Fito Rivera

Fito Rivera –

Fito Cabrales entzute handiko musikaria da, aspalditik. Aurten, 20. urte bete ditu Platero y Tú taldea utzi eta bakarlari abiatu zenetik, eta errepidean ospatu du urtemuga, zuzenean joz.

Bilbotarra Madrilen izan da azken asteburuan, bi gauz Wizink Centerreko oholtza gainean, eta hurrengo hitzorduarekin itxiko du bira, irailean, non eta Londreseko Royal Albert Hall itzaltsuan.

Fito RiveraPortzierto, Royal Albert aipatu dugunez, Albert Riverak Instagramera igo duen argazki bat aipatu nahi dugu (ondoan duzuen hauxe), asko zabaldu eta kalapita piztu baitu sare sozialetan; eta ez da izan bakarra.

Ciudadanoseko presidenteak aspaldi adierazia zuen Fitori dion miresmena, eta berau ezagutzeko ilusioa zuela; eta Fitok, bere aldetik, erantzuna zion bere sokakoa izan ez arren -ezkertiarra dela aitortu izan du-, ondo hartuko zuela.

Kontua da Fitoren zaleetako askori ez diela batere graziarik egin argazkiak, atzo gaiarekin txantxa ugari egin ziren arren. Beranduegik “Fito eta Fitipaldia” izendatu du argazkia, askok bien ustezko bizioak aipatu dituzte, eta beste batzuk kantu apropos bat bilatu nahi izan dute argazkiarentzako: Soldadito marinero conociste a una sirena / de esas que dicen te quiero si ven la cartera llena / Escogiste a la más guapa y a la menos buena (…)”.

Horrenbesterako al da?

.

* Musikariak politikariekin izan duen harremanarekin jarraituz, Azkuna Bilboko alkate zenduaren laguna ei zen Fito, eta beste “ilustre” hau Fitoren zalea omen da (IKUSI BIDEOA!).

Fito Rivera Fito Rivera Fito Rivera

Zer duzu buruan “Fito Rivera”-ri buruz

  • Photo horretaco buruec gainean itsatsitacoac dirudite.
    Gueçurrezco argazquia da nire ustez.