Gabon kantuak, afariak eta politikarien adierazpenak

HTML Kodea

 

Tradizio handikoa da Espainiako Juan Carlosen mezua. EiTBren kateetan orain arte ematen ez zena eta Lopezek Ajuria Enean ostatu hartu zuenetik, mandatuz emititzen denak parodia asko jasan ditu, baina politikotik duenagatik, entzun beharrekoa iruditu zaigu. Publicoren artikulu honetan parekatu ditzakezu aurreko urtetakoekin.

 

 

 

Miguel Sanzena ere eskaini zuten atzo. Bereziki gogoan izan zituen Nafarroan dauden 40.000 langabeak eta krisitik ateratzen ari direla eta “konfidantza izateko” eskatu zuen. Sanzek, Nafarroako presidente bezala luzatu zuen azken adierazpena denez, dokumentu interesgarria iruditu zaigu.

 

Askok jakingo duzuenez, Patxi Lopezek urtearen amaieran egingo du bere adierazpena eta ikusteko dago, azken urtetan esan ez duen zerbait esango duen, datozen astetan emango diren mugimendu politikoei segida emanez.

Atzo, inoiz ez bezala, politikariak ez diren Pirritx, Porrotx eta Marimototsen adierazpena eskaini zen Hamaika Telebista katean. Ikusteko aukera izan bazenuen, zorionak. EiTBk Mr Beanen beste atal bat errepikatu zuen, ez dakigu zenbatgarren aldiz.

Adierazpenak errepikatu ziren urtero legez

Irudia | Adierazpenak errepikatu ziren urtero legez | Ezezaguna | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.