Futbola eta politika

Futbola eta politika

Futbola eta politika

Eztabaidagarria izan liteke bitartekoa, baina inolaz ere ez helburua, funtsa. Igandeko gertakariekin, baina, diskurtso hegemonikoak lortu nahi duena da antifaxistak eta faxistak zaku berean sartzea. Horregatik hitz egin da gehiago Riazor Blues taldeari buruz, Frenteko faxistei buruz baino. Errealitate paralelo bat sortu eta hedatu-arazi nahian. Erasotua erasotzaile denaren pertzepzioa zabaldu nahian

Futbola XX eta XXI. mendeko masa-ikuskizun nagusi bilakatu den heinean, gizartearen eta bertako problematiken ispilu ere bada. Badago joera hedatu bezain xehe bat ezen ekintza bakoitza gertakari puntual gisa ulertzen saiatzen garen. Testuinguruak eta atzera-begirakoak, bada, ezinbestekoak dira fenomeno sozialak ulertu eta azaltzerakoan. Futbola ez da ostiko batzuk ematera mugatzen. Askotan argumentu hori darabilte futbol-erakundeek ere, diru-injekzio publikoak eskatu eta defendatzeko. Eta bai, futbola kiroletik haratago doa. Dibidendu anitz sortzen ditu eta poltsiko pribatuak bete. Baina goazen berriro hasierako puntura.

Futbola gizartearen parte den heinean, gizartea futbolaren parte da, gizarte bertako arazoak bertan islatu egiten direlarik.Hooliganismoa zer den eta non eman den, gutxi gora behera, badakigu, ez da hemen azalpen errepikakorrik emango, baina askotan ahantzi egiten dena da hooliganismo britainiarra eragin zuten faktoreez, zergatiez, alegia. Ingalaterraren kasuan, klase borroka zen zergati hori. Langile-klaseari zuzenean lotutako mugimenduak ziren hooligan-taldeak (The Roots of Football Hooliganism: An Historical and Sociological Study, Eric Dunning, Patrick J. Murphy, John Williams, 2014).

Ingalaterrako hooligan fenomenoa ultra mugimendu moduan esportatu da Europako beste herrialde batzuetara. Italia etaEspainiara, esaterako. Alta, Italia eta Espainiaren kasuan, ez da klase-borroka talde ultra horien ekintzak bultzatzen dituen zergati nagusia. Bestelakoak dira faktoreak, hein handi batean. Horretan zerikusi handia du herrialdeak berak jasan duen errealitateak, historiak. Lipset eta Rokkan politologiek industrializazio ondorengo gizarte mendebaldarra zatikatzen duten lau eszisiocleavage nagusi ezberdindu zituzten 1967an:

  • Jabea-langilea
  • Eliza-estatua
  • Hiria-landa
  • Erdigunea-periferia

Lau faktore horien araberakoak dira, beraz, Rokkanen eta Lipseten arabera, gizartearen zatiketa eragiten duten faktoreak. Ingalaterrako giza-arazo/ezaugarri nagusia klase-banaketa dela nahiko argi dago (jabea-langilea). Espainian eliza-estatua eta erdigunea-periferia (nazionalismoak) cleavage-ek hor diraute oraindik, baita jabea-langilea banaketak ere. Hala ere, bada Rokkanen eta Lipseten sailkapen orientatzaile on horretan azaltzen ez den beste cleavagegarrantzitsu bat Italia zein Espainia eta bertako ultra-mugimenduen jardun ideologikoa azaltzeko balio dezakeena: Faxismoa-antifaxismoa dira horiek; mugimendu bakoitzak berarekin dakartzan aldarrikapen eta eskabideekin. Gerra zibilaren zauri, nostalgia eta borrokaren funtsek hor diraute gizatalde txiki baina izatedun batzuetan.

Frente AtléticoRiazor Blues faxisten eta antifaxisten arteko borroka izan zen. Faxistak antifaxisten aurka. Arraza, etnia, sexu, sexualitate eta nazio bakar bat baino ez dute onartzen aurrenek. Arraza beltzekoak jipoitu, emakumeak erosotu, homosexualak jazarri eta independentistak hiltzera iritsi dira aurrenekoak. Feminismoa, multikulturalismoa eta gizabanako ezberdinekiko errespetua aldarrikatzen dute bigarrenek. Bigarren taldekoek aurrenekoen aurka erabil dezaketen indarkeria, beraz, erreaktiboa litzateke, edozein kasutan.

Eztabaidagarria izan liteke bitartekoa, baina inolaz ere ez helburua, funtsa. Igandeko gertakariekin, baina, diskurtso hegemonikoak lortu nahi duena da antifaxistak eta faxistak zaku berean sartzea. XX.mendeko bigarren erdiko `faxismo moderatuaren´ zimenduak oraindik estatuaren administrazio burokratikoaren parte diren honetan, horrelako gertakariak ederki aprobetxatu ei dituzte masa-komunikabide sentsazionalistek, hein handi batean, faxismoari kontra-indarra egiten dieten horiek –antifaxistak- deuseztatzeko. Horregatik hitz egin da gehiago Riazor Blues taldeari buruz, Frenteko faxistei buruz baino. Errealitate paralelo bat sortu eta hedatu-arazi nahian. Erasotua erasotzaile denaren pertzepzioa zabaldu nahian. Faxismo arbuiagarriaren jardunarekin aktibismo politikoa erasotu nahi da.

Antonio Negri filosofo eta intelektual italiarrak 2006ko ekaineanLibération egunkari galiarrari eginiko hitzekin amaituko dut:

Dibertitu egiten naiz iraultza egiten. Dibertitu egiten naiz futbola ikusten. Batek energia duenean, toki guztietan ipintzen du. Ez dut inoiz konprenitu bi unibertso horiek banantzen dituen jendea –futbola eta politika-. (…) Kirola oso garrantzitsua da harreman sozialen oinarri materialak ezagutzera emateko.

(Jatorrizkoa ZIRRIBORROAK blogean)

Futbola eta politika  Futbola eta politika Futbola eta politika Futbola eta politika Futbola eta politika Futbola eta politika
futbola

2 pentsamendu “Futbola eta politika”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-12-08 18:21

    “.Hooliganismoa zer den eta non eman den, gutxi gora behera, badakigu, ez da hemen azalpen errepikakorrik emango, baina askotan ahantzi egiten dena da hooliganismo britainiarra eragin zuten faktoreez, zergatiez, alegia. Ingalaterraren kasuan, klase borroka zen zergati hori. Langile-klaseari zuzenean lotutako mugimenduak ziren hooligan-taldeak (The Roots of Football Hooliganism: An Historical and Sociological Study, Eric Dunning, Patrick J. Murphy, John Williams, 2014).

    Ingalaterrako hooligan fenomenoa ultra mugimendu moduan esportatu da Europako beste herrialde batzuetara. Italia eta Espainiara, esaterako. Alta, Italia eta Espainiaren kasuan, ez da klase-borroka talde ultra horien ekintzak bultzatzen dituen zergati nagusia.”

    Ez dut deus ulertu.

    Iruditzen zait momentu batean testuak bi esaldi baliokidetzat hartzen dituela, erabat diferenteak direnean: “hooliganak, langile klaseari lotuak” [EGIA BOROBILA] =/= “klase-borroka, hooliganen ekintzen zergati nagusia” [ZALANTZAZKOA].

    Ez dut aipatutako lana irakurri, eta orain ez naiz bila hasiko, baina nik dakidanez, hooliganak ez zeuden politizatuak, eta egun ere gehienak ez daude: haien motibazio nagusia da futbol zelaietara joan, drogatu, talde arerioko hooliganekin zanpateko batzuk trukatu eta adrenalina deskargatzea.

    Seguru asko, energia deskarga horrek ematen die bizi-poza eta adore apur bat, astez duten bizimodu petral eta arruntari aurre egin ahal izateko. Alde horretatik, bai, egon liteke erlazio bat klase-auziaren eta hooliganismoaren artean. Baina aizu, hooliganak ez ziren klase-mugimendu bat, erran nahi baita, mugimendu konziente edo politizatu bezala ulertuta.

    Funtsean, horixe dute amankomunean Frente Atleticok, Riazor Bluesek eta Peña Mugicak,… Jende astazakil eta frustratuz osatutako peñak direla, gehienak gizonak, heterosexualak eta ezinegon intelektual handirik gabekoak.

    Gero, egia da, haien arteko diferentziak ere handi xamarrak direla aspektu askotan, badirela “arrakala” nabarmenak haien artean.

    • Jurgi Arruti

      Gaba on:
      Klase-borroka eta langile-klasea ez dira kontzeptu baliokideak, ez, egia da. Baina tira, sauatuko naiz testuan adierazten den argumentuaren funtsa azaltzen:

      1.- Britainia Handian gaude. Badago gizarte britainiarra goitik behera baldintzatzen duen ezaugarri nagusi bat: klasismoa. Klase-banaketa zurrun bat herritarren egoera sozioekonomiko eta statusetan. Kapa baxuenekoak dira klasismo horren biktima. Klasismoa, beraz, “ezaugarri” izatetik “arazo” izatera igaortzen da. Borroka bat dago langile-klase horretako multzo batentzat -Izan ere, langile-klasearen parte diren orok ez du klase-kontzientzia izan beharrik-. Langile-klasea ez da, beraz, klase-borroka. Baina hala da klase horretako parte direnek kontzientzia bereganatu eta klase ikuspuntu baten bidez ulertzen badute gizartea bera. Ezinegona dakar horrek. Delinkuentzia, erasoak, drogak etab. Eta ezinegon hori futbolean islazen hasten da masa-espektakulu nagusi bilakatzen den heinean. Droga-kontsumoak ez du langile-klasearen emantzipazioa ekarriko, baina interpretatzen da klase-arazo (borroka) hori dela-eta drogatzen direla. Izan ere, klase erosoago baten parte izan balira, ez lukete ezer lapurtu eta inori jo beharrik izango. Gizartearen arazo nagusia futbolaren arazo nagusi bilakatzen da modu horretan.

      2.- Espainiako eta Italiako gizarteetan ezinegona eragiten duen zergati nagusia zein da? Klase-borroka Vallecasen, Livornon eta gisa horretako langile-gune berezigarrietan. Baina, orokorrean, faxismoa eta antifaxismoa. Eta hor sartzen da zilegitasuna. Elkarren artean jotzen diren horiek badituztela pentsatzeko modu batzuk, elkarrengandik bereiziak. Azalpen manikeoa da, baina zuzena, ene ustez: antifak dira onak, eta faxistak txarrak, abiapuntu ideologiko argi batzuk dituztelako.

      3.- Egia da, aipatzen duzun moduan, Peña Mujika, Herri Norte eta delakoen borrokak ez duela funts ideologikorik. Inter City Firm West Hameko talde hooliganari buruzko pelikularen bat ikusi eta motibatzen diren mutil-panfleto hutsak dira. Ekarpenik egiten ez dutenak. Bukaneroetan, aitzitik, neskak erraz ikus daitezke, bai eta aitona eta andrazkoak ere euren lokalean. Zinez diot.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude