Fikzioa euskarazko azpitituluekin Canal+ katean

Sean_Bean_Game_of_ThronesJaurlaritzak eta Canal+ telebista kateak lortutako akordioak euskarazko azpitituluak txertatuko ditu 100 film eta serie baino gehiagotan, abenduaren 1etik aurrera. Horretarako, 191.000 euro inbertituko ditu Jaurlaritzak 2014, 2015 eta 2016 urteetan, eta beste hainbeste diru jarriko du Canal+ berak.

Jatorrizko film eta serieetan azpititulatuko da euskaraz, gaztelaniazko sorkuntzetan salbu. Hego Euskal Herrian 74.000 bazkide ditu telebista pribatuak. Hitzarmenaren bidez “Espainian euskaraz hitz egiten dutenengana heltzea” daukatela helburu adierazi du Patxi Baztarrika Hizkuntza sailburuak.

Azpititulatutako film eta serieetako batzuk: ‘Gravity’, ‘Blue Jasmine’, ‘Prisoners’, ‘August’, ‘The Blacklist’, ‘Interstellar’, ‘Silence’, ‘Exodus: gods and kings’, ‘Noé’, ‘Godzilla’.’House of cards’, ‘Girls’, ‘Looking’, ‘Mad men’, ‘Game of Thrones’, ‘Orange is the New Black’, ‘Masters of Sex’, ‘Ray Donovan’, ‘The Knick’, ‘Leftlovers’, ‘True detective’ eta ‘Silicon Valley’.

Albistea Europa Pressen.

Ikus-entzunezko hauetako batzuen azpitituluan sarean doan eskegitzen dituzte Azpitituluak komunitatean.

azpitituluak, canal+, telebista

4 pentsamendu “Fikzioa euskarazko azpitituluekin Canal+ katean”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-11-19 01:51

    Galdera bat. Bueno, bi: EiTBn para al daitezke euskarazko azpitituluak kate guztietan? Erdaldunek aukerarik ba al dute euskarazko saioak gaztelaniazko azpitituluekin ikusteko?

    Bueno, hiru: Canal+ ez al da minoritario xamarra (eta garestia) eskaintza digitalaren barnean?

    • Ados nago. Oso jende gutxik du Canal+. Hau da, 2015ean behintzat jende gehienak ez dugu holako filmik eta serierik ikusiko. 2016an ETBk horrelako puntako filmak eta serieak erosiko ditu? Sinesteko zaila…

  • zakarias aizierdi 2014-11-19 08:50

    nei pasada hutsa iruitze zait. ETB hain exkax euki, ta ordainduta ikusi behar dan tb bati xoxak eman!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude