Ezustekoz Bildu

Ezustekoz Bildu –

Azken bolada honetan denok gabiltza Nafarroan zer gertatuko zain –nik jada orainkari honetan idatzi nuen iritzia, eta ez dut inor nekatu nahi gauza errepikatzen–. Alta, badago berririk: EH Bilduk esan du kasuan-kasu aldaketaren alderdiak bozkatuko dituela udaletan, eta liderra den tokietan –oposiziokoa barne, nafatxisten kontra– harentzako botoa eskatuko duela. Horrek sozialisten botoak ere ulertzen ditu, adibidez Iruñean edo Lizarraren kasuan, non azken hauek hirugarren geratu diren, eta Bilduri boza eman ezean, Navarra Sumak (Na+) irabaziko duen, gehiengoz. PSNk, momentuz, ez du intentziorik ezker abertzalearen bidea segitzeko, eta Iruñean adibidez alkatetzarako aurkeztuko da, nahiz eta hirugarren geratu izan Joseba Asironen atzetik.

Diario de NavarraEzustekoz Bildun idatzi nuen bezala, Iruñeko sozialisten buru Maite Esporrin andreak protagonismo mediatikoa besterik ez du nahi, ezein Bildurekin ez bada, ez duen nahikoa indar Na+ botatzeko –Nafarroako hiriburuan nafatxistek ia gehiengo osoa dute–. Gutun hartan nioen bezala, azkenean eskuinak irabazteko guztiak ditu, baldin eta Bilduk nik hemen proposatzen diodana egiten ez badu –eta hemen jaio da esperantza argi txiki bat, aldaketa moduko ezer manten dadin–: ezker abertzaleak PSNri botoa espero gabe eman diezaiola. Bai, bat-batean! Sorpresa!!

PSNk aritmetika apur bat badaki, jakinaren gainean du ez duela Bilduren laguntza gabe gobernatuko, ez Iruñean, ez Lizarran, ez Nafarroan. Egiten dituen maniobrak kuota mediatikoa lortzeko dira. Honela, eta adibidez Iruñean Esporrin aurkezten bada, hark espero gabe Bilduk eta Geroa Baik boza ematen badiote alkatetza lor dezake. Sozialistek aski zail izango dute hortik aurrera erabakiak osatzeko abertzaleekin ez bada, eta hor hasten da kontrola: boterea nahi zenuen, tori bi baso –Bildu eta GBairena–. Lau urteren buruan sozialistek biziraun badute, akabagaitzak direlako seinale…

Ulertzen dut neurri hau oso bortitza dela, baina gerra estrategiatan beti gomendatzen da etsaia norbere gain hartzea, norberaren mesederako. PSN etsaia bada, are gehiago Na+, eta lehen hau ustekabez harrapatu ahal bada bigarrena paretik kentzeko, zergatik ez egin?

Ezustekoz Bildu

Komunikazio irakasle eta iritzi emaile. "Ausartzea bertute haundia, zuhurtziaren lagun beharra"