Federiko Krutwigen jaiotzaren mendeurrenaren jardunaldia 1921-2021

Federiko Krutwigen jaiotzaren mendeurrenaren jardunaldia –

Krutwig Jardunaldia Federiko Krutwigen jaiotzaren mendeurrenaren jardunaldia 1921-2021

Getxoko Erromoko Kultur Etxean, maiatzaren 15ean, 16:30-20:00

– Federikok arlo askotan jardun zuen eta guztietan ekarpen garrantzitsuak egin zituen: kulturan, euskeran, politikan, zibernetikan, eta abarretan.
– Bera gabe nekez ulertuko genuke gaur egungo Euskal Herria.
– Herri honek sortu duen teoriko eta estratega garrantzitsuenetako bat izan zen.
– Hiru hitzaldi egongo dira Getxoko Villamonte Kultur Etxean maiatzaren 15ean arratsaldez:
Alejandro Zobaran: Krutwigen ibilbideari begirada orokor bat
Iñaki Egaña: Euskaltzain subertsiboa
Xabier Renteria: Euskal Herriko gizarte aurreindoeuroparra: Krutwigen Garaldea
– Aurrez aurre eta online parte hartzeko aukera. Egitaraua
– Izena emateko: hemen

2021eko maiatzaren 15ean Federiko Getxon jaio zela 100 urte betetzen denez, euskaldun honi merezi duen ohorea egiteko, Biltzarrek, Historiazaleek eta Krutwigen Lagunek jardunaldi bat antolatu dute bere jaioterrian. Jardunaldian aurrez aurre eta online parte hartzeko aukera egongo da.

Federikok arlo askotan jardun zuen eta guztietan ekarpen garrantzitsuak egin zituen: kulturan, euskeran, politikan, zibernetikan, eta abarretan.

Getxon bere jaiotegunean egingo den ekitaldi hau ez da bakarra izango eta urtean zehar ekimen gehiago izango dira hainbat erakunderen eskutik.

Alejandro Zobaran Arriola: Krutwigen ibilbideari begirada orokor bat

Alejandro Euskal Ikasleon Biltzar Aurrerakoiko kidea eta Belatz Gorri nafarrerazko aldizkariaren editorea da.

Hitzaldian Krutwigen biografiaren panorama orokor bat marraztuko du, bereiztuz alde batetik bere gaztaroko kultur ekinbidea; bestetik bere erbestearen pintzelada batzuk aipatu, eta azkenik, atzerritik bueltan bultzatu zituen proiektuen aipamena egingo du. Bere bizitzaren momentu bakoitzeko testu esanguratsuenak aipatuko ditu.

Iñaki Egaña: Euskaltzain subertsiboa

Iñaki ikerketa historiko askotan aritu da eta horien emaitza hainbat liburuan plazaratu ditu: Ikurriña 100 años, La Guerra Civilen Euskal Herria, Los días de Argel, Diario de Aguirre, Mario Salegi, Diccionario histórico-político de Euskal Herria. Iñaki Aranzadi Zientzia Elkartean Gerra Zibilean hil eta desagertutakoen inguruan ikertu eta Euskal Memoria elkarteko presidentea da.

Hitzaldia: Krutwig 26 urtez egon zen errefuxiatuta eta erbesteratuta. Denbora horretan jardun politiko gehiena garatu zuen. Teoriko bikaina izan zen, bere ideia praktiko batzuk bitxiak izan ziren arren. Beste kultura eta esperientzia batzuk ezagutu zituenez, askapen ideologia bat formulatu ahal izan zuen, bere V. Batzarreko ETArena bihurtu zena. Bere lan politikoak XX. mendeko euskal historiaren ikono bihurtu dira.

Xabier Renteria Uriarte: Euskal Herriko gizarte aurreindoeuroparra: Krutwigen Garaldea

Xabier Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da eta irakaslea EHUn. Mendebaldeko ekonomian eta zientzian bilaketa existentzialaren inplikazioak garatzen ditu, jakinduria tradizionalen irizpideak kontuan hartuta, batez ere ekialdekoak (sakontasuna, meditazioa…). Zenbait garapen jakituriaren ekonomian, komunalismoan eta bategite ekonomietan, zientzia eta ekonomia kontenplatiboan, psikologia positiboan, maitasun ekonomikoan, garapen sozioekonomikoan, eta antzinako euskaldunen munduikuskeran dira. Argitalpenak: Ekonomia Holografiko baterantz, ehu.academia.edu/XabierRenteriaUriarte

Hitzaldia: Euskal Herria txikia da, baina kronikoki seme-alaba apartak eta orijinalak erditzen ditu. Zentzu horretan, Federico Krutwig Sagredo XX. mendeko Agosti Xaho dela iritzi daiteke; garaikideek begiak jartzen ez dituzten lekuetan arreta jartzen duten horietakoa. Krutwigek euskara eta Euskal Herriko kultura, beste gaietan egin zuen bezala, zabalean (aldeanitz) eta jatorrian (iturburutik) lantzea atsegin zuen. Oraingoan Euskal Herriko gizartea antzinako gizarte aurre-indoeuropar zabal baten parte zela eta bere oinordeko gisa ulertu behar dela dakarkigu gogora. Ideia hau leku desberdinetan aipatzen du hizkuntzei eta epistemologiei buruz, baina, batez ere, Garaldea liburuan argudiatu zuen euskarari buruz.

Egitaraua

  • 16:15 Harrera
    16:30 Alejandro Zobaran: Krutwigen ibilbideari begirada orokor bat
  • 17:30 Iñaki Egaña: Euskaltzain subertsiboa
  • 18:30 Xabier Renteria: Euskal Herriko gizarte aurreindoeuroparra: Krutwigen Garaldea
  • 19:30 Mahai ingurua
  • 20:00 Amaiera

Izena emateko

Biltzarre Elkartea, Historiazaleok eta Krutwigen Lagunak

Jardunaldi hau hiru taldeen artean antolatu dute:

  • Krutwigen Lagunak aurten egingo diren ekitaldiak antolatzeko sortu zen taldea da. Gure aberkidearen ekarpenak ezagutarazteko eta zabaltzeko laguntzeko prest dagoen orori irekita dago.
  • Biltzarre orain dela 4 urte sortutako elkartea da eta arloz arlo elkarlanak sustatzea du helburu. Orain arte egindako ekimenak: Historizaleok Taldearekin batera historiari buruzko 2 bilkura, Nazio Ikurren 2. bilkura, Demografia jardunaldi bat, Gobernantzarako Batzarlabel zigilua, osasun alorrean konfinamenduaren kontrako 3.000 gurasoen izenpe bilketa eta Coviden zentsurari aurre egiteko ekimenak eta, azkenik, bertakoak eta osasuntsuak diren janari-produktu-zerbitzuetan elkarlanerako lanketa.
  • Historiazaleok Taldea nazio ikuspegitik egindako historia lantzen du eta bi bilkuretan Bagauden garaia eta bisigodoen 250 urtetako erasoei aurkako defentsa aztertu dira.

Federiko Krutwigen jaiotzaren mendeurrenaren jardunaldia 1921-2021

Buirujabetzarako ekimenen bilgunea

5 pentsamendu “Federiko Krutwigen jaiotzaren mendeurrenaren jardunaldia 1921-2021”-ri buruz

  • Osasun-langilea 2021-05-11 12:22

    Argi dago Covideko negazionistengandik datorren edozer kalitate zientifiko eskasekoa izango dela.

  • Putreengandik ezin bertzerik espero: hildakoak ahotan hartu eta bere egin.

  • Harrigarria iruzkin biak. Gure herriaren alde bizitza eman zuen pertsona bat, Federiko, orain arte berataz inor gutxi gogoratu dena, eta orain, bere jaiotzaren mendeurrenean zerbait antolatu da, hiru taldeen artean egindakoa, Krutwigen Lagunak (oso talde bariopintoa), Historiazaleak eta Biltzarre, hiru hizlari aparta haien ekarpena egiteko prest egon eta anonimatoan ezkutatuta, ekimen hau zikindu nahi izatea. Ze tristura ematen duen!
    Gure arbasoek inperio guztiei aurre egin ahal izan bazieten (erromatarrei, bisigodoei, frankoei…), seguru, beste maila bateko jendea zutelako izan zen, komunitate zentzua zaintzen zuena,elkarri laguntzen ziona, elkarri errespetatzen ziona.

  • Anonimatoan ere gordetzen zaren Patxi horri:

    Nueva Acropolis-ekoak ere ahalegindu ziren Krutwig zahar-zaharra putreatzen, hura oraindik bizi zelarik: haiei eta oraingo erakunde horiei, nik errespetu gutxi. Batzuk sekta bat direlako, eta bertzeak pailazo talde bat. Ikaragarria abertzaletasunari egiten diguten kaltea. Herri bat ezin eraiki daiteke gezurraren, sasi-historiaren eta kospiranoiaren gainean.

  • Kaberi
    Gorrotoa ateratzen zaizu leku guztietatik: “putreak”, “pailazoak”…
    a) Zure lehenenengo iruzkinari buruz: Jakin beharko zenuke hildakoak gogoan dituztenak direla, ez beste inorenak. Galdetu beharko zenioke zure buruari zergatik mendeurren egunean beste inork ez zuen nahi izan ezer egin. Poztekoa izango zelako gauza bakarra egon beharrean 3-4 antolatu izan balira. Gu behintzat horrela hartuko genuke.
    b) Bigarren iruzkinari buruz: “errespetu gutxi” … Ematen du zuk (zuek?) duzula abertzaletasunaren esklusibitatea, edo oligopolioa esango dugu hobeto? Eliza katolikoaren kopia ematen duzu: zer den ortodoxia eta zer heterodoxia esaten duena eta bigarren multzokoak sutara bidaltzen dituena.
    Biltzarrek eta Historizaleok orain arte egin dituzten bi historialdiak gauza oso xumea izan dira baina aurretik ia inork ikertu ez dituenak: Bagaudak (askatasuna lortzeko, gure zuzenbidea ulertzeko eta euskera berreskuratzeko oinarrizkoak izan zirenak) eta V-X mendeen bilakaera (mendebaldeko defentsa bisigodoen aurka, iparraldekoa frankoen aurka…), hori ere oso gutxi landu dena. Harro gaude egindakoaz arlo horretan, Krutwigean Lagunen taldean parte hartzen jarraituko dugu eta beste historialdi interesgarriak antolatuko ditugu, herri honetan historiaz gauza gutxi ikusten digutulako.
    Euskal Herriaren alde egongo bazaina ez zenituzke herri honen alde diharduenak horrela kritikatuko.