Donostia 2016: Futbolaren hiriburu?

Donostia 2016: Futbolaren hiriburu?

Donostia 2016: Futbolaren hiriburu?
Gaurko goizaldeko prentsaren irakurketa diagonala egiten nenbilela, Noticias de Gipuzkoa egunkariak zekarzkien bi albiste alderatzean, begi ninia erre zait. Eusko Jaurlaritzak adierazi du, eraikuntza bat babespeko izendatzeak ez duela derrigor hura finantzatzera behartzen. Donostiako Bellas Artes aferaz ari gara, noski. Eta eskuak garbitzeaz. Kontrastea bi orrialde aurrerago topatu dut, EAJk mozio bat aurkeztu duela dioen albistean, Anoetaren erreforma gauzatzeko Jaurlaritzaren 10 milioiak onartzeko eskatuz Bilduko gobernuari.

Deigarria zait EAJren eta, oro har, alderdien jarrera. Eraikuntza kultural eta interes arkitektoniko berebizikoa duten monumentuen mantenuari garrantzia gutxiago emanaz, Futbol Elkarte Anonimoek (pribatuek) soilik etekina ateratzen dieten futbol zelaien mesederako. Kontraste arras gogorra etikaren betaurrekoak jantzita.

Jaurlaritzak zer nahi du
2016an? Kulturaren ala
futbolaren hiriburua?


Hemendik aurrerakoak amorruan itotako galderak dira. Zer demontretarako behar ditu 42.300 jarleku, dagoeneko 30.000 ia inoiz betetzen ez dituen talde batek? Zertarako kendu behar dira atletismo pistak, stadiumaren erabilera are motzago, are pribatuago egiteko ez bada? Zer inbertsio klasez ari gara? Eta nola onar dezakegu, bien bitartean Bellas Artes bezalako monumentu arkitektoniko bat hilda edo erdi hilda egotea?

Galdera asko dira, baina lotsa bat eta bakarra, politikari guztiek sentitu behar luketena. Gipuzkoar askok konpartitzen dugun auzo lotsa. Zer eta, hau guztia, 2016an Europako Kulturaren Hiriburu izango den (izan nahi duen) hiri batean. Hobe lukete 2016an futbolaren hiriburu izendatuko balute Donostia. Negar egiteko gogoa ematen du.

Donostia 2016: Futbolaren hiriburu?

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

9 pentsamendu “Donostia 2016: Futbolaren hiriburu?”-ri buruz

  • Galdera horien erantzuna San Mamés Barriaren proiektuan aurki dezakezu. Alderdiek Athleticen estadioan izugarrizko inbertsioa egitea baimendu zuten, 10 milioi baino zati bat haundiagoa. Orain badakite Errealari ezetz esan ezker ipurdia agerian geratuko direla.

    Bestalde, atletismoari buruz hitzegiten duzunean kontuan hartu beharko zenituzke bi gauza: Batetik, Anoeta eraikuntza publiko bat dela, eta administrazioak ez duela inongo interesik jarri urte hauetan atletismo pistei etekinik ateratzeko. Bestetik, Errealak aurkeztutako berrikuntza plangintzan Miniestadioaren berrikuntza ere kontutan hartzen dela, atletismoa ahaztuta ez uzteko.

    Beraz, kultura ahaztuta uztearen aurka denok gaudela esango nuke, baina eztabaida horretan une hontantxe Anoetaren berrikuntzaren kontua sartzea oso lekuz kanpo dagoela esango nuke, baita nahiko argudio efektista dela.

  • Xigor Gezala 2014-06-24 10:55

    Probintzien arteko borroka diariovasquianoan ez nauzu topatuko Erramun.

    Ni ere San Mames Barriaren finantziazio publikoaren zeharo aurka nago, ZuZeun bertan dezentetan idatzi dudan bezala. Baina horrek ez du kentzen, bizi naizen hiriburuko gaiekin penatzea. Are gehiago, halako kontuez mintzatzen garenean.

    Eta, edozein kasutan, zeozer soberan bada, Errealaren eta jaurlaritzaren abokatu lanetan aritzea da. Eta Bilborekin konparazioneetan hastea entzun zitekeen argudiorik penagarriena.

    Gipuzkoarrok etxeko kontuak garbi mantendu behar ditugu, kanpokoak salatzeari utzi gabe (gure diruaz egiten direnean gainera). Lotsagarria da enpresa pribatu bati 10 milioi ematea, hori baita funtsean EAJk eta Jaurlaritzak nahi dutena. Izan ere azpiegitura hori errealak erabiliko du soilik. Zentzurik ez du, begiratzen diozun tokitik begiratzen diozula. Zulo beltz batean inbertitzea. Egiten dituzun konparazioneak konparazione…

    Arrazoia gaindituko balitz, ez litzateke gure diruarekin halako barbarierik eginen. Ez hemen, eta ez Bilbaon.

  • Xigor,
    batetik 10 miloi horiek eraikin publiko baterako dira (beste kasu batzuetan ez bezala). Ahaztu gabe Realak beste 20 milioi jarriko dituela BEREA EZ DEN eraikin baterako, eta ez Diputazioak ez Udalak ez duela SOSIK jarriko (San Mamesekin konparatze hutsak, jarreraz eta zifraz, lotsa ematen du). Realak bakarrik erabiltzen duela eraikin hori (alokairua pagatuta, bide betez esateko)? Ba, tira… ez al da egokia dirua inbertitzea Gipuzkoan oso maiz (15 egunez behin) herritar gehien biltzen duen ekimena sustatzeko eta hobetzeko?

    Bestetik, Anoeta beteko ez dela esateko ez dakit ze estudio egin zenuen. Horrelako argudioak erabili ziren Atotxa utzi eta Anoeta egin zenean… eta errealitatea guztiz bestelakoa izan zen (bazkide kopurua handitu zen erruz). Gaur egun, bazkide egin nahi duen gazte jende asko dago (asko), eserleku garestiak beteko ez dituztenak, baina merkeak bai, fondoak handituz lortuko litzateke hori… eta jende gehiago animatuko litzateke jokalariak sopotoziento metrora ez dauden partidu bat ikustera.

    Azkenik, guk gurea garbitu behar dugu bai, baina Bilborekin gertatzen diren desoreka nabarmenak salatzea ez da diariovasquismoa…. Nik esan nezake gauza horiek suabizatzea elcorreismo dela. Izan ere, EHko ikuspegi orokorra duen abertzale batek OSO kontuan izan beharko luke horrelako tentsiak sor ditzakeen kuestioetan kontu berezia behar dela. Eta aspertu ere egiten da bat kuestionamenduak beti alde batean zentratzen direnean.

    Adibidez, tradizio donostiar luzea zuten bi ekimen KULTURAL (pilota finalak eta bertso finala) (euskal kultura, ez) Bilbo-Bizkaira eraman dituzte azken urteotan… Donostiak berea zuen bizitza kulturalari zimiko egin zaio…. zergatik eta instalazio hobeak (garestiagoak) egin dituztelako han, diru publiko asko sartua izan duten instalazioetan:
    1) BECek milioiak eta milioak omen ditu zor.
    2) aurten pilota finala Atano IIIan da… badakizu zergatik…. ba diru publikoz egindako h

  • ori beteko ez zelako

  • Xigor Gezala 2014-06-24 13:37

    Dvero… Argudio berberarekin zatoz.
    Baietz Bilbokoa tamalgarria dela, ados gaudela… Bilbon askoz diru publiko gehiago bota dela zakarrera SMB egiten. Baietz, erabil dezatela Herrerak utziko duen dirua haien faraoikeriak egiteko. Eta baietz, ez dagoela eskubiderik.
    Baina horrekin anoetako obra zuritzera zatoz? Mal de muchos? Zer eta aforoa 42.300ra igotzea justifikatzeko? Ez denean sekula betetzen? Eta bitartean beste proiektu batzuk hilda daudenean, askoz ere beharrezkoagoak direnak.

    juliganismoak alde batera utzi itzazue, eta ez zuritu beharrezkoak ez diren halako inbertsio publikoak. Denon poltsikotik egiten direnak. Lotsa hutsa.

  • Bilbokoa aparte utzita, esan dizut ez zaidala gaizki iruditzen 10 milioi inbertitzea herritar gehien sarri biltzen dituen INSTALAZIO PUBLIKO batean. Eta ez, kontua ez da aforoa 42.000ra igotzea justifikatzea, baizik eta pistak desagerraraztea justifikatzea. Bai, hori bai. (Aforoarena ia ezinbestekoa da, pistak kentzeko beheko tribuna zelai ertzeraino eramango denez (eta azalera handitu)).

    Beste proiektu batzuk hilda daudela? Ba konforme biziberri ditzatela, baina horiek biziberritzeko Anoetarena auzitan jartzen hasten bagara… ba nahitaez agrabio konparatiboei begira jarri beharko dut.Eta ez, ez naiz SOILIK Bilbori buruz ari, orokorrean ari naiz.
    Ze norbaitek esango lizuke (zure arrazonamendua muturrera eramanez) ea zertan jarriko dugun arreta Bellas Artes bezalako harri koskor batzuetan, jendearen osasuna eta hezkuntza bermatzeko zerbitzuetan murrizketak dauden bitartean.

  • Xigor Gezala 2014-06-24 16:57

    Lehentasunak finkatu behar dira. Are gehiago garaiotan. Azpiegituretara bideratu beharreko dirua ondo administratu. Errealeko hintxek beraien futbolari maitatuak hurbilagotik ikustea ez da lehentasun bat. Are gehiago stadiumari bere funtzionalitate bat kenduta.
    Diru hori erabil dezatela lehentasunezko kontuetan, eta ez futbolzaleen kapritxotarako. Eta bide batez, erabilera publiko bat eman diezaiola Diputazioak Anoetari. Borondate kontua da.

    Adar jotzerik ez.

  • “Azpiegituretara bideratu beharreko dirua ondo administratu” Konforme nago horrekin. Eta borondate kontua dela, berdin. Baina lehentasunak markatzean koherentea izan behar dela, ere bai. Hainbat erabakik adarjotze kutsua izan ez dezan, hain zuzen.

  • Orain Bilbao Basket desagertu daitekeen honetan, gogoratu Bilbao Arena 42 milioi euro kostatu zela. Ezertarako ez, 42 milioi. Ez dut honi buruz ezer irakurri hemen. Noski.

    Segi dezagun Anoetako 10 milioiei buruz etengabe hitz egiten eta desorekak salatzen ditugunoi regionalista diariovasquero deitzen, “Gipuzkoarrok etxeko kontuak garbi mantendu behar ditugu” esanez. Agian oker nago, baina Gipuzkoako milioiei begiratzea eta ez oro har Euskadi osokoei, hori bai regionalismoa.