Fito Cabralesen azalpenak, Riverarekin egindako argazkiari buruz

Fito Cabralesen azalpenak, Riverarekin egindako argazkiari buruzkoak –

Ciudadanos alderdiko buruzagiarekin egindako argazkiak sare sozialetan eragin dituen erantzunekin harrituta, Facebook orrian bideo bat eskegita azalpenak eman ditu Fito Cabralesek:

Bakarkako bidean hogeigarren urtemuga duela-eta, hogei hitzorduko bira bukatu berri du Fitok. Azken zuzenekoa Madrilen eman zuen orain gutxi, eta kontzertuaren ostean Albert Riverak sare sozialetan eskegitako argazkiak zeresan ugari eman du, baita ZUZEUn bertan ere. Gauzak horrela, ekainaren 29an Facebooken bideo bat eskegi eta bere iritzia zabaldu nahi izan du Cabralesek.

Musikari bilbotarrak kontzertu bakoitzeko ehundaka argazki egiten dituela dio, mundu guztiarekin, “izan poliziak, gurutze-gorrikoak, suhiltzaileak… edo izan Albert Rivera”, eta erabat harrituta  dagoela onartzen du, jendeak egin dituen irakurketak direla eta.

Badaezpada, gainera, berak bozka Podemosi ematen diola ere argitu du, irrifar zirikatzaile batez.

Fito Cabralesen azalpenak, Riverarekin egindako argazkiari buruzkoakFito Cabralesen azalpenak, Riverarekin egindako argazkiari buruzkoak

Zer duzu buruan “Fito Cabralesen azalpenak, Riverarekin egindako argazkiari buruz”-ri buruz