[Zinema Euskaraz] Gabi, 8 urtetik 13 urtera

[Zinema Euskaraz] Gabi, 8 urtetik 13 urtera –

“Gabi, 8 urtetik 13 urtera” filma ikusgai dago jada zinema aretoetan, Zinema Euskaraz programaren barruan.

Engeli Broberg zuzendariaren film suediarra da, eta nerabezaroaurreko etapa kontatzen du, oso ohikoa ez den gaia.

Gabik Gabi izan nahi du. Desira horrek erraza dirudi, baina ez da. Gabi desberdin sentitzen da, nahiz eta bere bizitzako 8 urteetan gauzak argi esateak ez dion inoiz arazorik ekarri. Familia herri txiki batera joan eta pubertarora iristen denean, gauzak aldatzen hasten dira.

Filma ikusgai zegoen jada Errenteriako Niessen zinematan, eta asteburuan honetan helduko da Oñatira eta Areria zinematara (Lazkao).

[Zinema Euskaraz] Gabi, 8 urtetik 13 urteraZineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programaren zortzigarren estreinaldia da honakoa, ‘Ilargirantz’, ‘Ainbo: Amazoniako gerraria’, ‘Barraskiloa eta balea, eta itsasoko beste ipuin batzuk’, ‘Ama mu’, ‘DC Supermaskoten Liga’, ‘Unicorn wars’ eta ‘Hopper oilaskoerbia’ filmen ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. 

Halaber, datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere izango ditugu. Horien artean, datorren abenduaren 2an ‘Yoko oporretan’ pelikula iritsiko da zine-aretoetara, Juanjo Elordik zuzendua eta Dibulitoonek ekoitzia; urtarrilaren 27an ‘Yuku y la flor del Himalaya’, eta otsailaren 24an ‘Momias’. 

[Zinema Euskaraz] Gabi, 8 urtetik 13 urtera

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.