Ezin eutsi

Ez dakit tabernaren itxurak bultzatu ninduen. Ez dakit tipoaren jarrera patxadatsuak eman zidan pista. Agian paperean inprimatutako egunkari bat irakurtzen egoteak. Bere betaurrekoek, bizar urdinduak. Alboan, pelikuletan ikusten diren bezalako pertxero huts bat izateak apika, eta eserita inor ez dagoen ondoko mahaiaren aulkian, xira hori bat egoteak. Mahai gaineko kafe kikarek. Aulki horrek. Tabako makinak. Coca Colaren propagandak. Baliteke atetik sartzen zen argi perfektu hark ematen zion giroa izatea erruduna.

Dakidan bakarra da, neure kafea hartzea bukatu eta guzi hura bertan ikusi nuenean ezin izan niola argazkia ateratzeko beharrari eutsi.

 

Urriaren 26an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.