Freebatasuna

images2.jpg
Neuk ere bai. Ordu batzuk pentsatzen eman eta, azkenean, neuk ere bai. Hitzak sobran daudela esaten da FREEBATASUNA gunean. Ez nago ados: hitzak behar dira, batez ere. Ozenki esan behar da ETAren borroka armatua gaur eta hemen ez dela iraultza politikorako tresna egokia, ezer lortzeko bide zentzuzkoa. Era berean esan behar da Estatu espainiar eta frantziarraren faxismoari aurre egin behar diegula, benetako Demokrazia dela bidea, izatekotan. Oraindik erabili gabeko bideak ditugu, zorionez, erresistentzia zibilaren alorrekoak.”Bi kate, biak tira beharrekoak…”

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Freebatasuna”-ri buruz

  • Nik “hitzak soberan daude” hori beste modu batean ulertzen dut, Hasier.

    Sobera hitz dago gertatutakoa salatzeko. Horrelako egoeratan esan beharrekoak esanda daude, askotan. Eskubide zibilen urraketaren salaketak eginak daude, baita ETAren aurkakoak ere.

    Euskal gizarteak, zuk apuntatzen duzun bidean ere, aspaldi esan du aski da! Gehiengoak aspaldi esan dugu konponbide demokratikoa behar duela gatazka, mementuz, amaigabe honek.

    Nik horrela ulertzen dut manifestu labur hori. Gauza asko esan zitezkeen, hitz asko erabil daitezke. Baina muina hori da: irtenbide demokratikoa.

    Jakina, horretarako, ados nago zurekin. Hitz egin beharra dago, orain, beti.

    Agian esaldia sortu dutenek ez dute bete betean asmatu.

    PD: Portzierto, ama, irakasle izaki, klandestinitatean ikastolako irakasle izan ziren beste batzuekin batera omendu zuten aurrekoan Tolosako Leidorren. Poz pozik etorri zitzaidan, zurekin egon zela esanez!

    Ondo segi!