Frantziako aberatsek ere “elkartasunezko ahalegina” egin nahi dute. Euskal Herrian nortzuk dira aberats horiek?

Txapela dirua

Orain Frantziari heldu zaio ordua. Estatuko aberatsetan aberatsenak zerga gehiago ordaintzeko prest daudela jakinarazi dute. Enpresa hauen zuzendaritzetako kideek sinatu dute: L’Oreal, Danone, Accor, Peugeot… Orain gutxi AEBn ere beste hainbeste egin zuen Warren Buffetek. Euskal Herrian nortzuk dira diruz gainezka dauden horiek?

 

2007ko Forbes zerrendan euskaldun baten izena agertu zen: Jose Maria Aristrain. Munduko 557. pertsona aberatsena omen da Aristrian, Gipuzkoako siderurgia enpresarien oinordekoa. Bera omen da Euskal Herriko pertsonarik aberatsena; 1.323 milioi euro zituen.

Garak 2008an kalkulatu zuenez, 20.000 euskal herritarrek 2,5 milioi euro baino gehiagoko ondarea dute.

Ez dago Euskal Herriko aberatsen zerrenda publikorik, baina guztioi datorkigu burura izenen bat edo beste. Baliteke, hauek ere bapateko elkartasun haizeak jotzea eta laster izatea horrelako gutunen bat egunkarietan.

Izen-abizenik ba al dituzte euskal aberatsek horiek? Ezagutzen al ditugu?

 

 

aberatsak, Ekonomia, gutunak, zergak

4 pentsamendu “Frantziako aberatsek ere “elkartasunezko ahalegina” egin nahi dute. Euskal Herrian nortzuk dira aberats horiek?”-ri buruz

  • Hasier Etxeberria

    Oso interesgarria egiten zait gaia, baina ezer zeharkatu nahi ez badut ere, derrigortuta ikusten dut ene burua eztabaida bat seinalatzera esaldi honen aurrean: “20.000 euskaldunek 2,5 milioi euro baino gehiagoko ondarea dute”. Euskaldunok munduan 800.000 garela egia bada, ausartzen naiz esatera ez dela planeta guztian gu hainakorik burtsa kontutan. Bejondeigula!

  • Aitzol Azurtza 2011-09-05 10:39

    Joseba Uriak euskaldun eta euskalherritar (edo euskotar) kontzeptuak nahasten dituela iruditzen zait. Gara-ren artikuluak “vascos” hitza erabiltzen du eta badakigu Gara-k “vascos” dioenean “euskalherritar” (Euskal Herriko biztanlea) edo “euskotar” (Euskadiko biztanlea) adierazi nahi duela. Beraz, zuzenagoa litzateke esatea, Euskal Herriko (edo Euskadiko) hiru milioi inguru biztanletik hogei mila inguru direla oso aberats, hau da, biztanlegoaren %0.67 inguru. Ez dirudi hainbeste denik, AEBn milioi dolar edo gehiago zutenak biztanlegoaren %2.5a zirenean iaz…

    Oharra: Euskadi hitza jatorrizko zentzuan erabiltzen dut, hau da, Euskal Herriaren gauzatze politiko bezala, funtsean Euskal Herriko lurralde historikoekin bat datorrena (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea eta Zuberoa).

  • Joseba Uria 2011-09-05 11:15

    Ados biokin, Aitzolekin eta Hasierrekin. Nahastu ditut euskaldun eta euskal herritar. Zin dagizuet “ihes egindakoa” izan dela, ez ditudala nahasten. Gaizki esana zuzendu dut jadanik.

    Eta, Aitzol, ez dakit asko ala gutxi, baina 20.000 pertsona herri koskor baten adinakoa da. Pentsa 2,5 milioi baino gehiago dituzten horiek guztiak leku berean bilduta.

  • Aitzol Azurtza 2011-09-05 18:49

    Lasai Joseba, besteok ere egiten bait ditugu akatsak… Hogei mila asko irudi dakizuke baina zuk ongi diozun bezala, herri koxkor bat baino ez litzateke. Pentsa, AEBko %2,5eko biztalegoaren kopuruak zortzi milioi hiritar adierazi nahi duela, hau da, herri koxkor bat baino gehiago herrialde koxkor bat litzateke (Suedia bezalakoa edo Finlandia, Danimarka, Suitza eta Irlanda baino jendetsuagoa) non denak milioidunak zirateken!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude