Ezkerra eta hezkuntza

Ezkerra eta hezkuntza

Oihan Txabarrik ezkerrak itunpeko hezkuntzarekiko bide duen jarrera ezaindu du Alea atarian.

.

Gaizkiulertua

“Kontatu zidaten ezkerrak aukera-berdintasuna duela helburu”

Niri azaldu zidaten ezkerrak, besteak beste, aberastasunaren birbanaketa duela helburu, eta estatua horretarako tresna dela. Azaldu zidaten estatuak gehien dutenei gehiago kendu, eta gutxien dutenei eman behar diela. Ez hori bakarrik, azaldu zidaten ezkerra ez dela arrazista ez klasista, are gehiago, klaseak desagerrarazi nahi dituela. Kontatu zidaten ezkerrak aukera-berdintasuna duela helburu.

Adibidez, hezkuntza publikoa diru publikoarekin ordaintzen da. Guztion diruarekin. Denoi eskaintzen zaigu zerbitzu bera, kalitatezkoa. Irakaskuntza publikoan merituengatik sartzen da. Eskola publikoan edonor sar daiteke, doakoa baita. Ezkerrak maite behar luke hezkuntza publikoa.

Ezkerra eta hezkuntzaBeste adibide bat. Itunpeko hezkuntza, edo kontzertatua. Diru publikoarekin ordaintzen da. Guztion diruarekin. Baina instituzio pribatuek ezartzen dituzte haiek nahi dituzten kontratazio irizpideak. Ordainpeko gehigarriak jartzen zaizkio edonor sar ez dadin, efektiboki hezkuntza publikoa ghetto bilakatzen. Kontzertatua aukeratzen duten guraso askok (gehienek?) haurren estatus soziala hobetuko delakoan daude, edo zuzenean, nahiz eta gutxik onartuko duten hain gordinki, etorkin gutxiago dagoelako dute nahiago. Ezkerrak ez luke maite behar itunpeko hezkuntza.

Baina ikusita Eusko Legebiltzar hautatu berrian euren burua ezkertiartzat duten 38 kideen jarrera itunpeko hezkuntzarekiko, susmoa dut gaizkiulertu bat egon dela.

Ezkerra eta hezkuntza
Ezkerra, hezkuntza
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “Ezkerra eta hezkuntza”-ri buruz

  • Ezkerrak ez luke maite behar itunpeko hezkuntza? Eztabaidagarria iruditzen zait. Gurasoen kooperatibak, auto-antolakuntza, hezkuntza proiektu herrikoiak,…
    Espainiar hezkuntza sistema defendatzea jarrera ezkertiarra dela esatea aldiz, erokeria iruditzen zait. Estatuek sortzen dituzte hezkuntza sistemak eta gai zentrala da edozein nazioarentzat. Gure herrian espainiar estatuak inposatzen duen hezkuntza sistemaren alde hain sutsuki agertzen direnen interesa zein da?

  • “Azaldu zidaten estatuak gehien dutenei gehiago kendu, eta gutxien dutenei eman behar diela”. Ez bide zenuen ondo ulertu. Galdetu Raxoyri Estatuak zer egin behar duen…
    Euskal Herriko hezkuntza publikoa, Espainiak ezarritako irizpideei men egitera behartuta dago. Hortik, guraso askok eta askok (gehienek?) guraso kooperatibek eratutako ikastolen alde egitea, adibidez.

  • Atzo argitaratu zen EHAA-ko boletinean itunak berritzen eta sinatzeko agindua: 6 urterako da LOMCE-HEZIBERRIK agintzen duten moduan. tartean sexuaz segregatzen dituzten ikastetxeak barne.

    http://www.euskadi.eus/p43aBOPVWebWar/difuVerDispos.do?R01HNoPortal=true&idioma=E&fecha=20161017&nord=201604358&bo=4671

  • Eta zer moduz hezkuntza generazio berriak alderdi politiko batekiko nahieran adoktrinatzeko instrumentu gixa ordez gure seme alabei jakintza eta etorkizun bat emateko erabiltzen badugu?

    Gero kexu gara gure gazteen maila kaxkarraz alor guztietan.Alderdi politikoak ahaztu egin duzue hezkuntza gurasoen gauza eta eskubidea dela eta hezitzaileetan delegatzen dugun gauza gaur egun materialki zaila litzakeelako gurasoek hezitzea.
    Filosofia,fisika,matematika,historia……..gehiago emango balitzaie eta alderdi soilik politiko konkretu bateko momentuan momentuko ideario politiko gutxiago hobe leudeke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude