Badator Fronte Nazionala

errobi photo
Photo by Asier Sarasua

Bozak izan dira Euskal Herrian, edo Frantziaren pean den Ipar Euskal Herrian, gainontzeko euskaldunok askorik ohartu ez garen arren -nork esan zuen jada ez zela mugarik?-. Atzo asko ziren, twitter-en, EAE-ko komunikabide publikoetan Andaluziako hauteskundeek presentzia gehiago izan dutela-eta kexu zirenak. Hego Euskal Herrian, Real Madrid eta Bartzelonaren arteko lehiarekin ez bezala, ahalegin berezia egin behar izan dugu Departamendu bozen berri izateko.

Berria eta Kazeta.infon irakurri dugunez, abertzaleak pozik dira, Ipar Euskal Herriko hamabi kantonamenduetatik bostetan bigarren itzulian izango direla-eta:  Mendialdean, Uztaritze-Errobi-Urdazurin, Donibane Lohizunen, Bidaxune-Amikuze-Oztibarren eta Errobi-Aturrin. 2014ko udal hauteskundeetan emaitza historikoak izan bazituen EH Bai koalizioak, gorantza jarraitzen du -EAJk apenas du presentziarik Ipar Euskal Herrian, mila boto  inguru- eta subiranismoa hirugarren indar politiko bilakatu da, kasik 18.000 botorekin (%16  inguru); Baiona-Angelu-Miarritze kostalde populatuan eskas dabilen arren.

Zentro eskuina (UMP) nagusi izan den hauteskundeetan (botoen herena eta hamabi kantonamendutatik bederatzitan nagusi) bigarren indarra da zentro ezkerra, PS-ren gainbehera gertatu den arren; eta Frantziako joera nagusiarekin alderatuta Fronte Nazionalak babes gutxiago badu ere -botoen laurdena lortu du frantziar Estatuan-, eskuin muturrak 14.500 boto (%13tik gora) erdietsi ditu Ipar Euskal Herrian; ez dabiltza abertzaleengandik hain urruti.

EH Bai hamabitik bost kantonamendutan izango bada bigarren itzulian Fronte Nazionala bakarrera pasako da, Errobi-Aturrin lehen indarra izan den EH Bairekin. Independentisten aldetik Alain Iriarte eta Fabienne Aiensa izango dira lehian, eta eskuin muturretik Dave Daguerre eta Anais Mendilahatxu.

 

Programa

Antza, Fronte Nazionalak zerrendak aurkeztea posible zen kantonamendu guztietan jarri du berea aukeran, tokian tokiko gizon emakumeekin ez bazen arren. Gauzak horrela, eta hautesleentzako bisaia ezagunak ez zirenez, ideia nagusi batzuk defendatuz jokatu ei du kanpaina, hautagaiei beraiei arreta jarri beharrean.

Frente NazionalaIpar Euskal Herriko postontzietan aurkitu dituzten afixei erreparatuta, hauexek dira eskuin muturrak defendatzen dituen ideia azpimarragarrienak (eta ondoan hamarrak):

 – Frantsesei lehentasuna ematea, enplegu, etxebizitza eta gizarte laguntzen arloan.

– Inmigrazioa geldiaraztea eta paperik gabekoak kanporatzea.

– Geure balio errepublikanoak defendatzea, baita geure tradizioak eta bizimodua ere.

– Ordena berrezartzea, legeak betearaztea eta segurtasuna bermatzea, horixe baita askatasunetan lehena.

Hau da, inmigrazioa arrisku gisa aurkezten dute, `betiko´ bizimoduaren aurkako mehatxu gisa; eta segurtasun galdua balio gailen gisa paratzen dute, askatasunetan lehena!

Azken finean -askori beldurra eragin arren-, Zuzeuko iruzkingile batek baino gehiagok onartuko lituzkeen puntuak dira goikoak. Baita Sestaoko alkate Josu Bergara (EAJ) edo Gasteizko alkate Javier Marotok ere (PP), xenofobo deituz gero mintzen diren arren.

Fronte Nazionala, gutxienez, ez da ezkutatzen. Badator, ala hemen da jada?

Departamenduetako bozak, EH Bai, frente nazionala, Ipar Euskal Herria

33 pentsamendu “Badator Fronte Nazionala”-ri buruz

  • Euskal Herri independiente batean, esango didazu horietako zein punturekin ez zinateketen ados egongo… “Français” jartzen duen tokian “euskaldun” jarri eta “nos traditions et mode de vie” jartzen duenean “gure hizkuntza eta kultura” jarri. “Communauturisme” zer ez den ez dakit, beraz hor ez naiz sartzen.

  • Barrabil handi 2015-03-23 20:10

    Niri egia esan Le Pen izateko nahiko programa xuabea iruditzen zait. Zuk esan bezela, euskaldunok estatua edukita, programa guztiz defendagarria.

  • PSFren egitasmoa zein da ba?
    1-Frantsesei lehentasuna.
    2-Paperik gabekoak kanporatzea.
    3-Balio “errepublikanoak” defendatzea.
    4-Legeak betearaztea.
    Frantziar kolonialismoa da arazoa eta FN ez da kolonialismoari sustengua ematen dion talde bakarra.

  • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2015-03-24 19:21

    Ba, jakina, iruzkingile gehienak bezala, nik ere argi dut;

    Immigrazioa handitu= abertzaletasuna txikitu.
    Immigrazioa handitu=euskara gutxitu.

    Egia esan ez da ekuazio zailegia, errealitate gordin eta gogorra baizik.
    Beraz, FNren diskurtsoetako puntu batzuk alderdi abertzaleek bereganatu beharko lituzkete. Ez derrigorrez ozen adieraziz, baina bai politiketan aplikatuz:

    -Immigrazioari traba egin.
    -Euskaldun eta abertzaleon jaiotza tasa handitu. Ez bakarrik diruz, kontzientziazio kanpaina eta halakoetan baizik.

    Hain juxtu, orain egiten denaren aurkakoa.
    https://stopimmigrazioa.wordpress.com/

    • Txinako gobernuak Xinjianen egiten duena ari dira Europan egiten, Txinan uigurren nortasuna ahultzeko Txinako gobernuak Han etniako txinatarrak bidaltzen ditu han bizitzera.

      Wikipediatik:
      ” 1949. urtean Han etniako biztanleria %6 baino ez zen arren, urtez urte haziz doa, eta azken erroldaren arabera, (2000. urtean), biztanleriaren %40 baino gehiago ziren.”

      Imajina dezakezue zer nolako aldaketa kulturalak eta nortasun aldaketak eman diren Xinjianen. Euskal Herrian gauza bera gertatu zen espainiako beste lekuetatik etorritako jendearekin, baina tira, behintzat hauek kulturalki gertutasuna zeukaten, gaur egun europara etortzen diren gehienek ez dute gure bizimoduarekin zerikusirik eta gure auzoetan haien kultura ari dira ezartzen egoera gatazkatsuak sorraraziz.

  • Nazka, nazka, nazka egina nago hazten doan arrazakeria honetaz. Ezin dut sinetsi

    • Peru Dulantz 2015-03-25 10:11

      Xerapio, ez dut uste arrazakeria hazten ari denik, beti izan da eta beti izango da; hala ere, arrazistak lotsa galtzen ari dira haien arrazakeria adierazteko, horretan ados nago.

  • Nik ez dut ikusten Frantses hizkuntza migrazioarengatik indarra galtzen duenik, beraz emigrazioa ez da Euskara zigortzen duena, indar eza, legeak Espainiak egiten dituela, Euskara borondatezkoa dela…. bai, baina inmigrazioa berez ez.

    Arrazismoa beti hor dago baina jendea sabela beteta duenean gutxigo azaltzen du bere arrazakeria, miseriaren ajeak edo?

    Goian errandakoa nik ez nuke defendituko, Euskaldunak lehen? Zergatik? Hemen daudenak berdin berdin tratatuak izan behar dira, Euskara lehen bai, baina hori ezberdina da.
    Frantziar erreoublikaren balioak sustatzea zer da? Arpilatzea, klonizazioa, beste herrien ta kulturenganako begirunik eza?
    Hori erraten duen edozein talde politikoa niretzako arrazista litzateke.

    • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2015-03-25 15:33

      Baina, Sugar, ze tontakeria galanta esan duzun, txo!!
      “Nik ez dut ikusten Frantses hizkuntza migrazioarengatik indarra galtzen duenik, beraz emigrazioa ez da Euskara zigortzen duena, ”

      Ba jakina EZ duela indarra galtzen!! Ezta espainolak ere!!!!

      HORREGATIK DA, HAIN ZUZEN, KALTEGARRIA IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN, IMMIGRANTE HORIEK ERDARA (FRANTSESA edo GAZTELANIA) BEREGANATZEN DUTELAKO, EUSKARAREN KALTERAKO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

      DIOS, NOLA ZAUDETE, HAIN ITSU???
      Ez da GURE iritzia, errealitatea da, aizu!!! Zuri gustatu ala ez!! Nahiko genuke immigrante horiek euskara bultzatuko balute. Kasu horretan, immigrazioaren alde geundeke!!!!!!!!!!!!!!

      Zuek ere uste zenuten ETAk espainiar estatua garaituko zuela?? (asko, horretarako ere itsu zeundeten).

      • Izan ez didazun errespetua izango dut zurekin ezjakina babu hori, Frantsesa ta Gaztelera ez daude arriskuan, Espainia ta Frantziak ezartzeko ahalmena dutelako, ta urtero 2 milioi txinatar juango baziran Frantzirara Frantsesa ikasiko zuketen bestela baztertuak izango zirelako (nahiz ta ikasi baztertuak ere izaten dira), beraz utziozu dena migrazioari lepoatzeari , erraten dituzun barrabasakeriak ez bait dute inolako oinarririk.
        Errealitatea ikusten ez duena zu zera, ilargia seinalatzen dizute ta zuk behatza begiratzen duzu.
        Arrazismoa ezin da zuritu, berdin du nola saiatzen zara justifikatzen.
        Datoztenak betebehar batzuk legez izango bazuten hau ez zan gertatuko, ta hemen legez EAJ ta Bildu batzen badira, Euskara derrigorrezkoa egin ahalko zuketen ia edozertarako, gauza da ez dala egiten.

        • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2015-03-27 00:51

          Et, et, et… baina zuk ondo irakurtzen duzu idazten duzuna??

          “Izan ez didazun errespetua izango dut zurekin ezjakina babu hori, …”
          Barkatuuu??? Noiz eta non iraindu zaitut??
          Nork eta zuk esatea ere!! Esaldi berean ez didazu ba, “babua” deitu ta!! jajaja

          “Itsu zaude”, “tontakeria diozu”… hori da errespetua galtzea?? Eta jarraian “babua” deitzen didazu… flipatzekoa zurea, txo!!

          Beno, ni ez naz iraindua sentitzen beraz nahi dituzun adjetiboak bidal iezazkidazu nire bihotzek Sugar koxkorra!! joRjORjoRJor

          Baina tira, gatozen harira.
          Zu beste planeta batean bizi zara.

          Bildu eta EAJk euskararen aldeko legerik zorrotzena jarrita ere, ez dute lortuko euskara askoz gehiago ere bultzatzea. Zuk ze uste duzu dekretu batean idatzi ta, lixto, immigranteek euskara bereganatuko dutela?? barka, baina zu inopian bizi zara, guztiz utopikoa zara. Ez dekozu p*taideirik bez (oin bai errespeturik ez izaten ari naz). Euskararen alde beste 300 milioi € sartuta ere ez dugu kaleko erabilera askoz gehiago handituko. Ta jendea euskara ikastera behartuz, jende askok inoiz baino gehiago gorrotu du euskara. Lehen 5 axola zitzaion eta orain gorroto.

          Faktore piloak eragiten dute hizkuntza baten erabileran.

          Zegatik Barakaldon ez da apenas euskararik entzuten? Euskaldunon konpromiso faltagatik? TXXXXXXXXXOOOOONK! Erantzun okerra. Barakaldon ez da apenas euskararik erabiltzen, bertako %90 immigrante edo immigranteen ondorengoak direlako. TOK, TOK!!! 2+2=4!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
          Leitzan apenas egon da immigraziorik eta han gehienek ezagutu eta erabiltzen dute.
          TOK, TOK!!! 2+2=4!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

          Immigrazioa ez da faktore bakarra, baina immigrazioa ERABAKIORRA izan da, hizkuntzen erabileran eta politikan. Are gehiago geurean.
          Korrelazio hori AGERIKOa da. Azaldu behar ote dizut? Ez, begi bistakoa da.

          Baina, benga, ea sartzen ditugun EHn beste 200.000 atzerritar, tartean 100.000 latinoamerikar, GAZTELANIA HIZTUNAK. Ikusiko duzu zenbat handitzen den euskararen erabilera!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

          https://stopimmigrazioa.wordpress.com/

          • Argi dago amorrua, ezina eta ondoeza eragiten dizuten kontuen errudun perfektua aurkitu duzula: etorkina. Gero, zure aurreiritzia zuritzeko nahi adina teoria, datu (partzial) eta abar bildu eta kitto, eskema mentalak ongi ordenatuta eta errealitatearen azalpen argieta osatua egina. Ongi da, denok behar dugu nolabait errealitateari zentzua eman osasun mentalari eusteko.
            Orain, mesedez, eskatzen dizut puntu hauetaz gogoeta egiteko zintzoki:
            1- Etorkinak errudunak ez direla esateak ez du esan nahi etorkinak ona etortzera bultzatzen ari garenik, besterik gabe, ez dugu uste gure gaitzen arazoa haiek direnik; jakina, gizarte arazoak diren neurrian, eta haiek ere gizartearen parte direnez, guztiok bezala etorkinek ere beren papera dute afera honetan (eta guztietan). Baina zeuk nahasi nahi duzu norbait erruduntzat ez hartzea, norbait hori hauspotzearekin. Edo nahita nahasi nahi duzu eztabaida, edo ez zara gai ulertzeko zure kontra ez egoteak ez duela esan nahi zure alde egotea esan nahi duenik.
            2- Datuak datuak dira. Egungo inmigrateen kopurua ez da %10era iristen, beraz, zuk diozun ordezkapen etnikoa zuzenean faltsua da. Arazoa da herri gisa ez dugula horri erantzun egokia emateko gaitasuna, hau da, ez dugu botererik hegemonia kulturala izateko gure herrian bertan; baina hori gertatzen zaigu etorkinekin ala etorkinik gabe, herri desintegratua gara. Ez jarri etorkin horien gain gu geu konpontzeko gai ez garenaren ardura, eta beste guztia arazoaren muinetik desbideratu nahi izatea da.
            3- Egungo inmigrazioa ezin da alderatu 40-60ko hamarkadetakoarekin inondik inora ere, behintzat, gezurrean erori gabe. Inork ez du ukatuko orduan gertatutako inmigrazio masibo batek izan dezakeen eragina, baina berriro ere gakoa zein den argi izan beharko genuke: nola zegoen euskal gizartea garai hartan? Inmigrazioak eragindakoa zen gutxieste eta mezpretxua? Edo zapalkuntza egoera bortitza? Era berean, ausartuko zinateke ukatzen etorkin horietako eta horien ondorengo askori esker euskaldunak ez gaudela are eta egoera gutxituagoan? Zenbat etorkinen seme-alaba sartu dira gure izatearen aldeko borrokan! Hori ukatu behar duzu?
            4- Azkenik, adibideak jartzerako orduan, interesatzen zaizkigunak aukeratu edota baztertu ditzakegunez: galiziar eta irlandarrei arazoa (nortasun “etnikoa” galztearena) inmigrazioarekin azal daiteke?
            Mesedez, seriotasun pixka bat gehiago; denok nahi dugu gauza bera, Euskal Herria biziraun dezan, beraz, zintzotasunez (eta ez norberaren mamuak astinduz) egin dezagun diagnosi egokia, soluzioren bat bilatuko badiogu.

          • Inopian? Bai noski.
            Legez langile publikoak Euskara jakin behar badute (nahiz ta Gaztelera ere jakin behar izan), legez enpresa pribatuak Euskara erabili behar badute, kanpotik etorritakoei ta bertokoei, Euskarazko klaseak dohainik jarrita….
            Euskara zabalduko zan, jendea behartuta badago ikasiko zukeen (Gaztelerarekin egiten duen moduan), berdn du haserretuko balira, berdin du ados egongo ez balira, jan nahi badute ta Gaztelerarekin gertatzen dan modura, Euskara jakin gabe ezin badezu bizitza duinik izan hemen, ikusiko zenuke nola etortzen diran guztiak Euskara ikasiko zuketen.

            EHBdilduk izunak jarri nahi dizkie jendea Euskaraz hartatzeko gai ez diren konpañia batzuk, gaur egun, Espainian edonun ez bazaituzte Gazteleraz hartatzen ta salatzen badituzu, enpresa hori izuna jasoko du.

            Katalunian Katalan erabiltzeko legea urratzeagatik jartzen dan izun bakoitzeko, 10 jartzen dira Gaztelera ez erabiltzeagatik…

            Baliabideak jarriz ta legez behartuz (edozein Nazio egiten duena modura, ez bait dago osasuntxu dagoen hizkuntzarik legez ezartzen ez dena), jendea Euskara ikasi ta erabiliko zun, beharko zuelako.

            Ta gauz hoiek egiten dituzten estadu guztiak bere hizkuntza babesteko gai badira, arazoa ez da jendearen etorrera, gure ahulezia Espainia ta Frantziarekiko baizik, hori ta EAJk nahi izan ez duela, ze ditugun estatutoarekin, askoz gehio egin dezakegu.

            Ta ez da bakarrik niri errespetua izatea hala ez, (egia esan hori gutxigo inporta ait), zure iritziak izugarri arrazistak ta xenofoboak dira, ta hori oso arriskutsua da.
            barakaldon ez da Euskararik entzuten beharrik ez dutelako, ez lanerako, ez legez ez ezer.

            Barakaldoko guzti hoiek txinatarrak balira, Gaztelera ikasiko zuketen berdin berdin, zergatik? Ba hori gure ahulezia ez da etorkinengatik.

            Adibide bat, Euskara erabilerari buruzko hurrengo inkesta ateratzen danean, Gipuzkoako erabilera nahiko igoko dela erraten dizut, Donostian ere.
            Zergatik? Ba Bilduk ematen ari dion garrantziarengatik, ta hori Aldundiak ez ditula Jaularitzak dituen eskumen ta baliabideak.

            Estatutoa erabilita legeztatu genezakeen Euskara gabe ere ezingo zula inor bizitza ondo irabazi, ea ikasten zuten ala ez.

          • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2015-03-27 12:28

            Eneko: “””Egungo inmigrateen kopurua ez da %10era iristen, beraz, zuk diozun ordezkapen etnikoa zuzenean faltsua da”””

            Barkatu, egin ezazu erreflexio txiki bat: 15 urtetan %0,1 izatetik %10era heldu gara (espainiar nazionalizatuak kontuan hartuz?).
            Orduan, hurrengo 30 urtetan, erritmo honetan, %30era izango dira (%10 x 15 urteko 3 epe).
            Gainera, :::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
            Eta etorritakoak, 15-40 urte artekoak dira, hau da, umeak edukitzeko epean.
            Badakizu, EHan jaiotakoen %20 atzerritarren seme-alaba dela????????

            Beraz, immigrante gehiago etorri gabe, jada etorkizunean %20 izango dira immigranteak!!!!!!
            + hurrengo urteotan, etortzen direnak? VOILÁ (bualá)!! 40 urtetan >%50era helduko dira!!!!!!!!
            Zer uste duzu gertatuko dela orduan??????????????

            EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, EGIZU GOGOETA, !!!

  • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2015-03-25 15:37

    Eta beti “arrazismo” hitza.
    Hori bota ta lixto, akabo argudiatzea.

    Ze ostia du zerikusia arraza eta gurean dugun immigrazio gehiena??

    Ez al dira ba gure arraza berekoak hegoamerika, errumania edo magrebekoak?? (asko gu bezain zuriak edo antzekoak). Zuek bai zaretela arrazistak!
    Nik dakidala, arraza zuria (kaukasikoa), beltza, asiatikoa… daude.

    • Latinoek, halaxe deitzen diote beren buruari, eta harro, ba al dute ezer ikustekorik pirenaikoekin?

    • Arraza bai, askoreki migrazioa berdin zaielako (edo ez dut hain gaizki ikusten), etortzen diranak arraza ta erlijio berberakoak badira, bai Arraza, ze zientifikoki ez bada erabiltzen, beltzak, zuriak… ta edozein arraza/Etnia… bereiztko balio du.
      Beltza dena beltza dela erratea ta beltz arrazkoa ez da arrazista.
      Halare nahiago bada, etorkinak erraten dizut.

  • Arraza kaukasikoa, beltza… Baina zer da hau? Broma bat? Arrazak ez dira existitzen! Eta ez diot nik, biologo eta genetistek diote. Izatekotan, etniak daude, errealitate sozial, kultural eta linguistiko jakin bat definitzen dutenak. Arrazakeria baino xenofobia da hau, noski, kolektibo jakin batzuenganakoa soilik.
    Eta berriro mantra bera: atzerritarren borondate falta da haiek ez euskalduntzearen arrazoia eta kausa, eta hari horretatik tiraka, Euskal Herria euskalduna ez izatearen arrazoia. Ez du zer ikusirik botere eta status politikoaren aferak. Baina benetan nor dago itsu?
    Euskal Herria burujabe balitz bere hizkuntza politika propioa ezartzeko -euskara hizkuntza nazional gisa jarriz-, ez litzateke atzerritarrik egongo euskara jakingo ez lukeenik; ia gurea bezain txikiak diren herrialde “arruntetan”, hau da, burujabeetan (Suedia, Danimarka, Herbehereak…) gertatzen den bezala.
    Beraz, ongi begira ezazue nor dagoen itsu. Euskararen eta euskal etniaren alde egin nahi baduzue, ongi identifika ezazue arazoa; eta arazoa ez dira etorkinak, arazoa BOTEREA da, botere falta kasu honetan. Eta ez dira zuek ahotan izaten dituzuen etorkinak, hain zuzen ere, boterea ukatzen digutenak.
    Bide batez, azpimarratu nahiko nuke, egoera ekonomiko eta sozialak uzten dienean, atzerritar hauek “bertako” askok baino borondate handiagoa erakusten dutela euskara ikasteko eta beren seme-alabak euskaraz bizi daitezen. Eta badakit zertaz ari naizen, horretan lan egiten baitut.

    • Arraza aipatzen denean zerbait bereizteko da, ETnia nahiago dela? Ondo baina Beltza dani Beltz arrazkoa dela erraten da, ta ez da erraten arrazismoarengatik, berdin txuria….
      Arrazista da beltza danari kolorezkoa dela erratea, beltza dela erratea ez da arrazakeria.

      • Nire munduan beltzari ez zaio beltz arrazakoa esaten, beltza baizik, beltzaranari beltzaran eta begiurdinari begiurdin esaten zaion bezala. Etnia gauza oso ezberdina da, nahiz eta biak izan giza-taldeak ezberdintzeko tresna.
        Baina goazen harira, ez baitut erantzunik jaso oraindik: zerk jartzen du arriskuan euskara eta gure herria gaur egunean, erabat jasangarria den inmigrazioa (%10ekoa edo) edo botere falta? Uste dut ez duela ia erantzunik ere behar, hain da argia…
        Adibide bat AEBak dira: bertako gehiengoaren jatorria ez da ingelesa, baina ingelesa nagusitu zen hasiera hasieratik AEB izango ziren kolonietan, boterea ingelesena baitzen. Eta bitartean, amerikar natiboak gutxiagotze eta zapalkuntzari aurre egiten saiatu ziren -nahiz eta denok dakigun ez zutela lortu- jatorri europar edota afrikarreko umeak berenganatzen, eurek hezi eta ume zuri, beltz, beltzaran edota dena delako horiek Cheyen, Apache edota dena delakoa bilakatuz; odolari erreparatu gabe, baizik eta kulturari, hizkuntzari, gizarteari, hau da, etniari.

        • Eneko, ezin dezu alderatu AEB Euskal Herriarekin. AEB tabula rasa batetik ateratako Entitate artifizial bat da. Bertako indigenak genozidatu zituzten kolonoek, eta jatorri ezberdineko kolonoen nazio multikultural bat eraiki. Indigenak, kasu honetan, gu gara. Gu herri historiko bat gara, milaka urtetatn ehuntzen joan dena. Inmigrazioak sekulako triskantza eragin dezake, eta gure kultura erabat eraldatu. Mehatxua garbia da: lehenik eta behin ez dira 10%, gehiago baizik (inmigrante asko ez dira estadistiketan ateratzen. Batetik nazionalizatuak izan direlako masiboki eta, bestetik, irregular asko dagoelako). Bigarrenik, etorkinen jaiotze tasa askoz altuagoa da euskal jatorrikoena baino. Hemendik 50 urtetara ordezkapen etniko bat egongo da tendentziak horrela jarraitzen badu. Azkenik, Euskara ez da Euskal Herria osatzen due osagai bakarra. Etniak ez dira soilik hizkuntzagatik determinatzen, beste ezaugarri gehiagok osatzen dute. Hala nola: balioak, ohiturak, erritualak, kultura, sinismenak, arraza etabar. Badira euskara ikasi duten japonesak, baina horrek ez du esan nahi euskal etniaren parte direnik. Eta, esan bezala, Estatu propioak ez du bermatzen gure etniaren biziraupena, positiboki eragin badezake ere. Pentsatzea Euskal Estatu batekin dena egina dagoela, inuzentea izatea da.

        • Beltz arrazakoa erratea edo beltza dela erratea gauza berberarako erabiltzen da,txuria dela aipAtzeko txuri erraten da, baina txuri arrazkoa dela erraten dela argi dago.
          Badakit pigmentazioarena ta beste guztia, oso ondo, baina horretarako erabilia izan da betidanik, ta hori ez du erran nahi arrazismoa sustatzen dela horregatik edo gaizki erabilita dagoenik, deskribatzeko bait da.

          Bigarren zatiari dagokiona, nik jada erran dut gure botere eza ta gure politikarien sostengu ezarengatik gertatzen dela hau..
          Ta zukin bat nator AEBtako adibidearekin, berdin Frantzia , Espainia, Alemania….

    • Nork esaten du arrazak ez direla existitzen? 60. hamarkadako antropologo igualitaristek? Francfurt eskolakoen zientzia sozialetako jarraitzaileek? Hori guztia asmo politikoetan oinarrituriko fartsa hutsa da. Arrazak existitzen dira, jakina. Izan ere, arraza bakoitza tokian tokiko baldintzen hautapen naturalaren ondorengoa da, eta baita garai bateko giza espezie ezberdinen arteko nahasketaren ondarea. Horrek ez du esan nahi arraza hoberik dagoenik, ezberdinak bai, ordea.

      – Arraza kaukasikokoak Neanderthal gizakiaren substratua du bere DNAn eta, eta arraza mongoloideak, Denisova hominidoarena. Arraza beltzak, aldiz, ez du espezie horien sustrairik. Arraza zuria glaziazio garaien baldintza zailetara egokitutako giza-taldeen ondorengoa da. Klima bezalako faktore batek izugarri eragin du arraza kaukasikoaren eta mongoloidearen garapenean.

      – Glaziazioek giza-taldeak isolatu zituzten, eta horrek espeziearen dibertsifikazioa eragin. Isolamenduak aniztasun biologikoa areagotzen du animali guztiotan.

      – Hotzak metabolismoa azeleratzen du eta, begetazio falta dela eta, haragi-jale dieta indartzen da. Klima epeletan bizi direnak, aldiz, fruitu eta barazkietan oinarritu zuten gehienbat euren dieta, errazagoa delako zuhaitzetatik sagar bat hartzea bisonte bat ehitzatzea baino. Gutxiago pentsatu behar da. Baldintza horiek milaka urtetan zehar, nola ez dute eragingo giza-garapenean?

      – Hotzak hezur eta gihar garapena baldintzatzen du dentsitate eta mineralizazio maila handituz. Cro-magnon eta Neanderthal aztarna paleolitikoetan ikus daiteke hori. Hotzak hazkuntza hormona-maila areagotzen du, A eta D bitaminen xurgatze-maila handitu, azalaren despigmentazioa eta grasa zein proteina askoko dieta dela-eta. Arraza nordikoetan, masa eta gorputz-azaleraren korrelazioa txikiagoa da, hotzagandik gehiago babesteko.

      – Eta psikologia aldetik, zer esanik ez. Negu gorriek etorkizunaren planifikaziora behartzen dute: baliabideen kudeaketa, gertakizunen aurreratzea, bizi-ezagutzaren akumulazioa, alerta egoera etengabea… muturreko egoerei aurre egiteko garatzen da adimena, disziplina, altruismoa eta borondate indarra. Eta hori, milaka urteetan zehar, arrazen psikean ezartzen da, dudarik gabe. Beltzek, adibidez, momentua bizitzen dute gehiago. Zuriek, aldiz, etorkizunean proiektatzen dute gehiago euren burua. Bi izaerek dituzte alde onak eta txarrak, jakina. Eta nortasunean asko eragiten dute.

      – Hotzak gaitasun kraneala handitzen du, hau da, bolumen endokraneal erlatiboa. Haragi dietaz gain, hotzak hazkuntzan eragiten du, haurtzaro garaia luzatuz, eta garunaren garapena luzatuz. Klima epeletako arrazak lehenago heldutzen dira klima hotzekoak baino. Hegoamerikar neskak,adibidez, urte pare bat lehenago sartzen dira pubertaroan Europar neskekin alderatuz.

      – Despigmentazioa: melaninak argi-izpiak blokeatzen ditu gorputz barrenerako bidaian. Azal zuriak, ile hori finak eta begi argiekk, aldiz, erraztu. Garai artan eguzki gutxi edukitzaeaz gain, oso babestuak joan behar izaten zuten, eta eguzkiarekin edozein kontaktu aprobetxatu beharra zegoen. Hori dela eta, arraza kaukasikoaren azaleko ezaguarriak. Glandula pituitariak eguzkiaren eraginari erantzuten dio hormona ezberdinak sortzeko garaian, hazkunta hormona adibide gisa.

      Bai, arrazak existitzen dira eta uste baino anitzagoak dira. Arraza bakoitza altxor bezala ikusten dut nik, eta plutokrazia internazionalak egun bultzatzen duena Europaren mestizajea da. Horren aurka nago erabat. Nik afrikarrak afrikar izatea nahi dut, eta Europarrak europar.

      Bestalde, boterea eskuratzea nahitaezkoa da gure etniaren biziraupenerako, baina ez da baldintza bakarra. Begira Irlandari, estatu propioa dute baina horrek ez du eragotzi galeikoaren desagerpena. Eta ez da kasu bakarra munduan.

      • Zuk zeuk eman duzu erantzuna, irlandarren arazoan arrazarena ez baita esanguratsua izan, baizik eta urtetako menpekotasuna (boterea), zeina berreskuratu dutenerako beren nortasunaren zutabeetatik kanpo utzi duten hizkuntza.
        Gakoa da: Euskaldunon gainbehera etorkinen erruz hasi zen? Benetan hori uste baduzu, uste dut foro honen bidez ez garela inora iritsiko.

        • Eneko, ondorio guztiz faltsua atera duzu, ez dakit nahita edo nahigabe. Irlandan arrazak ez badu eraginik izan inmigrazio masiborik izan ez dutelako da, orain gutxi arte behintzat. Baina horrek ez du demostratzen inmigrazioak eraginik ez duenik.

          Izan ere, bada kolonizazio etniko baten kasu famatu bat, Ipar Irlandakoa. Gatazkaren jatorria ordezkapen etniko batean dago: XVI. mendean Inglaterra eta Eskoziako kolonoak Ulsterreko lurrak okupatu zituzten, katolikoak baztertuz, Irlandaren erresistentzia etnikoa ahultzeko. 400 urte ondoren, gauzak bere horretan jarraitzen dute gutxi gora behera: ez da integraziorik eta normaltasunik garatu, gatazka politiko-militar bat baizik. Eta, kau honetan, irlandar katolikoak atera dira galtzen. Horrek demostratzen duena da kolonoen finkatze masibo batek ez duela konponbide onik herri indigenarentzat. Multikulturalismoak soilik zatiketa dakarrela eta etnien arteko norgehiagoka boterearen alde.

          Gurean berdina gertatuko da. Botere politikoa berreskuratzen dugunerako, gainera, berandu izango da. Biztanlegoaren %30 edo %40era iristen direnerako hasiko dira euren kultura imposatzen gurean. Eta egoera hori iritsiko da, jakina: Afrika, Asia eta Ekialde Hurbila boom demografiko batean aurkitzen dira, natalitate tasa kontroletik kanpo dago, eta jende guzti hori nonbaitera zabaldu beharko da. Bitartean, arraza zuriko herriek biztanlegoa galtzen dute natalitate tasa txikia dela-eta.

          Irlandaren kasuak demostratzen du beste gauza bat: hizkuntzaren ofizialtasun lege eta diru-laguntzek ez dutela eragin handirik herriak berak hizkuntza baztertzen badu. Euskal jatorriko herritar askok euskara baztertu badute, nola ez dute baztertuko jatorri euskaldunik ez duten komunitateek?? Uste duzu guri fabore bat egitearren euskaldunduko dirla magrebiar, txinatar, afrikar edo hegoamerikar jatorriko kolonoak?

          Etorkizuna, modu literal batean, beltza da euskaldunontzat. Kontua, honakoa da: ideologia karitatibo-progre faltsu horren alde egin, hau da, utopia multikulturalista kapitalista horren alde, edo subiranotasun nazionala eta Euskal Herriaren interes etnikoen alde. Ez dago erdi-biderik.

          Hemen iraultza nazionala izango da, edo ez da izango.

      • Gaur egun gure DNAk jada izugarri nahastuak daude, inor ez da purua, norbait sinisten du milaka ta milaka urte pasa ta gero, hainbeste migrazio ta gero, hainbeste okupazio ta gero Lur batekoak beste lur batekoak inbaditu ta han gelditzen diranean…. Nahasketa izugarria eragin dute jada, ta nahasketa ez du ezer txarrik berez, kontrakoa baizik.
        Gaur egun ez dut uste dagoela Euskaldunik odola nahastuta ez daukanik, ez Frantsezik….. Ta?
        Hori ez du erran nahi, kultura, hizkuntza, oiturak galdu behar diranik horregatik.Bata ez du bestea kentzen.

        • Kontrakoa. DNA mitokondrialaren azken aurrerapenek demostratzen dutena da giza-taldeen nahasketak ez direla uste bezain handiak izan. Hare gutxiago Euskal Herrian, non r1b taldekoen kontzentrazioa %70-%80koa den

        • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2015-03-28 11:46

          Sugar: gauza bat eskertu behar dizugu, alegia, zure iruzkinak beste mediotan, euskaraz jo ta ke. Bejondeizula!

          Nahiz eta benetan uste dudan immigrazio eta euskarari dagokionez ideia oso okerra duzula (zure -eta gure- nahietatik hurbilago, errealitatetik baino), onartu behar da iruzkinetan euskaraz aritzeak euskararen aldeko lana egiten duzula. Segi horrela!

  • Moderatzaileak, arren. Ez dut ulertzen nola den posible halako iruzkinak argitaratzea. Adierazpen askatasuna, noski, bai. Hori da. Geroz eta nazkagarriagoa da zuzeuko iruzkinak irakurtzea.

    • Eta zergatik ezabatu behar dituzte iruzkin horiek? zure gustukoak ez direlako?Errespetatu besteon iritziak eta pentsamenduak motel!

      Ezabatzeko eskatu ordez zergatik ez dituzu iruzkin horiek zure argudioekin erasotzen, hau da, eztabaida sortzen?

      Nola ez! errazagoa da pentsamenduaren zentsuratzailea izatea argudiaketa erabiltzea baino, hori besteak isilarazteko bide errazena delako, ezta?

    • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2015-03-26 15:49

      Nazka; hori bera egiten dute ARGIA eta BERRIAn. Eta horregatik ez du inork ezer hor komentatzen.

      Ez dute nahi eztabaida hau gizarteratu dadin. Are gehiago, immigranteei buruz hitz egitean, beti linea editorial bat jarraitzen dute; albiste asko argitaratu ere ez dituzte egiten, denok immigranteekiko itxura ona izan dezagun.

      Baina debatea kalean dago. Ezin duzue ixilarazi. Tabua apurtu da. Ez hemen bakarrik Europa osoan.
      “Hego”k esan duen bezala, ez bazaizkizu iritziak gustatzen, borrokatu argudioekin, ideikin, arrazoiekin, datu objektiboekin. Bestela… izorrai!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

      • Datu obejetibuak zuretzako izango dira, ze datuak zuri kontra eramaten dizute, baina agintari, aberats, enpresa haundi, denok dakigun estatuak egindakoa egin izan ez balute, arrazakeri hori ez zan esistituko.
        Datuak diote ez dagoela arazorik orokorrean etorkinekin, gehio aportatzen dutela orokorrean jasotzen dutena baino….

        Kalean dagoena beldurra da, beldurra lana ez izateari, beldurra lan duina ez izateari, beldurra murrizketa sozialengatik (etorkinekin zerikusia ez duena), beldurra pentsioen erreformarengatik (pentsioak igo daitezke ta guzti baina…)…. Ta beldur hori arrazismo pizten du ta dagoena haunditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude