Gabriel Aresti marraztuz

Bilbotar olerkariaren bizitzea marraztu eta komiki bihurtu dau Adur Larreak. Atzo aurkeztu eban “Gabriel Aresti bioGrafikoa”, Parrapean Komiki Egunak jardunaldien barruan.Gabriel Aresti marraztuzLarreak Erroa argitaletxearekin plazaratu dau atzo oraindino eskuartera heldu barik eban lana -Getxoko Komiki Azokarako eta, jakina, Durangoko Azokarako egotea espero dabe-. Besteak beste Bilboko Kafe Antzokia eta Gabriel Aresti euskaltegia batzen dabezan Zenbat Gara kultur elkarteko parte da Erroa.

“Euskaltegikoek aspalditik ezagutzen eben komikiaren abantailetako bat, didaktikoa dala. Ez dau zertan izan testu liburu batek izan leikean astunkeria –dino H28ko kideak- eta aspalditik ebiltzan amua jarri eta tentatuz, zerbait egiteko”.

Kontuak horrela, aurten 40 urte bete dira Aresti zena hil zala, eta makina bat ekitaldi eta argitalpen izan dira bere lana gogoratzera eman dabezanak. Horixe egin dau Larreak be, bere modura, poetaren biografia bat marraztuta.

Lanaren barri emateko eskatuta, “Ez naz espezialista harek idatzitako gauzetan, eta ur handitan sartu barik”, agertu deusku Larreak. “Pertsona azpimarratu gura izan dot, bere bizipenak, egunerokotasuna. Akaso ez direnak hain ezagunak eta bere gogoeta edo lan literarioetatik aldentzen diranak”. Gauza da Arestiren poema eta idatziak be autobiografikoak dirala neurri baten, berak bizi izan ebazenak, bizipen propioak nahasten dabezalako lanetan.

Larreak, zelan ez, dokumentazio lan handia egin behar izan dau, plazaratu diran idazlearen beraren inguruko artikulo, tesi eta liburu mordoa irakurrita, “baina ez dakit hartu dodan behar hori komikian islatuko dan!”. Bere esanetan, “baliagarriena bere alargunak eta alabek kontatutakoa egin jat, gura nebanarekin zerikusi gehiago ebalako”. Halandaze, idazlearen bizitzako pasarte garrantzitsu batzuk ez dira agertuko komikian, eta bai anekdota hutsak izan arren egileari politak begitandu jakozanak -narrazioaren mesedetan, dino berak; “trama bideratzeko interesgarriak”-.

.

Euskara, pertsonaia bat

“Gabriel Aresti bioGrafikoa” komikian, idazleaz gain atzoko Bilbao aurkituko dau irakurleak (grisa eta erdalduna), “gaur existitzen ez dan Bilbo, niri gustatzen jatana”.

“Eta euskara ia ia pertsonaia bat da” elebiduna dan komikian. “Ez da bakarrik euskaraz ez, erderaz be bada. Andrea eta ingurua erdaldunak ebazan eta ezin dira hizkuntzaren inguruan eta egiten ebazan erreferentziak ulertu espainola entzun gabe”.

Halan, Bilbo hiriak ezeze hizkuntzak be garrantzia berezia hartzen dau. “Arestik parte hartu eban euskara batuaren sortze eta eztabaidatan” -gaiak badu bere atala liburuan-. Eta komikia batueraz badago be, tokian tokikoak noizbehinka badau bere txokoa. “Eara doanean hango apurrak kostaldeko bizkaieran edo Etxeparerekin XVI. mendeko euskaran”. Horretarako iradokizun egile eta zuzentzaile mordoa izan ei dau Larreak lagun.

 

Parrapean

Gabriel Aresti marraztuz

Adur Larreak Parrapean komiki jardunaldietan aurkeztu dau “Gabriel Aresti bioGrafikoa”. Bigarren urtez Bilbon jorratzen dan ekimena da Parrapean Komiki Egunak, Euskal Herriko marrazkigintzari jaramon berezia egiten deutsona.

Komiki Egunak joan dan urriaren 24an abiatu ziran, besteak beste, komiki aurkezpen, mahainguru, hitzaldi eta animaziozko filmen proiekzioagaz. Baina egitaraua gaur hasten dan asteburuan dago potoloen:

 

Gaur, ostiralak 30

18.00etan “Komikiak sortzen” tailerra, Axpiren eskutik.

19.30ean “Justin Hiriart” liburuaren berrargitalpenaren aurkezpena -bertakoa da balearen arrantzaren marrazkia-, Gregorio Muro Harriet eta Francisco Fructuosorekin, Ion IƱaki Artetxe aurkezle dala.

 

Bihar, zapatuak 31

11.30ean “Komikiak sortzen” tailerra Axpirekin.

12.00etan Paparrean Komiki II. Lehiaketaren sari banaketa. Ondoren, “Josep Camino” Sari ematea Gregorio Muro Harriet-i eta honek zuzendutako film laburren proiekzioa:

  • “Zeinek gehiago iraun” (euskaraz)
  • “Tempo inverso” (gazteleraz, euskarazko azpitituluekin)
  • “Tras los visillos” (gazteleraz)
  • “Perros de presa” (gazteleraz)

19.30ean “Trapuak Kakoan”: Adur, Mikel Mardones eta Asisko Urmenetaren eskutik eta Lutxo Egiaren gidaritzapean.

Gabriel Aresti marraztuz