Fedegabeak

Fedegabeak –

Fedegabeak
Arg: Aidan McMichael

Sevillako (Espainia) neska baten mezu zinez hunkigarria ikusi dut txoritxoaren sare sozialean. Medikuek erran diotela buruko tumorea kendu behar diotela handitu zaiolako, eta ez dagoela argi bizirik aterako ote den eta ateratzekotan zein arrasto utziko ote dizkion operazioak. Neskak mezu bitalista batekin bukatu du txioa. Bizitza bizi. Benetan inporta duten gauzekin arduratu. Gaur hemen baitzaude, baina bihar nork daki.

Milaka interakzio izan ditu neska gaixoaren mezuak. Eta horietako asko-askotan kristauen Jainkoa agertzen da, edo santuren bat, edo amabirjinaren bat, edo otoitz egiteko aholku zein proposamena. Erlijioa, bete-betean, nahiz eta neskaren mezuan haren arrastorik ez dagoen.

Eta hau honera ekarri nahi izan dut itsu-itsuan sinesten baitut neska hori euskalherritarra izan balitz eta txioa euskaraz jarri izan balu, elkartasun eta sostengu mezu andana jasoko lituzkeela berdin-berdin baina horietako bakar batean ere ez litzatekeela erlijio katolikoa inon agertuko.

Onerako zein txarrerako. Tira, onerako.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko otsailaren 9koa]
Fedegabeak

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

9 pentsamendu “Fedegabeak”-ri buruz

  • Molestatu baino apurtxo bat gehiago agian… Elizak 2000ko martxoak 12an, AITA SANTUAk emadako barkamen publikoa: Kruzadak, Inkizioa, Juduen jazarpena, Emakumeen aurkako injustizia (gizakien erdiak hortxe…), Indijenen konbertsio forzatuak, batez ere hego amerikan, Afrikako esklabuen merkataritza, Galileok egia zionaren aitortza … Hitlerren azken soluzioa shoah-ren aurrean izandako ixiltasuna … ume eta umezurtz-en tortura eta biolazioa eliza eta eskoletan lurreko ia herrialde guztietan … https://youtu.be/Tfqe5kK8z8M?t=62

  • Benat Castorene 2022-02-17 11:28

    Egun on Asier eta Bai ba
    Artikulutxo hau interesatu zait zeren argiki erakusten baitu azken mendearen erditsuan. euskaldunengan sakon sustraitu den kristautasunari buruzko pentsamolde sinplista bat.
    Aldi honetan agertzen da amaierako ateraldi horietan:
    “[…]baina horietako bakar batean ere ez litzatekeela erlijio katolikoa inon agertuko.” eta bukatzeko: “[…] onerako”
    Nondik datozkizu segurtasun eta harotasun horiek, eta are gehiago zer dakizu zer pasatzen den bihotzeen segeretuan zu haro zaren eta opa duzun erligioa kontrako giro militante batean?
    Gero, inportanteena Bai ba-ren iruzkin oso klasikoan dago. Izan ere iduritzen zait badela Kristoren mezua( kristautasunaren muina) Eliza instituzioaren portaeratik bereizteko ezgaitasun bat.
    Ezgaitasun larria da zeren horrengatik gure amonak eta aitonak oro errespetatu beharrean ez baititugu asto gibelatu batzuentzat baizik hartzen ahalko. Edo jende gaiso enganatuentzat, berdintsua heldu dena. Mespretxu horrengatik oso zaila izango da transmititu diguten Herria zinez maitatzea.
    Bioi, agnostiko baten agur adeitsuak.

  • Amonamantangorri 2022-02-18 15:17

    “Ezgaitasun larria da zeren horrengatik gure amonak eta aitonak oro errespetatu beharrean ez baititugu asto gibelatu batzuentzat baizik hartzen ahalko”.

    Kasu eman argudio sentimentalei, faborez. Ez egin tranparik zure buruari.

    Zuk ez dakit, baina neronek arras harreman osasungarria daramat gure etxeko arbaso karlista, falangista, katoliko porrokatu eta bestelakoekin. Maite ditut, barkatzen diet eta eskertzen, hirurak bere neurrian.

    Gu guzion aitona-amonetatik, gehienek ozta-ozta zekiten irakurtzen eta idazten: letrak, numero-kontuak eta kristau-ikasbidea. Kitto. Eta lanera. Eskola gehiago zutenek igual aukera gehiago zuten begirada zabaldu eta gogoa garatzeko, baina usu doktrinamendu are gogorragoa jasaten zuten.

    Gure aitona-amonek, noski, seme-alabak zigor-kolpeka hazten zituzten, bai, baina, baita ere, haietako bat larri gaixotzen zitzaielarik, negarrez naturaz gaindiko izaki inexistente bati (edo honen artekari santu bati) erregutzen zioten, otoi, haurra ez zezala eraman.

    Bizi garen gizartean dauden gauza asko ez ditut batere-batere maite. Hala eta guziz, norberaren erlijio-sinesmenak aireratzea, eztabaida publikoan argudio erlijiosoak ematea, norbaiti hil ala biziko operazioa egin behar diotenean esatea “Argizaria paratuko zioat Halako santuari” edo “Fuerte-fuerte errezatuko diat hire alde” edo “Jainkoak benedika zaitzala”… Ez da sobera entzuten. Horretan aldatu da euskal herria, nire ustetan onerako.

  • Benat Castorene 2022-02-19 09:23

    Amonantagorri
    “Argizaria paratuko zioat Halako santuari” edo “Fuerte-fuerte errezatuko diat hire alde” edo “Jainkoak benedika zaitzala” hitz horiek ez ote ziren, zorigaitzaren eta heriotzaren aintzinean, orduan fededunek zuten beren atxikimendua eta sostengu morala adierazteko modu zibilizatu bat?
    Ez ote da atxikimendua eta sustengua erakustea inportanteena? zuk nola egin zinezake? Ni trakets eta hitzik gabe sentitzen naiz horrelako kasuetan.
    Parte bat superstizio izan zitekeela batzutan gure arbasoen praktika erlisiozkoetan? Ezin uka baina bazen besterik, baita askoz inportanteagorik ere.
    Atzo pentsatzen ari nintzala zuri nola ongi erantzun. Kasualidadez adiskide batek oroitarazi dit 1962.urtean ene herria berean gertaturiko istorioño bat:
    Igande goiz batez bikarioak ( erretora bidaian zegoen) prediku alkitik iragarri zuen Mixel Bordaetako nausia gauan hil zela alargun bat zortzi haurrekin uzten zituela. Gehitu zuen sinpleki Bordaetan, arratsaldean ez zituela bezperak ospatuko usaian bezala, egurraldi txarragatik abtsulutuki joan behar zela Bordaetako familia laguntzera artoa biltzen lehen bai lehen eta ahal zuten elizatiarrak gomitatzen zituen gauza bera egitera. Arratsaldean, herritar oste bat hor zegoen eta, denen artean, artoa bildu, xuritu eta gañerratu zuten xistu batean. Eta ondoko asteartean eliza berriro bete zen Mixeli herriaren azken agurra emaiteko eta familiari atxikimendua eta sustengu morala adierazteko kantu, otoitz eta argizari ugarien artean.
    Hori ere bazen gure arbaso fededun ezikasi eta supertisiosen portaera praktika eta morala. Ehundaka etsenplu daude.
    Gaurko bizimodua ikusita, sentimentala ote da galdatzea hobera egin ote dugun gaur egun? Eta dudan egoitea?
    Hori bada sentimentala izaitea, orduan asumitzen dut ene sentimentaltasuna.
    Adeitasunez.

  • Mikel deuna 2022-02-19 13:22

    Gauza xelebrea iruditzen zait hipotesi batean sinistea. Ze egoskorkeria!

  • Amonamantangorri 2022-02-19 18:28

    Zure istorioak edonor inspiratzen du, dudarik gabe. Horrelakoak beti kontatu behar dira. Milaka urtetan. Balio horiek iraunarazi behar dira, nolabait.

    Badaukat beste istorio, akaso, inspiragarri bat: Umea nintzela, gau batez, “su ezkilek” esnarazi gintuzten. Herriko jende guzia ari zen herriko pilotalekuko sutea itzali nahian, eskuz esku, auzolan bat-batekoan, denak bolondres, zeinen polita.

    Jakina, herrian suhiltzaile zerbitzurik ez zen. Gaur bai. Gaurko umeek beharbada ez dute horrelako auzolan bat-batekorik ikusiko, gauerdiko sute batean ez bederen; izan ere, herrian suhiltzaile zerbitzua badago. Eta pilotalekuaren argi-sistema seguruagoa da.

    Ez dakit ba, honako sinesmen kontserbadore hauek defendatu nahiez ari zaren, ai, Castorene:
    Lehen, jendeak elkarri gehiago laguntzen zion. Gezurra.
    Lehen, gure zaharrak hobeki zaintzen genituen eta begirune handiagoa genien. Gezurra.
    Lehen, haurrek familia-giro egonkorragoa zuten. Gezurra. Egoki eta osasuntsu hazten ziren. Gezurra.
    Lehen, gure nazioa, kultura eta hizkuntza hobeki zaintzen genituen. Gezurra.
    Lehen, segurtasun handiagoa zegoen. Gezurra.

    Gezurrak, gezurrak, gezurrak

    Dena dela, nik ere badaukat kezka, karitate kristaurik gabe, ideal sozialik gabe eta ongizate-estatu laikorik gabe, ez ote zaigun gainera etorriko kapitalismo gordin eta basati bat. Uste dut heldu zaigula, latza.

    Edozein modutan, gaur egungo Euskal Herrian, edozein pertsona inteligente eta lau liburu irakurritako batentzat, JAINKORIK baden ala ez den galdetuz gero, bada erantzun segur bat: EZ DAGO.

    Agnostizismoa da zurientzat, hipokritentzat, koldarrentzat eta beren burua engainatzen dutenentzat. Lanean arazorik eduki nahi ez dutenentzat ere bai.

    Ez dagoela ebidentziarik, ez alde ez kontra? Faborez!

  • Benat Castorene 2022-02-19 21:50

    Amonamantangorri
    Zure bost galdera/erantzunen araberan gaur den-denetan lehen baino hobeki badoa, eta biharko kapitalismo gordin eta basa bat heldu zaigula erabat segur bazara, kontuz orduan ni baino askoz kontserbadoreagoa zara. Nik ez dut erraiten gaur atzo eta bihar baino hobe izan edo izango direnik.
    Baina lasai zaite, aspaldian ez dut kontserbadore hitza iraintzat enetako hartzen edo nehorri botatzen.
    Betiereko Jainkoaren galderari dagokionez, ateo militantea ez ezik ohoragarria izan daitekeena zure kasiun fanatismo errabiatua da gehiago. Zure hitzak herraz eta mespretxuz beteak dira agnostikoen kontra (fededunen kontra bezala) hau da munduko populazioaren hiru herrenak kontra bederen.
    Horretaz ez dut zurekin hitz egiteko demendren interesik ezta plazerrik ere. Ez duzu erakusten horretarako eskatzen dutan kortezia eta enpatia minimoa. Zu bezala inteligentea izaitea eta 4 liburu irakurri izana ez da nahikoa enetako.
    Gainera, amaitzeko, horrela hain lotsagabeki mintzatzeko adoretsuagoa eta elegantagoa litzateke zure aldetik aurrez aurre egitea edo zure izenpean bederen. Oraingotz bego horretan.

  • Amonamantangorri 2022-02-21 22:20

    Aurreko mezu batean gure arbasoak astotzat hartzen nituen. Hondarrekoz, planeta osoko herenaren kontrako herra eta mespretxua erakutsi dut. Noski, holokausto unibertsal baten alde egoteko iruzkin bakarra falta zait. Beraz, ea honakoan erdiesten dudan. Erronkazalea nauzu.

    Herri batean, zenbat eta ignorantzia eta desoreka sozial handiago, orduan eta erlijio-fede suharragoa dago herritarren artean, batez ere pobre eta zanpatuenen artean. Nik gorroto ditut ignorantzia, pobrezia eta zanpakuntza, ez ignoranteak, ez pobreak, ezta zanpatuak bizi direnak ere.

    Euskal Herrian gabezia eta arazo anitz ditugu, baina pobrezia maila apalxea da, eta hezkuntza unibertsalaren aldetik ez gabiltza hain gaizki. Nostalgia ororen kontra nago.

    Ez nuen esan nahi inor gorroto ez dudanik. Gorroto ditudan jendeean artean, beharbada, egon litezke “Whitehead filosofo-matematikalaria” irakurri eta ulertzen dutela esaten duten gezurtiak. Ez naiz zutaz ari, Castorene, jakina.

    Beste eztabaida batean esan zenuen Whitehead-en lana aipatzeko modukoa iruditzen zitzaizula eta, nik ez daukat motiborik pentsatzeko itxurakeriatan zenbiltzala.

    Whitehead nor den? Buruxurik, matematikan meritu handiak egin ondoren, eduki zuen teologo gisa famaldi labur bat XX. mendeko 20ko urteetan, Harvarden lanpostu eta guzi.

    Buruxuriren alde interesgarri bakarra, izatekotan, da matematikari itzaltsua izanik Jainkoaren existentzia defendatzen hasi zela. Interesgarria zen, garai hartako intelektual fededunentzat, noski. Besterik ez. Haren filosofia zail-zaila da, ulergaitza. Laster hasierako entzutea eta interesa gutxitu zitzaion, zeren, hitz gutxitan esateko, inork ez baitzion ostiarik ulertzen.

    Mendebaldeko gizarteetan (baita Ekialdekoetan ere), sektore intelektualen artean, erlijio-sinesmen oro gero eta baztertuago dago. Arrazoi inportante bat da Jainko baten existentzia ezin litekeela parametro arrazionaletatik defendatu. Ezin da.

  • Superstizioxoa 2022-03-01 21:29

    Zein da superstizio handiagoa, izpiritu huts batek mundua eta unibertsoa sortu dituen ustea, ala pertsona batek sorginkeriaz besteak kaltetzeko ahala duela sinestea?