Ezker abertzalearen arimez

Ezker abertzalearen arimez
Aurreko idatzi batean ezker abertzalean ere, “arima” bat baino gehiago aurki zitekeela aipatu nuen; batetik abertzale euskaltzaleak daudela bertan, baina bestetik abertzale erdaltzaleak ere badirela, eta abar.
Gaur, oraintxe, irakurri dut Naiz-en Sortuko kide baten gutuna, aipatutakoaren adibide ezin aproposagoa.
Nago, euskara azken putz dela EAJ-n, eta lehentasun izatetik oso urrun dagoela oraindik ezker abertzalean (Gipuzkoan salbu, beharbada), eta hortik, batzuen eta besteen jarraitzaile asko eta askoren, gure hizkuntzaren inguruko ezagutza eskasa eta erdararekiko menpekotasun … zanpatzailea.
Hizkuntzaren gaineko formakuntza oso urria da gure gizartean; baita abertzaleen artean ere, eta hori, agintarien interes faltari egotzi dakioke oker handirik egiteko beldurrik gabe. Sortuko arduradunek ere badute zer hausnartua horren inguruan, nik uste.
Horratx gutuna:

PARA VOTAR A BILDU ¿HAY QUE SABER EUSKARA?
Mikel Kintana Afiliado a Sortu

Me parece un tremendo error estratégico la crítica de Sortu a Izagirre por elegir a Pablo Berastigi como Director General del proyecto San Sebastián 2016, basándose en el desconocimiento del euskara. Y más cuando Izagirre ha sido elegido por Bildu.?Somos muchos los que no hablamos euskara, (yo tengo 66 años y he nacido en las Encartaciones), por diferentes razones; la mayor parte de las cuales son debidas a la persecución franquista de la lengua vasca. Pero eso no significa que no queramos una Euskal Herria libre e independiente.?Con gestos como el mostrado por Asier Arraiz, despreciamos el voto de una gran parte de vascos/as, que están dispuestos a votar a Bildu, a pesar de no hablar euskara, pero que si intuyen que estos les pueden discriminar a la hora de buscar un trabajo, por ejemplo, por desconocer el euskara, independientemente de sus conocimientos profesionales, se lo pensarán dos veces antes de dar sus voto.?En muchas confrontaciones políticas por la independencia no es la lengua la base sobre la que se sustenta la lucha. El caso más próximo de Escocia (el inglés es la lengua de la mayoría) nos puede servir de ejemplo.?La independencia de las colonias españolas, por poner otro un ejemplo, no se basó en la lengua, todos los dirigentes de la lucha independentista hablaban el castellano.?Todo esto no quiere decir que el defender el euskara y hablarlo por la población de Euskal Herria, no sea una prioridad, por supuesto que sí.?No volvamos a los tiempos en que los demás partidos recurrían a asustar a los votantes de Bildu, no euskaldunes, entre otras razones, porque si ganan las elecciones los van a expulsar de Euskal Herria y todas las prebendas serán para los vascoparlantes.
http://www.naiz.eus/eu/iritzia/cartas/para-votar-a-bildu-hay-que-saber-euskara

Ezker abertzalearen arimez

26 pentsamendu “Ezker abertzalearen arimez”-ri buruz

  • Lehenik eta behin, zorionak Hasier Arraizi eta Sorturi kasu honetan ere erakutsi duten jakituria politiko eta zuhurtziagatik, hizkuntz ikuspegirik gabe aspaldi galdua zegokeen Herri honen aldeko borroka.

    Ezker abertzalean dabiltzan kide guztiek jakin beharko lukete, eta bere egin, Herria egituratzeko funtsezko osagaia dela hizkuntza.

    Euskararik gabe litekeen Euskal Herri independenteak ez luke zentzurik. Ez, behintzat, Euskal Herria osatzen dugun euskaldunontzat.

    Bestalde, eta antza denez, Sortukide hori ez da ohartu –eta baten batek erakutsi beharko lioke– hizkuntzen berreskuratze-prozesuan maila desberdinak daudela. Batzuk guztiz praktikoak batzuk, sinbolikoagoak besteak.

    Eta egia da: esparru ezin sinbolikoago eta praktikoago baten aurrean gaude Donostiako Hiriburutzaren honetan. Europaren aurrean euskal deitura duen erdaldun huts bat agertuko da ordezkari.

    Eta aldi berean, hizkutnza-gabezia horrek zeharo markatuko du batzordeen praktika linguistikoa, hura presente dagoen bilera eta jarduera guztiak gaztelaniaz burutuko baitira nahitaez.

    Galdera da, beraz, ea noraino iritsi daitekeen Mikel Kintana eta hura bezalako ezkerreko jedearen miopia.

    Egia esan, euskarari garrantzirik ematen ez dioten indar politiko gehiago ere badago euskal esparruan.

    .

  • Klaro, klaro mister kintana, para ser español no hace falta hablar español, le dan la nacionalidad aunque no sepa el idioma, ni para ser frances, ni para ser aleman…baina zein ilargitan bizi dira aleok? Beste kontu bat dira estrategiak, baina helburua argi izan behar da: euskal Herri euskalduna.Bestela ez gara.

  • Amonamantangorri 2014-09-23 13:19

    Argi geratzen da boto eta militantzia abertzaleko jende batzuei euskararen auzia ez zaiela batere inporta. Asko jota, seme-alabak D ereduan matrikulatuta eta haientzako udalekuak ordainduta betetzat ematen dute hizkuntzarekiko konpromiso-“kupoa”.
    .
    66 urteko pertsona batek ezin du esan lotsatu gabe Francoren erruz gelditu dela erdaldun bizitza guztirako. Franco hil zelarik pertsona horrek 27 urte zituen eta! Urte gehiagoz bizi izan da Franco gabe, Francorekin baino. Lurperatu ezazue Franco behingoz, ostia.
    .
    Beste batzuek, berriz, erreakzioz-edo, behin eta berriz esaten dabiltza ez lukeela zentzurik euskararik gabeko euskal estatu batek; ez duela merezi herri independente bat edukitzea hizkuntza propiorik gabe. Alegia, funtsean esaten ari dira hizkuntza ez den beste guztia ez zaiela deus ere inporta.
    .
    “Herria egituratzeko funtsezko osagaia hizkuntza dela” ez zait oso zuzena iruditzen. Herri bat egituratzeko funtsezko osagai BAT da hizkuntza, edo bederen izan liteke. Herri proiektu askotan ez da erabakiorra izan. Hizkuntzak badu bere inportantzia, beste gauza pila batek bezala.

  • Euskararik gabeko Euskal (??!!) Herria? Seguru?

    Independizatzen den Herri batean hizkuntza ez da “bere inportantzia” duen beste “osagai BAT”.

    Guk kostata baino ikasten ez dugun hori, inperioek aspaldi ikasia dute. Eta hartarako antolatzen dituzte akademiak, cervantes institutuak, hispanoamerikak eta… LOMCEak.

    Egoera minimizatuan egon arren, ezinbesteko osagaia dugu euskara Herri hau Euskal bezala egituratzeko. Eta horretan eman izan ditu Herri honek bere ahaleginik handienak.

    Eta horregatik disimulatzen dute hainbeste zenbait alderdi politikok hizkuntza dela eta. Badakite funtsezko elementua dela eta gizarteak horrela ikusten duela, baina estrategia endogamikoak tartean, gaur bai inportantea, bihar ez horrenbeste aritzen dira beren diskurtsoetan.

    Nik asko sentituko nuke, baina zortzi deitura basko izan gabe ere, EUskararik gabeko Uskal Berri independente batean madrileñoz hitz egiten ibiltzeko, nahiago Marbella-marsella bezalako alienazio-leku zoragarriak.

  • Kontua ez da hizkuntza berezirik gabeko herri independentea posiblea den, jakina , izango ez da ba! kontua da ea “arima” gabeko herri horrek merezi duen eta erakargarri gertatzen den bere balizko herritarrentzat. Zer esango dut nik ba, kasualitatea da independentzia mugimenduen indarra eta herri horien izan nahia handiagoa dela hizkuntza eta kultura berezitua den heinean? Kasualitatea ote da dagoeneko independente diren herriek beren ezaugarri horiek babesteko erabiltzen duten protekzionismo hainbat aldiz histerikoa? Ez dut uste; adibide garbiak ditugu Galizia, Pais valencia, Illes, Lapaoko Franja…Bide batez, aitzakia bila frankoka hasten diren horiek ez didate ezelako ahaleginetarako konfiantzarik ematen, ezta urte luzez espetxean egon dena eta ezer ikasi ez duena (hizkuntza edo bestelakoak); izan ere, ikurrina bat astintzea, txapela janztea edo goraeuskadika orro egiteak ez dute ahalegin berezirik eskatzen. Berriro diot, gauza bat da halako pertsonak estrategikoki mugimenduan integratzea, eta beste bat, eurei protagonismoa uztea Irlanda triste bat sortzeko.

  • Ez Amona… euskararik gabeko euskal estatu batek ez duela zentzunik, ez duela merezi herri independente bat edukitzea hizkuntza propiorik gabe esaten dugu, hala delako. Barregarria litzateke euskararik gabeko EUSKAL Herria… Fikzioa, txiste triste bat, ipuin mingotza; mingotz gertatzen diren diren bezala haur eta guraso erdarazalez jositako ikastolak, euskaltegiko edo ikastolako irakasle, euskal musikari eta euskara teknikari erdarapraktikanteak edo erakunde abertzale erdaldunak. Ez hanka-ez burubakoak, bere horretan irauten badute… eta ez dira gutxi egoera horretan eroso daudenak!
    Alegia, gauza asko direla hizkuntzaz gainera ardura zaizkigunak, baina ez gaude prest
    barregarri geratzeko. Gizarte hobe baten alde lan egiteko ez dago euskaraz jardun beharrik beharbada, baina ez diezaiogun Euskal Herri deitu erdaraz bizi denari.

  • Ezkerra materialista eta internazionalista da. Marx eta Engels juduek ez zieten herri eta etnien ezaugarri partikularrei inongo errespeturik izan, eta euren ondorengoek are gutxiago. Marxistentzat nazio-askapen aldarrikapenak burgesiaren aurkako eta iraultza sozialistaren aldeko bitartekoak besterik ez dira eta marxismoa deritzon minbizi hori asimilatzen ez zuten herriak desagerpena besterik ez zuten merezi:
    “No hay país en Europa que no disponga en alguna de sus esquinas de una o varias ruinas de pueblos, residuos de antiguas poblaciones, arrinconadas y sometidas por la nación que con posterioridad se convierte portadora del desarrollo histórico. Estos restos restos de una nación machacada sin piedad por la marcha de la historia -Hegel dixit-, estos excrementos de pueblos, se convierten una y otra vez hasta su extinción o desnacionalización en portadores fanáticos de la contrarrevolución. Es más, su propia existencia es una protesta contra la gran revolución histórica.
    En Escocia los gaélicos, apoyo de los Estuardo desde 1640 a 1745.
    En Francia los bretones, apoyo de los Borbones desde 1792 a 1800.
    En España los vascos, apoyo de Don Carlos.
    La próxima guerra mundial hará desaparecer de la faz de la Tierra no ya sólo a clases y dinastías reaccionarias, sino también a pueblos reaccionarios enteros. Lo cual también es un progreso.”
    Der magyarische Kampf
    [“Neue Rheinische Zeitung” Nr. 194 vom 13. Januar 1849]
    Friedrich Engels
    Gaurko ezkerrak ez du iraultza sozialista bilatzen baizik eta sozial-demokraziaren estrategia hutsal eta nardargarria. Horretaz gain, nazio, kultura, hizkuntza, etnia eta arrazei dien errespetua argi ikusi dezakegu etorkinak jatorrizkoak baino lehenesten dituztenean, edo jaiotze tasa autoktonoaz eta familia instituzioaz soilik bermatuko den herrien ondorengotzari garrantzirik ematen ez diotenean.
    Ezker abertzalearen baitan historikoki estalinista, troskista, akrata eta ezkertiar iraultzaile erdaldun ez-abertzale asko bildu izan dira, abertzaleetaz gain. Bazirudien ordea ETA (pm) EErekin batera KASetik banatzearekin ezkertiar ez-abertzaleak alde egin zutela, baina azkar itzuli omen dira Bildu koalizioa eta bere aglutinazio estrategiari esker.
    Nire ustez benetako euskal abertzaletasuna alternatiba politiko baten beharrean aurkitzen da. Atzerritikan datozkigun ideologia sozialista, liberal, progresista eta halakoak gainetik kendu eta gure herriaren bizirautea eta ongizatea lehenetsiko duen ideologia berri bat behar dugu. Ezkerraren oinarrizko printzipioak ez datoz bat abertzaletasunarekin

    • Dena dela, Leninek idatzitakoak dira “Nazioen autodeterminazio eskubidea” edo “Inperialismoa, kapitalismoaren goi fasea”.

      Gaiari buruz: arazoa, Mikel Kintana baino gehiago, bera bezala pentsatzen duen jende asko da (ezker abertzalearen beraren gehiengoa, esango nuke).

  • Engelsena bada pasarte hori, berea bai mortzuloa eta hondakina!

  • 66 urte, Sortuko kidea eta ez daki euskaraz??? Lotsagabea.

    Espainiar infiltraturik ez!

  • Ezkerreko “horien” artean ez da falta bestelako planteamendurik ere. Zer moduz honako hau?

    “PREGUNTA. ¿Es cierto que la lengua es una superestructura de la base?

    RESPUESTA. No, no es cierto.

    La base es el sistema económico de la sociedad en una etapa dada de su desarrollo. La superestructura la constituyen las concepciones políticas, jurídicas, religiosas, artísticas y filosóficas de la sociedad y las instituciones políticas, jurídicas, etc., etc., que les corresponden.
    ….la lengua se diferencia esencialmente de la superestructura.
    ….
    Esa es la razón de que algunos camaradas nuestros hayan llegado –por extraño que pueda parecer– a la conclusión de que la lengua nacional es una ficción y de que, en la realidad, sólo existen lenguas de clase.

    Yo creo que no hay nada más equivocado que esa conclusión. …

    Se remiten a Marx, citan un pasaje de su artículo, El santo Max, donde se dice que el burgués tiene «su propia lengua», que esta lengua «es un producto de la burguesía» y está penetrada del espíritu del mercantilismo y de la compraventa. Algunos camaradas quieren demostrar con esta cita que Marx sustentaba, al parecer, el punto de vista de que la lengua tenía «carácter de clase» y negaba la existencia de una lengua nacional única. Si estos camaradas fueran en este caso objetivos, habrían citado también otro pasaje del artículo El santo Max, donde Marx, refiriéndose a las vías de formación de una lengua nacional única, habla de «la concentración de los dialectos en un idioma nacional único, condicionada por la concentración económica y política».

    Por consiguiente, Marx reconocía la necesidad de una lengua nacional única, como forma superior a la que, como formas inferiores, están subordinados los dialectos”

    Ez dugu egilearen izena aipatuko badaezpada ere, hemen jendea berehala izutzen baita izen batzuk ikusi orduko.

  • Patxi Azparren

    Niri oso ararua egin zait GARAn argitaratu izana, duela 35 urteko artikulua eta iritzia zela iruditu baitzitzaidan.

  • Arraizek euskalgabe bozkatzaileak ez dituela kritikatu ez al du ulertu tipo honek? Berastegik kargu politiko bat du hemendik aurrera, eta euskalgabeek ez dute kargu politikorik izatea merezi euskal herrian.

  • Ezker abertzalearen egunkaria españolez bada…

  • Kintanaren gutunari erantzuna Naiz-en:
    ¿Para que voten a Bildu hay que renunciar al euskera?

    Al alcalde de Donostia decirle que ni en Cataluña ni en Flandes se hubiera generado la situación por la que ha protestado Hasier Arraiz, pues cuando en un país existen dos lenguas oficiales, es lógico que las bases de la convocatoria contemplaran el requisito del conocimiento de ambas y esto lo entienden muy bien en Europa. Y a Mikel Kintana decirle sin acritud que soy de su edad y que sigo aprendiendo euskera. Trabajos científicos realizados en la Universidad de Edimburgo permiten afirmar que hablar dos lenguas ralentiza el deterioro cognitivo del envejecimiento del cerebro y los resultados de investigación publicados en la revista de la Asociación Neurológica Americana y SNI muestran que el aprendizaje de un nuevo idioma puede retrasar el mal funcionamiento del cerebro y frenar la aparición de la demencia varios años.
    http://www.naiz.eus/eu/iritzia/cartas/para-que-voten-a-bildu-hay-que-renunciar-al-euskera

  • Gutuna idatzi duenak ez dakit bazilatzen dabilen ala zer.
    Euskara lehentasuna izan behar du baina jendea beldur da agian ikasi behar duelako?
    Hori ez da lehentasuna.
    Ta ez nekien hiritar xumea ta kargu garrantzitsu bat duen pertsona bat. Ta ze lehentasuna izango du Euskarak ez ikastea zilegia denean?
    Bildu bozkatzeko ez da Euskara jakin behar baina Bildun lan egiteko derrigorrezkoa izan behar zan (ta ez da).

    Ta Franko duela asko hil zan, berari errua botatzeko, 66 urterekin ez dut sinisten inoiz Euskara ikasteko parada izan ez duela.
    Ez du nahi ikasi ta gutuna hori erakusten du.
    Beti dago aitzakiren bat Euskara ez ikasteko.
    Euskaldunak gaztelera jakingo ez bagenu, ziur ikasi behar degula erango zukela.

  • Euskal Herri Independiente bat izateko Euskara ikasteko prest ez dagoena, prest egongo da beste burruka mota batzutako gehio kostatzen danean hizkuntza ikastea baino? Ez dute esforzu ziztrin bat egiten Euskara ikasteko baina esfortsua egingo dute beste gauzentzako? Ba ni ez naiz fido ta ez dut horrelakorik nahi.

  • Euskarak , ezker abertzalerik gabe ez dauka inongo probabilitaterik hizkuntza normalizatua izateko .

    Euskal langile apolitikoak ,eskuinekoak, espainiar edo frantziar zaleak eta burgesiak oro har, hutsaren hurrengo fundamentua dute kontu honekin.

    Batzuk arlo pertsonalean ere ,eta beste batzuk proiektu kolektibo inoperantea dutelako.

    . Eta ezker abertzalearen ekinez ere, ikustekoa dago ia normalizatuko dugun euskara ,naiz ta estatu subirau bat lortu . Baina bitartean, kontraesanak , kontraesan. Ekin ta ekin , erori ta altxa.Persuasioa, ezkerra eta legea erabiliz.

  • Inork ez dauka ezertarako fundamenturik ezker abertzalea ez bada. Hala da. SS-2016n gertatutakoa ikusi besterik ez dago.
    Bidenabar, Jon Karla, ezker abertzaleak euskara normalizatzeko daukakeen egitasmo zoragarria partekatzerik bai?
    Eskerrak ezker abertzalea ez den batere burgesa!

    • Peru Dulantz 2014-10-01 07:14

      Hemen eta orain Ezker Abertzalea da euskara aurrera eramango duen proiektua duen esparru politiko bakarra, horren zalantzarik ez dago, ikusi nahi ez duenarentzat ez bada. Zer da SS-2016?

  • SS-2016 = Donostia-San-sebastián 2016. Zuzendari erdalduna izendatu berri duen egitasmo erraldoia.
    Horixe ikusi nahi duguna. Non dago euskara aurrera eramango duen proiektu hori?

  • Peru Dulantz 2014-10-01 12:38

    Egiak berez itsutzerainoko distira egiten duen puntu honetan ez dut uste merezi duenik argudio eta eztabaidetan sartzea.

    • Ez dugu eztabaida antzuetan sartu nahi baina.
      Soilik, euskara aurrera eramango omen duen proiektua ikusi.

  • Jule Goikoetxearen “Euskal identitatea” artikulutik hartutako pasarte harrigarriak:

    “Euskal identitatea ez genuke soilik euskal hizkuntza eta pare bat dantza motekin lotu behar, eta nahiz eta gure artean pentsamolde hau izan hedatuena, larria deritzot, horren larria non euskal egitura politiko eta sozio-ekonomi- korik gabeko euskal identitatea existitu daitekeela pentsatzeraino iristen diren batzuek.
    (…)
    Horren larria non batzuek euskaraz bizitzeko ez bada ez duten euskal estaturik nahi (dastatzeko menua nahi?), espainiar edo frantziar estatuan bizitzen jarraitu nahi dutela aditzera emanez, baina esan gabe”

    Ezertaz enteratuko al zen gaixoa?

    Garbi dago ez dela ZUZEUren irakurle.

  • Sálvame-ra joateko maila badu Jule honek behinik behin.

  • Hona, eztabaidaren berotasuna mantentzeko, Aingeru Irigarai “Irular” idazle nafarrak 1934an argitaratutako “Abertzale bai, baina euskaldun” artikulutik jasotako hainbat pasarte interesgarri:

    “Euskal Herrian gauzak ondo joateko, ardura handiago beharko zaio eman gure mintzaira zaharrari. Abertzaletasunak, politika den aldetik, asko aurreratu du; ez dezakegu berdin erran euskara gure ele honetaz. Euskaldunen eginbeharra, orain, da irautea, euskaldun egotea beti.

    Argi aski dakusagu euskotar euskaldun batengandik eusko erdaldun batenganaino doan bide luzea (…)

    Askatasunarekin, euskara berriz laster hedatuko dela diotenei on izanen zaie beheko lur honetan agertzen dena erakustea. Irlandan garrantzi gehiago eman zaio beti politikari mintzairari baino; orain (nere begiekin ikusia) ezin gaizkiago daude (…) Azken ehun urte horietan Irlandak irabazi du askatasuna, baina (gauza gogoetagarria!) denbora berean galdu du bere mintzaira zaharra […] Salneurri goraxkoa deritzait Irlandako askatasunaren salneurria.

    Egin dezagun hemen Finlandian eta Txekoslobakian egin dena: politikari erdia, eta beste erdia hizkuntzari eta jakintza edo kulturari. Gauzak ez dira egiten deblauki eta bat-batean, erdaldunek uste zuten bezala (…)

    Ez dezagun euskaldunok iguriki edo itxaron, gure bizkarretik eta geure izerdiarekin dagiguna baizik. Oraindanik ez badugu hobesten euskara etxean eta karrikan, neke eta zail izanen zaigu gero ere askatasunarekin (…)

    Euskaldun herrietan, hitzaldiak euskaraz behar dira, antzerkiak euskaraz ere; euskaldunetan, euskaraz bakarrik.

    Hala balitz, ez zen gertatuko ohi dena: abertzaletasunaren aitzakiarekin sartzen dela euskaldun herrietan hiri handietatikako gazterien eta mintzalarien erdara”

    (Artikulu osoa dakar Txema Larreak bere Nafarroako euskal idazleak II liburuan)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude