#EzZaraBilbotarra 10 sintoma hauek ez badituzu

bielsa

Hemen jartzen dizkizut zuzeulari agurgarri 10 sintoma bilbotarra zaren ala ez jakiteko. Ez baita borondate kontua, izan egin behar baita eta baldintza batzuk bete.

1- Ez baduzu etxebizitza berme gisa jarri Kafe Antzokian bi zerbeza hartzeko, soilik euskaldun anbientea eta 4 Berria dituztelako barraren ertzean.
2- Ez bazara TZ hizkiekin amaitzen den tabernaren batera sartu Iturribide kalean, parrandan zoazela ligoteoan, edo mozkorraldi betean… edo bidean.
3- Ez baduzu Jardines de Albia plazan dagoen Sabino Aranaren estatuan bibote arrosa bat marraztuta ikusi, edo kono bat buruan, edo athletiken bufanda lepoan
4- Ez bazara pasa Euskadi Plazatik, gora begiratu, zure idealak jan eta esan: “Iberdrola dorreaz nahi dutena esango dute… baina begira zeinen handi eta ederra”
5- Ez baduzu inoiz entzun “Azkuna, nahiz eta nik ez dudan bat egiten ideologikoki, gauzak ondo egiten ditu eta zerbaitengatik eman diote Munduko Alkate Onenaren saria”
6- Ez bazara sartu Somera eta inguruetan topa daitezkeen 1001 denda jipijoetarik batean gutxienez. Eta ez bazara beldurtu prezioekin.
7- Ez bazara konturatu Unamuno plazako metroko sarreran jotzen duen akordeoilariak play backa egiten duela, era lotsagarriki argi batean.
8- Ez bazara inoiz San Mamesetik marmarka atera, etxera buelta eginaz.
9- Ez baduzu ikusi Deiako gaurko agenda kulturalean Bidebarrietako liburutegian antolatutako literatur eztabaida bat Harkaitz Cano, Beñat Sarasola, Bernardo Atxaga… edo halakoren bat tarteko, eta ez baduzu pentsatu: Joango naiz… baina gaur ez. Bihar, sieso.
10- Ez baduzu @Athletic_eus kontua jarraitzen kontzientzia lasaitzeko, nahiz eta, gero zure txio guztiak gaztelaniaz idatzi

Eta zu Bilbotarra zara, ala #EzZaraBilbotarra?

#ezzarabilbotarra, Athletic, Azkuna, bielsa, bilbao, Bilbo, club, iturribide, jardines de albia, Kafe Antzokia, San Mames

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude