Ezker abertzalean (ere) have a problem… euskararekin?

Ezker abertzalean (ere) have a problem… euskararekin?

Ezker abertzalean (ere) have a problem… euskararekin?Beste erakunde batzuetan bezalatsu, ezker abertzalean bi arima daudela iruditu zait beti: euskaltzaleena eta erdaltzaleena, alegia. Euskaraz bizitzeko ahalegina egiten dutenena, eta “euskaltzale” pasiboena eta euskaraz paso egiten dutenena (urteurrenetan ez bada: Korrika, Herri-urrats eta abar).

Agintarietan ere ikusten dira joera bi horiek. Batzuk euskaltzale praktikanteak dira, eta beste batzuk (gehienak beharbada?) euskaltzale “teorikoak”, izatekotan.

Hedabideetara begira jarrita, bi arima horien isla lirateke Gara alde batetik, eta Berria eta Argia bestetik. Ez da soilik Gara oso nagusiki gazteleraz argitaratzen dela, Berria eta Argia hedabide euskaldunak diren bitartean. Horrez gain, batean edo besteetan euskarari buruz jarduteko garaian, trataerak oso ezberdinak izan ohi dira.

Hedabide euskaldunei dagokionez, nire ustez Argiak ematen dio euskararen gaiari trataerarik landuena eta txukunena. Berriak ere oso trataera txukuna ematen dio ia beti.

Erdarazko hedabidea, Gara, noraezean dabil euskararekin, ostera. Ez daki gure hizkuntzarekin zer egin edo norainoko lekua eman, eta ez dauka gure hizkuntzarekiko irizpide landu bat, nire ustez. Tarteka irizpide oso eztabaidagarriak erabiltzen ditu, eta noiz behinka ikaratzeko moduko iritziei ematen die hauspo, “identidad lingüística” artikuluarekin gertatu bezala.

Egunotan eman da ezagutzera Arnaldo Otegiren aholkulari taldea ere.
Hautaketa esanguratsua iruditu zait beste behin, hautatutako adituengatik bainoago, hautatu ez direnengatik.
Askotariko gaietan adituak daude aholkularien artean: kazetari (katalan) bat, idazle bat, administrazio publikoan aditu bat, ekonomia irakasle bat, abokatu bat, elikadura burujabetzan aditu bat, ingurumen ekonomilari bat, ingeniari informatiko bat, feminismoan aditu bat… eta kitto.
Futbolariren bat baino ez da falta… Ah! Eta euskalgintzako adituren bat ere bai, arraioa!
Nago, Podemosekoak zuloaz jabetu eta euskaltzale ezagunen bat fitxatzeko aukera baliatuko balute, beste arrakala bat egingo lioketela EHBilduren txalupari…

Ezker abertzalean (ere) have a problem… euskararekin?
euskara, ezker abertzalea
JJ Agirre

Albaitaria.

11 pentsamendu “Ezker abertzalean (ere) have a problem… euskararekin?”-ri buruz

  • Agirretxe, Olaberria, Aduriz, Txourraut, Irribarria, Zurutuza, Unda… aukera bikainak izan litezke aholkulari taldea ixteko: kirolariak eta euskaldun peto-petoak!

  • Barkatu nire ezjakintasuna. Baina, “bainoago” benetan hitz bat da?

  • 10.000 sarrera baino gehiago dauzka Googlen. Hitz bat ez izateko, ez dago batere gaizki.

  • Egia da ezker abertzalean bi arima daudela dirudiela, Gararena batzutan ez du izenik, euskarari ematen dioten garrantzia baino , euskarari buruz idazten diren gauz batzuengatik errango nuke nik.
    Hala ta guztiz ere, ezker abertzaleakoak dira euskarari garrantzia gehien ematen diotenak ta alde haundiarekin, baita euskararen aldeko lege aurrerakoienak proposatzen dituztenak ere.

    Hau Sortuko baldintzetatik aterata dago 18. ARTIKULUA. SUFRAGIO PASIBORAKO BALDINTZAK

    Sufragio pasiborako eskubidea izateko honako baldintzak bete behar dira.

    Euskararen ezagutza. Barne funtzionamendu euskalduna ez oztopatzeko besteko ulermena eta jakintza izatea.

    Ea hori ze talde politkoa duen.

    Matutek euskara ikasi dula ere uste dut,ta Bildun egon bain olehen uste dut ez zekiela.

  • Erabat ados zurekin JJ Agirre!

  • Eider Rodriguez ere badago taldean. Idazlea. Ez dakit euskaltzale gisa zure desirak asebetetzen dituen.

  • JJ Agirre

    Ez da desira kontua, laguntxo.
    Zein dira Eiderren ekarpenak hizkuntza normalizazioaren alorrean?
    Agian eginak izango ditu, eta puntako aditua izango da, baina nik ez ditut ezagutzen.
    Euskaraz idazteak ez du hizkuntzaren normalizazioan aditu bilakatzen berez.

  • Ez dakit nik Batera plataforma, (ipar euskal herrian, elkargo bakarraren, euskararen ko-ofizialtasunaren eta Euskal Herritarrok ditugun eskubide batzuen “defentsan” ari den eragile/promotore nagusia) abertzale edo euskalzale konsidera daitekeenez… baina horien webgunean sartu eta harrerako erlaitzan agertzen da bakarrik euskara (hitza eta pixkat gehiago…) beste orri eta azalpen guztiak frantses hutsean daude!!!! “hizkuntzen ko-ofizialtasuna aldarrikatzeko idatzi mintzaldia ERE (alegia euskararen presentzia frantsesaren ondoan izatearena … besterik ez , muturreko eskakizunik ez otoi, prgmatismoaren eta irekitasunaren izenean …)

    Hastapenean, nere ordenagailua blokeatu zela pentsatu dut …. eta entsegu andanaren ondoren onartu behar izan dut…. ez zela holakorik,… ordenagailua ongi zebilela …

    Ez dut uste komentarioa luzatu behar dudanik ….nere politezia galtzeko arriskua ikusurik …

  • Peru Dulantz 2016-08-02 08:14

    Ikusi, alderatu eta hoberik aurkitzen baduzu, eros ezazu. Baina, bitartean…

  • Txantxa gorria 2016-08-02 11:42

    Bitartean abstentzioan, aukera hobeen zain.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude