Fernando Bizcaico Jaunaren escumusucationea

Fernando Bizcaico Jaunaren escumusucationea –

Fernando Bizcaico Jaunaren escumusucationea

Quadro haur 1609. urthean pictatu çuen Francisco de Mendieta aiaratar pictoreac. Irudian representatzen dena da 1476. urthean Castellaco regue Fernando V.a, Bizcaico nobleen aldetic oneritzia jassotzen Bizcaico Jaun beçala, Foruac confirmatu ondoren. Irudiaren erdian aguercen da scena presiditzen Fernando Bizcaico Jauna, eserita throno imperial batean bere blasoinarequin, eta bere alboetan bi jaun belhaunicotz daude. Haietaco batec, ceina Lope Garcia de Salaçar liçatequeen, Fernandoren escua musucatzen du. Fernandoren thronoaren atzean tribuna bat dago non cembait guiçon aguercen diren, haietaco batzuc lancequin armatuac. Hauec dirateque Fernandoren fonctionario castellarrac. Alboetan beheco partean Bizcaico jaun banderiçoac aguercen dira euren armequin. Armarri bacoitzean leinu banderiçoen blasoinac adiarazten dira.

Goragoco nivel batean Fernandoren fonctionarioen albo bietan emacumeac aguercen dira, bacoitza orduco tocado characteristico ezberdin batequin. Emacume hauec Bizcaico herriac representatzen dituzte.

Fernandoren thronoa erdian dago, rhitmoarequin arbol bat irudicatuz bere forma vertical lucearequin, haren gainean adarren eta hostoen irudia explicituqui dagoelaric adiaracita. Fernandoren oinen azpian, arbolaren substraiac bait liren, marcu ornatu bat dago inscriptione batequin. Inscriptionearen textua euscaraz dago, eta guertaquiçunaren berri emaiten du: 1476an bizcaitar jaunec Fernando onhesten dutela euren Jaun beçala eta Fernandoc Foruac juratzen dituela. Garai hartacoa da Bizcaico Foru çaharra deitzen dena, Bizcaico legueen lehen compilationea.

1452co Foru hori feodala cen, arguiqui adiarazten duen beçala quadroac, eta contextu legal hartan juratu cituen Foruac Fernandoc Bizcaico Jauna içaitecotz. Foru hori aldatuco cen 1526. urthean, berce batequin ordezcatuz garai modernoen formetarat egoquituago, eta Castellaco resumaren Institutioneei influencia guehiago otorgatuz.

Scena honen guciaren atzean, paisage bat ikusten da: ezquer batean eliça bat hurbil, urrunago hiribildu bat eta urrunen harana eta mendiac. Escuin-aldean urrunean mendiac eta hiribildu bat, eta guertuago bi otso banda batequin eta carruage bat non cembait persona dauden. Gurdiaren gainean emacume bat lança batequin eta liburu batequin, “carta puebla” bat aguian, eta guiçon armatu batzuc. Quadro haur pictatu cen 1609an, garai batean non Bizcaico institutione foralec Castellaco monarchiaren baithan euren particularitateac babestu ukan bait çituen, nagussiqui hidalgotza universalaren ideiari lothuric. Mundu castellanoaren eta haran cantabricoen realitateac osso ezberdinac ciren guiçarte structurei dagoquionez. Bizcaitarrac hidalgoac ciren, legalqui, eta lana eguiten çuten, gauça bat cein castellar nobleençacotz ulerceco çaila bait cen. Bizcaitarrac Castellaco lurraldeetan hidalgo beçala tractatuac içan citecen, offensiva juridico, dyplomatico eta intellectual potente bat abiatu çuten XVI mende bucaeran, non nabarmendu bait cen Andres de Poza licencitua.

Hidalgotza universalaren justificatione historicoa burutzecotz, bizcaitarrec euren traditione juridicoaren jathorria describatu çuten, erranez thoquia nehoiz ez cela içan conquestatua eta berthocoac bethi antholatu cirela euren modu proprioan. Horrequin baterat, euscaldunen edo cantabroen hizcunça aiphatu çuten ere, erranez ba cela Deluge Universaletic libratu cirenen hizcuncetan bat.

Behecaldeco marcu ornatuaren textuac honaco haur erraiten du, mendebaldeco euscaran:

Transcriptionea

Auda nola millatalaureuntayruroguetaamas / ei urteetaGaragarrillen ogueta amargarenegun / erreguejauFernando bostgarrenaguernicaco arb(ol) / en bean bizcaitarrai confirmadueguinezan euren / Foruacta eurac berajau ntçat ecutea

Iracurqueta

Au da nola millata laureunta yrurogueta amasei urteeta Garagarrillen ogueta amargaren egun erregue jau Fernando bostgarrena guernicaco arbolen bean bizcaitarrai confirmadu eguinezan euren Foruac ta eurac bera jauntçat ecutea

Curiosoa da ikustea nola garai hartan, halaco importancia symbolicoa ceducan irudi batean, textua euscaraz aguercen cen, eta gaztelaniaz ecer ez. Berce aldetic, Fernando regue arrotz hura scena presiditzen aguercen bada ere, ecimbercean assimilatu behar çaio bere irudia Arbolari, ceina bait da benetazco figura nagussia. Reguearen aurretic Leguea.

***

Fernando Bizcaico Jaunaren escumusucationea

13 pentsamendu “Fernando Bizcaico Jaunaren escumusucationea”-ri buruz

  • Alexander,
    Lan guztiz bicaina eguin duçu, cinez.
    Euscal textua ere jodda historico edderra da.
    Anhitz esquer!

  • Oso interesgarria ekarri duzun gaia, Alexander, eta gainera euskara nazional historiko ederrean idatzia.

    Han-hemen irakurri dudanez, hainbat euskaldunek bultzatu hidalgia unibertsalaren kontu haren helburua ez zen besterik baizik eta babestea “Castellaco monarchiaren baithan euren particularitateac” (kristau zaharraren pribilegioak), zertarako eta expansioan zen Gaztelaren barruan medratzeko abantaila erdiesteko. Gaur indar betean dagoen agenda, bide batez.

    Bestetik, “escumusucationea” hori ez al da betiko “eskumuinak”?

  • Mila esquer Josu eta Guilen!!!

    Quadroco textua euscararen Historian osso importante dela uste dut. Eta quadroac berac ba daduca ere charga symbolico içugarri handia.

    Alde batetic eguina içan cen contextua. Orduan bizcaitarrec Señorioaren erabaquimena babesten çuten Monarchia compossatu baten baithan. Señorioan edo Jaurherrian feodalismo classicoa abolitu cen, eta berthocoa cena, etche bati lothua, hidalgoa cen. Ez cegoen Castellan edo Europaco thoqui ia gucietan beçalaco berheizqueta hura nobleen eta servuen artean. Bainan, hori Bizcaitic campo, adibidez Castellan berhecia cen, eta hori onhartua içan cedin aritu ciren bizcaitar institutionea.

    Gauça cen ecen, bizcaitarrac noble içanic ere, lana eguiten çutela euren cabuz, cela mercataritza gauçetan, dela artisautza gaucetan. Hori noble castellar classicoençacotz aberratione bat çatequeen, ceren haiec ez bait çuten lanic eguiten. Hortaracotz ceduzcaten servuac.

    Hori Bizcaian gauçatu cen leguez 1526co Foru Berrian. Orduan jada erraiten cen bizcaitar guciac hidalgo cirela. Hor contradictionea ikus daiteque nobleen eta monarchiaco buruaren artean, Bizcaico eta Castellaco administrationeen artean. Bainan Bizcaian orduracotz systema feodala abolitua cen. Guipuzcoan ondoren anceco processua eman cen, eta Naffarroa Garaico ipharraldean ere.

    Bai dagoque asmo economico pragmatico horren guciaren atzean, expansionean cen monarchiaren baithan. Orduan ere, Bizcaian populatione hazcundea egon cen, eta Castellan cehar hedatu ciren. Nola lan eguiten ba cequiten, eta hidalgoac ciren, horrec privilegio bat jaun-morroi systema castellanoan.

    Processu historico osso interessantea da, eta contradictionez bethea. Bainan gure Historiaren parte da. Neri deigarri eguiten çait, nola quadroaren objectu nagussia, symbol nagussia, den Arbola. Hor Castella eta Aragoneco regue Fernando assimilatua çaio Arbolari. Berac Foruac accatatzen ditu eta Arbola bilhacatzen da, eta orduan escumuincen du Garcia de Salaçarrec. Eta horrequin baterat, textua bacarric euscaraz dago. Horrec eracusten du ecen, euscarac ba ceducala importancia bat, nahiz eta administrationeco textu officialetaracotz erabili ez.

    Escumusucationea escumuina da, bai.

    Phozten naiz goçatu ukan baduçue.

    Adeitassunez

    Alexandre

  • Gaiaren inguruan, oso irakurketa gomendagarriak dituzue honako hauek:

    – Apologistas y detractores de la lengua vasca (lehen atala: “El largo debate sobre la excelencia o barbarie de la lengua vasca en la Era Foral, 1545-1876”)
    https://www.iuravasconiae.eus/sites/default/files/03_humboldt_Madariaga.pdf#page=13&zoom=auto,-330,623

    – Before Babel (hitzaurrearen 3. atala: “Origins of the Basques: On Materia Vasconica”)

    https://www.researchgate.net/profile/Joseba-Gabilondo/publication/335453435_Before_Babel_A_History_of_Basque_Literatures_Lansing_Barbaroak_2016/links/5d66ae6da6fdccf343fb6bfb/Before-Babel-A-History-of-Basque-Literatures-Lansing-Barbaroak-2016.pdf#page=16&zoom=auto,-355,475

    Lehenengoak zenbait paragrafo dedikatzen dizkio Mendietari, eta, euskarazko testuari buruz diozunaren ildotik, hau esaten du:

    No puede ser inocente la utilización del idioma, en clara vinculación lingüístico-política, pues en un momento en que todos los instrumentos públicos se hacían en castellano redactar la explicación en vasco, sin duda tiene una intencionalidad. [41-42 or.]

  • A. Aranburu 2021-11-14 14:09

    Koadroa behin baino gehiagotan ikusi badut ere (ez presentzialki), gaur arte ez nekien testua euskaraz zegoenik!

    Euskaldunen hidalgia Espainian barna ulergaitza zela diozu, eta bat nator. Hamaika pasadizo badira, baina On Kixoteri aurre egin zion Sancho de Azpeitiarena izango da ezagunena.

    Eskerrik asko.

  • josu naberan 2021-11-14 16:33

    Arretaz inoiz behatu ez ditudan ñabardura bitxiak bezain interesgarriak.

    ESKUMUSUCATIONEA

    *eku-an-musu-zio-unea

  • Benat Castorene 2021-11-14 16:53

    Holako zerbait bazen gure aldean ere.
    DeLancres hasarretu zen zeren eta lapurtar guziek erraiten baitzuten noble zirela, nahiz txabol miserable bat etxetzat eduki.
    Bestetik gauza jakina da Lapurdiko foruei esker lapurtar guziek armak eduki zitzaketeela gainerako Frantziako erresuma guzian nobleek bakarrik zutelarik eskubide bera.
    Milesker Alexandre.

  • josu naberan 2021-11-14 19:26

    LAPURDI

    *lea-buru-en-uri “bailara-buruko uria”

  • josu naberan 2021-11-14 19:30

    Barka

    *ESKU-an-MUSU-ZIOA “ESKU-MUSU EMATEA ZIO”

  • Anhitz esquer çuei adisquideoc!
    Alexandre

  • Bai benetan koadro hau spezialki atsegiten dudala ezagutu nuen egunetik, gaur zure lana irakurri ondoren, hare ta gehio. Brutalak zure azalpentzoak, eskertzekoa da oso egiten dituzuen lana. Beti supergustora irakurtzen ditut zuen sarrerak ,gauza asko ikasten ditut zuekin, edo zuei esker. Egi esanez nahiko engantxauta naukazue zuen historia edo kultura edo hizkuntza klase magistralekin .
    Tarte oso onak pasatzen ditut zeuren eztabaidetan murgilduta .Ordaintezinak!!!
    Gaur, lotsari erronka irabazita, zeozer idaztera behartu naiz merezi dituzuelako. Parte hartzen dituzuen guztiei, bihotzez…nere eskerrik handienak !!!

  • Ustez lanean aritzen ziren noblei “nobles de abarka” zioeten ,beste nobleak, ” nobles de espuela” ziren horiek

  • Mila esquer anhitz, Udane, çure hitz edderrengatic!
    Alexandre