Fan hemendik!

Fan hemendik

Fan hemendik!Duela hilabete gutxi, Euskal Herriko bazter guztietan horrenbeste polizia ikusteaz nazkatuta, eskratxe bozineroa aurkeztu zuen taldeak, Fan Hemendik eguna antolatu du Oñatin ekainaren 18rako.

(EGITARAUA)

.

“Espainiako eta Frantziako polizia, Guardia Zibil, jendarme eta orokorrean indar okupatzaileei beraietaz pentsatzen duguna ozenago esango diegu: Alde hemendik. Que se vayan. Barrez vous d’ici”.

“Ez dugu perspektiba galdu behar. Europan herritar bakoitzeko polizia gehien sufritzen dugun herria gara; erabat onartezina da. Terrorismoaren aurkako borrokaren aitzakian, herri oso bat kontrolpean mantentzeko indar okupatzaileen egitura antolatu digute Euskal Herrian. Eta okerrena da, ez daukatela hemendik joateko inolako asmorik. Kontrakoa! 2014an, Eusko Jaurlaritzaren arabera, 3.214 kontrol egin zituen Guardia Zibilak EAEn bakarrik: eguneko 9 kontrol! Gehitu horri Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan egiten dituzten guztiak!”.

“Herri gisa pairatu ditugun milaka eta milaka kontrolak, milaka atxilotuak, torturatuak, zaurituak, hildakoak… Ez genuke onartu behar. Ez ditugu ezertarako behar eta garai berriotan erabat justifika ezina da. Zapalkuntzaren ordezkari militarizatuak dira. Irlandan esan bezala: Time for peace, time to go”.

.

Ekainaren 18ra arte, eta giroa berotzeko, animaziozko istorio bitxi bat ere sortu dute, hiru ataletakoa, txapelokerrak protagonista dituena:

fan hemendik
Fan Hemendik, Gendarmeak, guardia zibila, Oñati, Pikoletuak, polizia

Zer duzu buruan “Fan hemendik!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude