Gabon bezperan, Olentzero eta lagunak

OTk1

Jendea zeharo aztoratuta dago vascoen telebistan Espaniako diktadorearen ondorengoa agertuko delako. Eta ez da gutxiagorako. Izan ere orain arte telebista kate guztietan agertzen zen berdina esaten, ordu berdinean, eta fijo-fijo gure etxera begira ETBn izan ezik.

Aurten ezberdina izango omen da, eta horregatik ETB itzaltzeko deia inoiz baino ozenago entzuten ari da. Baina honek ez al du morbo gehiago sortuko? Ez al dute PSE eta PPko guztiek gehi masoka batzuek ETBn apropos ikusiko audientzia marka hobeak lortzeko? Izango al da hau batzuek “Los Morancos” ikusi beharrean “Vaya Semanita” ikusiko duten lehenengo aldia? Baliteke, eta berdin-berdin ulertuko dute; izan ere azkel aldi honetan “Vaya Semanita” eta “Los Morancos”en umoreak antzekotasun handiak ditu, eta erreferentzia kultural berberak.

Nik ez dut espainiarren erregea ETBn ikusiko. Ezta Antena3en edo Telecincon ere. Berdin dit zer esaten duen tipo horrek. Nahi baduzue laburbilduko dizuet: “Me llena de orgullo y satisfacción ____________” eta gero “condenar la lacra del terrorismo” eta “la dura situación económica” ere sartuko ditu, aktualitateaz hitz egiteko. Azkenik “la Reina y yo queremos desearles unas felices fiestas y un próspero año 2010” ere esango du. Eta hurrengo egunean Ares eta Basagoiti agertuko dira oso ondo hitz egin zuela eta TDTari esker leku giztietan (Nafarroan ezik) ETBren uhinetatik “normaltasunez” iritsi dela mezua. Gero Anasagastik handikeri bat esango du. Eta kitto. Hori da dena.

Baina esan bezala nik ez dut ikusiko. Eta uste dut morboa baino ez gabiltzala sortzen guzti honekin (baita artikulu honekin ere). Nik, beti bezala, Olentzerorekin batera kalera aterako naiz. Eta sutan nola erretzen duten ikusiko. Ondoren gaztaina batzuk ere jango ditut, eta ziurrenik familiarekin pote bat hartu kalean. Ondoren afarian ez dut telebista piztuko, hori aspaldi egiten genuen, baina jada ez. Horren truke eztabaidan arituko gara, beti bezala aktualitateaz eta janariaren inguruan. Eta azkenik “Hator, hator” kantatuta hurrengo egunean Olentzerok zer ekarriko digunaren zain geratuko gara.

Irudia | Espainiako Erregea, Kortaturen disko batetik, haur batek margotua | Radio Saigon | Creative Commons By SA
eitb, erregea, Gabonak, olentzero

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

3 pentsamendu “Gabon bezperan, Olentzero eta lagunak”-ri buruz

  • Arantza San Sebastian

    Nik ere antzeko zerbait. ETBn Espainiako erregearen diskurtsoa emango dutelako telebista ez pizteko deiari ezin izango diot kasu egin, inoiz ez dudalako piztu halako egunean. Lagun artean lehenengo, familiarekin ondoren, lasai asko pasatuko dut gaua, kaxa ergelari muzin eginez. Urtezahar-gauean ere beste hainbeste, bakarrik egotea suertatzen zaidan arren. Orain, diskurtso hori dela eta, eskatzen den boikota haratago eramango nuke nik, ETBk eta beste telebistek askoz gehiago kentzen baitigute ematen digutena baino.

  • Nire etxean ere tele gutxi jartzen da gabon egunean, egia esan aspaldi ezin dut nahi bezain beste denbora eurekin pasatu.

    Dena den aurten bai daukagu zergaiti argi bat tele amatatzeko… Kontu bat bakarrik, gutxika esparrua irabazten ari dira eta zerbait egiteko ordua eldu dela uste dut…

    Ondo segi!

  • Erregea ikusi nahi ez degunek ETB ikusi ez, eta horregatik Monarkikoek (eibarko errepublikazaleen “oinordekoak” barne) ETB ikusi behar badute, orduan galtzaileak beste kateak izango dira. Nik ez dut ETB ikusiko egun horretan, proposamenak aurrera egin ala ez. Eta kazeroladarena ere jarraituko dut, aurrera egingo duela zalantza txiki bat badut behintzat. Eta erregeak esango dituenak aldez aurretik esateko, argi izan oso litekeena dela oraingoan hain zuzen hitzen bat euskaraz esatea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude