Ezin dena ezin dela

Kazetaritzak umorea galdu du. Edo iparra. Edo kritikotasuna. Batek jakin. Morboa da nagusi eta morboak ez dezala errealitatea desitxuratu. El Mundo egunkariak atzo berria eman zuen EHUko ikasle talde batek “homosexualitatearen aurkako” kasko bat oparituko zuela eta beste ikasle talde batek eskatuta EHUk kartelak kentzea agindu zuela. Kartelaren egileen azalpenak bost axola ei zitzaizkion kazetariari, zeina homosexualen aurkako kaskoa zela azpimarratzera lerratu baitzen (eta ez bide zen enteratu kaskoa app-a jeistearren opari egingo zutela).

Zoritxarrez, kazetaritza mota honek gutxien espero dugun tokietan ditu aliatuak. Nortzuk eta euskal txiolari batzuek  El Mundoko kazetariaren irakurketa bera egin zuten eta kartela ironiaz irakurri beharrean, homosexualen kontrako kaskoak opari egingo zirela ere ulertu zuten. Ez ei zitzaien arraro egin CIAren aipua. Ez zituen harritu kasko baten ordez, kafe-txano bat kartelean agertu izanak ezta app-a eta opariaren arteko lotura bitxiak ere. “Unibertsitatean homofobiarik ez” eta kito.

Zorionez badira ironia begibistan ulertu dutenak eta badira bigarrenez irakurri eta gero ironia antzeman dutenak (beste kontu bat da grazia egin dien) eta badira bere astoari arre esaten dihardutenak. Azken multzokoen kontra ezin dugu ezer egin.

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

4 pentsamendu “Ezin dena ezin dela”-ri buruz

  • Auzo-lotsa eta amorrua sentitu nituen El Mundo-ko artikulua irakurritakoan. Eta lotsa handiagoa, oraindik, EHUk zorioneko kartelak kentzeko agindua eman zuela irakurritakoan. Nola liteke ustez txit jantziak, ongi heziak eta sen kritikoarenj jabe diren unibertsitateko agintari horiek sarkasmoa (hau da, ironia gordina) ez antzematea? Hobe guk ere umorez hartu. Ehun urteko ergelkerira zigortutako leinuek ez bide dute bigarren aukerarik lur gainean.

  • Hobeto. Kartela gazteleraz dago eta Consejo de Estudiantes erakunde faxista eta antiabertzalea da.

  • Behatzak ilargira erakusten duenean, tentelak behatzari so. Bestera esan, ez dut uste jardunaldi horiek zuretzat izan daitezkeenik: ez zenuke askorik ulertuko.

  • Bai, estatuaren bizkarretik bizitzea nahi duten gazteei buruz gutxi dakit eta ez dut ezer ere ulertu nahi.

    Bada zuri sindikatu antieuskaldun horrek asko irakatsiko dizu.