Felipe Gonzalez Gora Euskadi Askatuta (bideoa)

Felipe Gonzalez Gora Euskadi Askatuta (bideoa)

Garai nahasiak izango ziren: Felipe Gonzalezek  “Gora Euskadi Askatuta!” oihu eginez amaitu zuen Donostiako Anoeta belodromoan emandako mitina. Orduan, Hegoaldeko alderdi sozialista bakarra zen eta autodeterminazioa aldarrikatzen zuten. Horra hor froga bideoan.



PSOEk Espainiako trantsizio izendatutako epealdian izan zuen aldaketa nabarmenaren erakusgarria da Anoetan eginiko mitinean jarraitzaileei Felipe Gonzalez hautagaiak esan ziena: “Gora Euskadi Askatuta!”.

Ez zuen esan nahi Iñaki Gabilondok egin bezala, ez dirudien zerbait. Gonzalezek Euskadi (Espainiatik) askea eskatu zuen. Txiki Benegas eta beste hainbat sozialista 1978ko Aberri Egunean pankarta baten atzean jarri ziren: “Autodeterminación en la Constitución. Aberri Eguna  1978. Estatuto de Autonomía Nacional”.

Zer gertatu zen PSOEk aldarrikapen horiek bazterrean uzteko?

A posteriori egindako interpretazio politikoetatik haratago, dokumentu historiko bitxia da. Nor eta Felipe Gonzalez “Gora Euskadi Askatuta” deiadar egiten jendaurrean.

 

Felipe Gonzalez Gora Euskadi Askatuta (bideoa)Felipe Gonzalez Gora Euskadi Askatuta (bideoa)
felipe gonzalez, gora euskadi askatuta, mitin, PSOE

3 pentsamendu “Felipe Gonzalez Gora Euskadi Askatuta (bideoa)”-ri buruz

  • Josemari Navascués 2012-03-17 21:07

    “Gora Ukadi”, behar denean, “Gora Ukadi” “Viva Ejpaña”, behar denean, “Viva Ejpaña” eta Falanjea, behar bada, Falanjea. Ikusi hemen.

  • Iñaki Larrañaga
    Iñaki Larrañaga 2012-03-18 11:42

    Gaur gauean F.Gonzalez elkarrizketatuko du Jordi Evolek, Salvados saioan. Jakin dezatela Espainia aldean ere haien presidenteak nolakoak esaten zituen. #GoraEuskadiAskatuta #felipegonzalez eta Salvados gaurko programaren #(hashtag) erabili dezakegu jendeak hau http://ttiki.com/35827 ikus dezan! 😉

  • Felipek EHn egin zituen atzerritik etorri berritan lehen bi mitinak, lehena Bilbo inguruan eta bigarrena Eibarren,Astelenan. Han abertzale talde bat Eusko Gudariak kantatzen hasi eta kolpeka atera zituzten bertatik. Hor hasi zan gaiztotzen Frankoren aurkakoen artean zegoen konpilzitatea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude