Frantzia euskaraz abesten aztoratu duen neska

Frantzia euskaraz abesten aztoratu duen neska

Frantzia euskaraz abesten aztoratu duen neska

Frantziar Estatua hankaz gora jarri du Anne Etchegoyen abeslariak. Donapaleuko abeslari baxenafarrak ‘Les Voix Basques’ (Las voces vascas) diskoa kaleratu eta 10 disko erosienen artean jarri du errepublikan, euskal abestiz beteriko lanaren 60.000 aletik gora salduz eta urrezko diskoa erdietsiz. Interneten ere ez da zokoan geratu, eta hemen txertatzen dizuegun bideoak 250.000 bisitatik gora izan ditu. Harrigarria ezta?

Frantzia euskaraz abesten aztoratu duen neska

6 pentsamendu “Frantzia euskaraz abesten aztoratu duen neska”-ri buruz

  • Ez, ez da harrigarria. Frantzian saltzen duena ez delako euskal izaera, frantziar erregionalismoa baizik. Ezpeletako biperraz eta ardi gasnaz koloreztatutako kantakera, Beñat Oteiza xerri ekoizleak babesturiko CDak… Txapel eta gerriko gorriz jantzitako “euskaldunak” edo “les basques” erakusten ditu Parisen. Frantziako taldearen partidu batean Marseillesa kantatuz egin zen ezagun “la voix du Pays Basque”, Baionako festetako himnoa den “xoriak-xori” (barka, “hegoak”) kantatuz lortu zuen arrakasta.

    Twitterren egin zaizkion kritiketan, euskara ikasten ari dela erantzun du. Bejondeiola. Ea hizkuntzaren jabe eginda karta postala saltzeari utzi eta herria aipatzen hasten den…

  • Esklabu beltzak ere antzeratsu zoratzen ziren nagusi zuriak euretarik bat bufoitzat hautatzen zuenean…
    EAEan eta NFEan kolonizazioa sakona da, baina PADan gertatzen dena ikustea gogorra da gero…

  • Horrenbesteko aldea dago Iparraldeko erregionalismotik, Hegoaldekora?

  • Zergatik jarri diozue abizena frantsesez, berak diskoetan-eta euskarazko idazkera erabiltzen baldin badu? Badakigu Frantziako estatuak oraindik ere ukatu egiten digula euskal abizenen euskarazko grafia ofizialki erabiltzea, baina hemen ere hala ikusi behar izatea… Zer izango da hurrena? Raimond Marticorena?

  • Barka, goiko mezuan nahasi egin naiz: diskoetan ez du «Etxegoien» jartzen, baina euskarazko hedabideetan bai (Berria, euskarazko wikipedia… baita Gara egunkarian ere), hala agertu da orain arte behintzat, eta bera ez da kexatu. Ez frantsestu haren abizena, mesedez.

  • Ados Baionarekin. Hona hemen Annek berak esaten duena: “Je sais bien que je manie des clichés du Pays basque” http://www.sudouest.fr/2013/07/08/son-chant-d-action-1108443-4693.php

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude