eginez 1982tik gutxienez (lehenago are okerrago zen, esan gabe doa).

Espainiako “Ley 30/1992 de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común delakoak adibidez, honakoa dio 35. eta 36. ataletan:

“Los ciudadanos, en sus relaciones con las Administraciones Públicas, tienen los siguientes derechos:… A utilizar las lenguas oficiales en el territorio de su Comunidad Autónoma, de acuerdo con lo previsto en esta Ley y en el resto del Ordenamiento Jurídico…

Lengua de los procedimientos. … los interesados que se dirijan a los órganos de la Administración General del Estado con sede en el territorio de una Comunidad Autónoma podrán utilizar también la lengua que sea cooficial en ella. En este caso, el procedimiento se tramitará en la lengua elegida por el interesado”.

Bada, ugazabek ez dute euren hitza bete sekula. Lege hori ez dute betetzen sortu zen egunetik bertatik gaurdaino. Ia hogeitahamar urte igaro dira.

Alabaina, gure erakunde txit autonomoetatik edota gure alderdi eta bestelako eragile abertzaleetatik erantzunik ez, eskubide aldarrikatzerik ez, isiltasuna…

Menpekotasun gorria finean. Edo are okerragoa dena, utzikeria?

Epi eta Blasen beharrik ez dugu.

Bideoak hemen.

Gainekoak eta azpikoak, edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua

JJ Agirre

ELAkide euskaltzalea (eta abar).

Zer duzu buruan “Gainekoak eta azpikoak, edo espainiarrekiko “aldebikotasuna” kristauei azaldua”-ri buruz

  • Okerrena utzikeria? Ez, ezta pentsatu ere. Saldukeria izanen da okerrena. Eta nahi bada leunago, goxoago, beratxago eta goxoago esan, kendu -keria atzizkia. Hor Madrilen hainbat tratu egiten duen EAJ ikusi duzue inoiz mahai gainean jartzen gure hizkuntzaten aldeko ganorazko zerbait?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude